EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2018048

IRAGARKIA, zeinaren bidez lizitatzen baita Gobernantzaren eta Berrikuntza Publikoaren 2020 Plan Estrategikoa Interneten komunikatzeko zerbitzu-kontratu administratiboa (Espedientea: A-005-DGPA-2018).

Xedapenaren data: 2018-03-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201801269
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate adjudikatzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
4) Telefonoa: 945 01 90 98.
5) Telefaxa: 945 01 90 29.
6) Helbide elektronikoa: t-saenz@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2018-03-21a.
d) Espediente-zenbakia: A-005-DGPA-2018.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Helburua: Gobernantzaren eta Berrikuntza Publikoaren 2020 Plan Estrategikoa Interneten komunikatzea.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Gauzatzeko lekua: enpresaren bulegoak eta Eusko Jaurlaritzako egoitza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: hamazortzi (18) hilabete.
f) Luzapena onartzea: bai.
g) CPV (nomenklatura-erreferentzia): nagusia 72590000-7.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: esleitzeko irizpideak: eskaintzak baloratzeko irizpide ugari, berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan zehaztutakoaren arabera:
1.– Formulak aplikatuz automatikoki ebalua daitezkeen irizpideak. Ponderazioa, guztira: 51 puntu.
– Eskaintza ekonomikoa: 51 puntu
Eskaintzak baloratzeko formula hau izango da:
Preziorik onenak gehienezko puntuazioa jasoko du eta lizitaziorako oinarrizko prezioak 0; gainontzekoa proportzioz puntuatuko da, honako formula honen arabera:
Hau da:
– POi :baloratu beharreko eskaintzaren puntuazioa.
– MaxP: eman ahal den puntuaziorik altuena (51 puntu).
– PBL: lizitaziorako oinarrizko prezioa.
– Oi: baloratu beharreko eskaintza.
– MO: eskaintzarik merkeena.
2.– Balio-iritzi batean oinarrituta aplikatu beharreko irizpideak:
Ponderazioa, guztira: 49 puntu.
– Kalitate teknikoa: 30 puntu.
– Lan-plana: 19 puntu.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 75.000 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 37.499,94 euro (BEZik gabe
Zenbateko garbia: 37.499,94 euro. Zenbatekoa, guztira: 45.374,93 euro.
6.– Eskatutako bermeak:
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: bai, esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Eskatzen den sailkapena: ez da eskatzen.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.
Ekonomia- eta finantza-kaudimena:
Betekizuna/k: enpresa lizitatzaileek egiaztatu beharko dute amaitutako azken hiru ekitaldietan, negozio-bolumen handieneko urtean, gutxienez 50.000 euroko bolumena eduki izana (BEZik gabe).
Gaitasun teknikoa eta profesionala:
Betekizuna/k: azken bost urteetan, exekuzio handienekoan, gutxienez 40.000 euro exekutatu izana (BEZik gabe) kontratu honen antzekoak edo berdinak diren zerbitzuetan; Interneteko komunikazioa eta komunitate birtualen kudeaketa joko dira halako zerbitzutzat.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko martxoaren 26a, eguerdiko 12:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitako edukia dutela.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua, erdiko eraikina, M gunea, 2. solairua.
3) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 161. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
e) Aldagaiak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen «C» gutun-azala irekitzea:
● Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.
● Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua II, I. aretoa).
● Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.
● Eguna eta ordua: 2018ko apirilaren 13a, 10:30ean.
b) «B» gutun-azalak irekitzea, eskaintza ekonomikoari dagozkionak:
● Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.
● Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua II, I. aretoa).
● Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.
● Eguna eta ordua: 2018ko apirilaren 20a, 10:30ean.
10.– Publizitate-gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu (473,13 euro).
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.
12.– Subrogazioa: ez.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 1a.
Zerbitzu-zuzendaria,
JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.