EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2018048

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «Bidasoako ESIko etxeko ospitalizazio zerbitzurako lau ibilgailu alokatzea» espedientearen lizitazioa prozedura ireki bidez izapidetzeari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2018-03-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201801279
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun eta Kontsumo Sailari atxikitako Ente Publikoa, Bidasoako Erakunde Sanitario Integratua, Zubieta finka – Mendelu auzoa, z/g, 20280, Hondarribia (Gipuzkoa).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Bidasoako Erakunde Sanitario Integratua – Kontratazio Zerbitzua.
c) Espediente zenbakia: G/120/20/1/0622/O321/0000/022018.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: hornidurak.
b) Xedearen deskribapena: Bidasoako ESIko etxeko ospitalizazio zerbitzurako lau ibilgailu alokatzea.
c) Loteak eta kopurua: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 115.200,00 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio zenbatetsia 139.392,00 euro (BEZik gabe).
5.– Behin-behineko bermea: ez.
6.– Agiriak eta argibideak: Bidasoako Erakunde Sanitario Integratua, Zubieta finka – Mendelu auzoa, z/g, 20280, Hondarribia (Gipuzkoa).
7.– Kontratistaren eskakizun espezifikoak.
a) Sailkapena: ez dagokio.
b) Bestelako ekonomiako eta finantzako kaudimenak eta kaudimen tekniko eta profesionalak: ikusi oinarriak.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko martxoaren 26a, 14:00etan.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan eskatutakoa.
c) Aurkezteko lekua: ikusi 1-a puntua.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran mantendu beharko duen eskaintza: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldagaiak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak Baloratzeko irizpideak Klausula Administratibo Partikularren Pleguko Karatulan ezarritakoaren arabera:
a) Formulatan oinarritutako irizpideak:
– Prezioa: 70 puntura arte.
– Ibilgailuaren autonomia: 10 puntu, gehienez.
– Km-aren prezioa, gutxiegi/gehiegi: 10 puntu, gehienez.
– Sentsore bidezko aparkatzeko laguntza sistema: 6 puntu, gehienez.
– Euri sentsorea eta automatikoki pizten diren argiak: 4 puntu, gehienez.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: ez
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: erakundea: Bidasoako Erakunde Sanitario Integratua, Zubieta finka – Mendelu auzoa, z/g, 20280, Hondarribia (Gipuzkoa). Data: 2018ko apirilaren 6an, 10:00etan.
b) Irekiera ekonomikoa: erakundea: Bidasoako Erakunde Sanitario Integratua, Zubieta finka – Mendelu auzoa, z/g, 20280, Hondarribia (Gipuzkoa). Data: 2018ko apirilaren 25ean, 10:00etan.
11.– Bestelako informazioa:
12.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (473,13 euro).
13.– Hala dagokionean, deialdiari buruzko informazioa agertu edo pleguak lortzeko informatikako ataria edo web orria: www.osakidetza.euskadi.net
Hondarribian, 2018ko martxoaren 2a.
Presidentea,
MARIA AMAYA LEYARISTI ARETA.