EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2018048

IRAGARKIA, zeinaren bidez lizitatzen baita Aurrerabideko laguntza tekniko integrala eta prestakuntza: Administrazioan kudeaketa aurreratua ematea xede duen zerbitzuen administrazio-kontratua (Espedientea: A-004-DGPA-2018).

Xedapenaren data: 2018-03-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201801268
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
4) Telefonoa: 945 01 90 98.
5) Telefaxa: 945 01 90 29.
6) Helbide elektronikoa: t-saenz@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2018-03-21.
d) Espediente-zenbakia: A-004-DGPA-2018.
2.– Kontratuaren ezaugarriak. Aurrerabideko laguntza tekniko integrala eta prestakuntza: Administrazioan kudeaketa aurreratua.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Helburua:
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Gauzatzeko lekua: enpresako lokalak eta Eusko Jaurlaritzako eta erakunde autonomoetako zentro eta instalazioak.
e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: zazpi (7) hilabete.
f) Luzapena onartzea: bai.
g) CPV (nomenklatura-erreferentzia): nagusia 79411000-8; gehigarria 79632000-3.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: esleitzeko irizpideak: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide daude, administrazio-klausula berezien pleguko karatulan ezarritakoarekin bat etorriz.
1.– Formulak aplikatuz automatikoki balora daitezkeen irizpideak: Haztapena, guztira, 50 puntu.
Eskaintza ekonomikoa: 50 puntu.
Laguntza eta kudeaketako aholkularitza teknikoa: haztapena 30 puntu.
Pertsonalaren prestakuntza: haztapena 20 puntu.
Hau izango da eskaintzak baloratzeko formula:
PO = 30*((PBL-Of kontzeptuka ebaluatzekoa)/ (PBL- eskaintza onena kontzeptuka)) + 20*((PBL-Of kontzeptuka ebaluatzekoa)/ (PBL- eskaintza onena kontzeptuka)).
Azalpena:
PO: baloratu beharreko eskaintzaren puntuazioa.
PBL: lizitazioko oinarrizko prezioa (5.800 euro/hileko; 135 euro/orduko).
2.– Balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren beste irizpide batzuk:
haztapena, guztira: 50 puntu.
● Aurrerabide 2018-2020 programa garatzeko kudeaketa aurreratuaren prestakuntza-ekintza osagarriari buruzko proiektu bat garatzea: 40 puntu:
1) proiektuan aintzat hartu beharreko alderdien diagnostikoa: 17 puntu.
2) Diseinua: 13 puntu.
3) Plangintza: 5 puntu.
4) Ebaluazioa: 5 puntu.
● Informazioa kudeatzeko web-kudeaketako tresna: 10 puntu.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 162.200 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: 81.100 euro. Zenbatekoa, guztira: 98.131 euro.
6.– Eskatutako bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: bai, lizitazio-aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.
a) Zer sailkapen eskatzen den: ez da eskatzen.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.
Ekonomia- eta finantza-kaudimena:
Betekizunak: Enpresa lizitatzaileek egiaztatu beharko dute amaitutako azken hiru ekitaldietan, negozio-bolumen handieneko urtean, gutxienez 162.200 euroko bolumena eduki izana (BEZik gabe).
Gaitasun teknikoa eta profesionala:
Betekizunak: Betekizunak: azken bost urteetako exekuzio handienekoan, gutxienez 121.650 euro exekutatu izana kontratu honen antzekoak edo berdinak diren zerbitzuetan; hauei buruzkoak joko dira halako zerbitzutzat: Laguntza-zerbitzuak eta kudeaketako aholkularitza teknikoko zerbitzuak eta pertsonalaren prestakuntza-zerbitzuak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko martxoaren 26a, 10:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitako edukia dutela.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua, erdiko eraikina, M gunea, 2. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabetez, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bategineko 161. artikuluaren arabera.
e) Aldagaiak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) «C» gutun-azalak irekitzea: balio-judizioen bidez neurtzekoak diren irizpideak:
● Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.
● Helbidea: Donostia 1 (Lakua II, I. aretoa).
● Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.
● Eguna eta ordua: C gutun-azala: 2018-04-13a, 10:00ak.
«B» gutun-azalak irekitzea, eskaintza ekonomikoari dagokiona:
● Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.
● Helbidea: Donostia 1 (Lakua II, I. aretoa).
● Udalerria: Vitoria-Gasteiz, 01010.
● Eguna eta ordua: B gutun-azala: 2017-04-20a, 10:00ak.
10.– Publizitate-gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu (473,13 euro; EHAA).
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.
12.– Subrogazioa: ez.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 1a.
Zerbitzu zuzendaria,
JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.