EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2018048

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «Osakidetzaren diagnostiko biologikoko sarerako genetika-eredua zehazteko aholkularitza-zerbitzua» kontratatzeko espedientearen lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2018-02-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201801276
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea: Datu orokorrak eta informazioa eskuratzeko datuak.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako ente publikoa, Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Posta elektronikoa: contrata@osakidetza.eus. Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.osakidetza.euskadi.eus
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zuzendaritza Nagusia – Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetza.
c) Dokumentazioa eta informazioa lortzea: Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Espediente-zenbakia: G/211/20/1/0661/O001/0000/022018.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Deskripzioa: Osakidetzaren diagnostiko biologikoko sarerako genetika-eredua zehazteko aholkularitza-zerbitzua.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Gauzatu eta entregatzeko lekua: Zuzendaritza Nagusia.
e) Gauzatu eta entregatzeko epea: urtebete.
f) Luzatzeko aukera: bai, urtebeteko luzapen bat.
g) Esparru-akordio bat ezartzea (hala dagokionean): ez.
h) CPV (nomenklatura erreferentzia): 85312320-8.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko irizpideak: klausula administratibo partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera:
c.1.– Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: % 50:
c.1.1.– Proiektuaren deskripzioa: 25 puntu.
c.1.2.– Zerbitzua eskaintzeko proposatutako lan-metodologia: 25 puntu.
c.2.– Formulatan oinarritutako irizpideak: % 50:
c.2.1.– Proposamen ekonomikoa: 50 puntu.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 90.000,00 euro, BEZik gabe.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 45.000,00 euro, BEZik gabe.
6.– Bermeak: behin betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren % 5.
7.– Kontratugilearen berariazko betebeharrak.
a) Sailkapena: ez dagokio.
b) Ekonomiako eta finantzako kaudimenak eta kaudimen tekniko edo profesionala Espainiako enpresentzat, Europar Batasuneko Estatu kideetako atzerriko enpresentzat eta Europar Batasuneko kide ez diren Estatuetako atzerriko enpresentzat.
b.1.– Ekonomiako eta finantzako kaudimena:
b.1.1.– Betekizunak: enpresa lizitatzaileek azken hiru urte bukatuetan negozio-bolumenik altuena izan duen urteko negozio-bolumena ziurtatu beharko dute, eta bolumen hori lizitazioko oinarrizko aurrekontuaren zenbatekoari (BEZik gabe) dagokiona izan beharko da.
b.1.2.– Agiriak eta/edo ziurtagiriak: urteko negozio-bolumena (zenbatekoa) onartutako eta Merkataritzaren Erregistroan jasotako urteko kontuen bidez egiaztatuko da, enpresarioa erregistro horretan inskribatuta balego eta, horrela ez balitz, inskribatuta egon behar den erregistro ofizialetan jasotakoen bidez. Merkataritzako Erregistroan inskribatuta ez dauden enpresari indibidualek beren inbentarioen eta urteko kontu legeztatuen liburuekin egiaztatuko dute beren urteko bolumena.
b.2.– Kaudimen teknikoa edo profesionala:
b.2.1.– Betekizunak: enpresa lizitatzaileek azken 5 urteetan kontratuaren xede direnen antzekoak diren edo pareko ezaugarriak dituzten zerbitzuak egin izana ziurtatu beharko dute, eta urteko zenbateko metatua urtekotutako lizitazioko oinarrizko aurrekontuaren zenbatekoa edo hori baino handiagoa izan beharko da.
b.2.2.– Agiriak eta/edo ziurtagiriak: azken bost urtean gauzatu diren eta lizitazio-kontratu honetakoen berdinak edo antzekoak izan diren hornikuntza nagusien zerrenda; bertan adieraziko dira haien zenbatekoa, datak eta hartzailea (publikoa zein pribatua). Jasotzailea sektore publikoko erakunde bat bada, eskudun organoak bisatutako edo egiaztatutako agirien bitartez ziurtatu beharko dira egindako hornidurak; jasotzailea arlo pribatuko eroslea bada, horrek emandako ziurtagirien bidez, eta halakorik ez bada, enpresariaren deklarazioaren bidez.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko martxoaren 26a, 13:00etan.
b) Aurkezteko era: klausula administratibo partikularren pleguan eskatutakoa.
c) Aurkezteko lekua: ikusi 1.a puntua.
d) Prozedura mugatua izanez gero eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez dagokio.
e) Aldagaiak onartzea: ez.
f) Lizitatzaileak zenbat denbora mantendu beharko duen eskaintza: bi hilabete, eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzen denetik kontatzen hasita; hamabost egun baliodun gehiagoz luzatu ahal izango da epe hori, SPKLTBaren 152.3 artikuluak aipatzen dituen izapideak egin beharra dagoenean (balio anormal edo neurrigabeak).
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2018ko apirilaren 3an, 12:45ean.
b) Aplikatzeko formulak kalkulatzea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2018ko apirilaren 12an, 12:15ean.
10.– Publizitate gastuak: esleipendunaren kontura (473,13 euro).
11.– Iragarkia «Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera» bidali den eguna (halakorik bada): ez dagokio.
12.– Bestelako informazioa: pleguetan. Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko web orria: www.osakidetza.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 28a.
Kontratazio Mahaiko ordezko presidentea,
ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.