EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2018048

IRAGARKIA, zeinaren bidez esleitzen baita «Bizkaiko Osalaneko kafetegi-zerbitzua» helburu duen kontratua.

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren data: 2018-03-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201801275
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: OS-B4-2018.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburuaren deskribapena: Bizkaiko Osalaneko kafetegi-zerbitzua ematea.
b) Loteak eta lote-kopurua: ez.
c) Gauzatzeko tokia: Barakaldoko Osalanen kafetegian.
d) Gauzatzeko epea: urtebetekoa, kontratua formalizatu eta biharamunetik hasita.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintzak balioesteko hainbat irizpide daude.
4.– Lizitaziorako gutxieneko kanona hileko 150 euro izango da.
5.– Eskatutako bermea: behin betikoa, 300 eurokoa.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea: www.contratación.eus y www.osalan.euskadi.eus
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa.
Ekonomia- eta finantza-kaudimena: finantza erakundeen txostena aurkeztuta egiaztatuko da, eta lizitatzaileak kontratu honen helburuak betetzeko behar adinako ekonomia-kaudimena baduela adieraziko da bertan.
Gaitasun teknikoa: lizitatzaileak azken urtean kontratu honen xede den obraren antzeko obra bat gutxienez egin izana adieraziko da. Hori egiaztatzeko, azken urtean egindako lanen edo emandako zerbitzu nagusien zerrenda aurkeztu beharko da, zerbitzu edo lan horien zenbatekoak, datak eta onuradun publikoak zein pribatuak ere aipatuta.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: martxoaren 8a, 12:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak:
lizitatzaileek hiru kartazal aurkeztu beharko dituzte («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.
Iragarki-gastuak: laurehun eta hirurogeita hamahiru euro eta hamahiru zentimo (473,13), enpresa esleipendunak ordaindu beharko dituenak.
c) Aurkezteko lekua: Osalaneko Zerbitzu Orokorretako Mahaia.
1) Erakundea: Osalaneko Kontratazio Mahaia.
2.– Helbidea: Dinamita bidea z.g.
3.– Herria eta posta-kodea: Gurutzeta-Barakaldo, 48903.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Irekiera publikoa: «C» gutun-azaletako proposamenen irekiera publikoa 2018ko apirilaren 19an izango da, goizeko 11:00etan hasita, Osalaneko Kontratazio Mahaia (Dinamita kalea z.g., Gurutzeta, Barakaldo, 48903).
«B» gutun-azaletako proposamenen irekiera publikoa 2018ko apirilaren 26an izango da, goizeko 11:00etan hasita.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: lizitatzaileek hiru kartazal aurkeztu beharko dituzte («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.
10.– Bestelako argibideak.
Esleitzeko irizpideak:
a) Automatikoki ebaluatzen diren irizpideak. Ponderazioa: 60 puntu.
b) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak. Ponderazioa: 40 puntu.
Barakaldo, 2018ko martxoaren 2a.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
ALBERTO ALONSO MARTÍN.