EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2018048

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «Aieteko osasun-zentro berria eraikitzeko obrak» espedientearen lizitaziorako prozedura irekiari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2018-02-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201801278
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea: Datu orokorrak eta informazioa eskuratzeko datuak.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako Ente Publikoa, Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea, 45 - 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba). Posta elektronikoa: contrata@osakidetza.eus. Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.osakidetza.euskadi.eus
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zuzendaritza Nagusia - Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetza.
c) Dokumentazioa eta informazioa lortzea: Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Espediente-zenbakia: G/000/20/0/0671/O301/0000/022018.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: obrak.
b) Deskripzioa: Aieteko osasun-zentro berria eraikitzeko lanak.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Gauzatu eta entregatzeko lekua: Aieteko osasun-zentroa.
e) Gauzatu eta entregatzeko epea: 18 hilabete.
f) Luzatzeko aukera: ez.
g) Esparru-akordio bat ezartzea (hala dagokionean): ez.
h) CPV (Nomenklatura Erreferentzia): 45000000-7.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapidetzea: urgentea.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko irizpideak: Klausula Administratibo Partikularren Pleguko Karatulan ezarritakoaren arabera:
c.1.– Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: % 48:
c.1.1.– Deskripzio-memoria: 33 puntu.
c.1.2.– Lan-programa: 15 puntu.
c.2.– Formulatan oinarritutako irizpideak: % 52:
c.2.1.– Prezioaren irizpidea: 35 puntu.
c.2.2.– Eskaintzaren barne-koherentzia: 10 puntu.
c.2.3.– Berme-epea: 7 puntu.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 5.503.974,33 euro, BEZik gabe (Hasierako kontratua + aurreikusitako aldaketa).
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 4.586.974,33 euro, BEZik gabe.
6.– Bermeak: behin betiko bermea: Esleipenaren zenbatekoaren % 5.
7.– Kontratugilearen berariazko betebeharrak.
a) Sailkapena: Lizitatzaileak sailkapen hau egiaztatuko du:
Taldea: C, azpitaldea: denak, kategoria: 5, betiere 773/2015 Errege Dekretuaren arabera; edo taldea: C, azpitaldea: denak, kategoria: f), betiere 773/2015 Errege Dekretuaren aurreko araudiari jarraikiz.
b) Ekonomiako eta finantzako kaudimenak eta kaudimen tekniko edo profesionala, Europar Batasuneko Estatu kideetako atzerriko enpresentzat eta Europar Batasuneko kide ez diren Estatuetako atzerriko enpresentzat.
b.1.– Ekonomikoa eta finantzakoa:
b.1.1.– Betekizunak: Kasuan kasuko urteko negozio-bolumena, bukatutako azken hiru urteotako negozio-bolumenari dagokionez, gutxienez kontratuaren batez besteko urteko balioaren halako bat eta erdi izan beharko da.
b.1.2.– Agiriak edo/eta ziurtagiriak: urteko negozio-bolumena ziurtatzeko, Merkataritza Erregistroan edo estatutuaren arabera dagokion erregistro ofizialean (Kooperatibak, laneko sozietateak) jasotako eta onartutako urteko kontuak aurkeztu beharko dira. Merkataritzako Erregistroan inskribatuta ez dauden enpresari indibidualek beren inbentarioen eta urteko kontu legeztatuen liburuekin egiaztatuko dute beren urteko bolumena.
b.2.– Teknikoa edo profesionala:
b.2.1.– Betekizunak: Azken hamar urteotan gauzatutako obren zerrenda.
b.2.1.– Dokumentuak eta/edo ziurtagiriak: obrarik garrantzitsuenen exekuzio egokiaren ziurtagiriak. Ziurtagiri horietan, obren zenbatekoa, datak eta tokia adieraziko dira, eta lanbidearen arauak betez egin ziren ala ez eta normaltasunez bukatu ziren zehaztuko da.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko martxoaren 23an, 13:00etan.
b) Aurkezteko era: Klausula Administratibo Partikularren Pleguan eskatutakoa.
c) Aurkezteko lekua: ikusi 1.a) puntua.
d) Prozedura mugatua izanez gero eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez dagokio.
e) Aldagaiak onartzea: ez.
f) Lizitatzaileak zenbat denbora mantendu beharko duen eskaintza: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2018ko apirilaren 3an, 12:30ean.
b) Aplikatzeko formulak kalkulatzea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2018ko apirilaren 12an, 12:00etan.
10.– Publizitate gastuak: esleipendunaren kontura (473,13 euro).
11.– Iragarkia «Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera» bidali den eguna (halakorik bada): ez dagokio.
12.– Bestelako informazioa: pleguetan. Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 28a.
Kontratazio Mahaiko ordezko presidentea,
ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.