EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2018047

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «(OS10) Zuia-Murgiko osasun-zentro berria eraikitzeko lanak» izeneko espedientearen lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2018-02-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201801246
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa jasotzeko datuak.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako Ente Publikoa, Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Posta elektronikoa: contrata@osakidetza.eus. Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.osakidetza.euskadi.eus
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zuzendaritza Nagusia – Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetza.
c) Dokumentazioa eta informazioa lortzea: Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Espediente-zenbakia: «G/000/20/0/0600/O101/0000/022018».
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: obrak.
b) Azalpena: (OS10) Zuia-Murgiko osasun-zentro berria eraikitzeko lanak.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Gauzatzeko lekua: Zuia-Murgiko osasun zentroa.
e) Gauzatu eta entregatzeko epea: 12 hilabete.
f) Luzatzeko aukera: ez.
g) Esparru-akordio bat ezartzea (hala dagokionean): ez.
h) CPV (Nomenklatura Erreferentzia): 45210000-2.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko irizpideak: klausula administratibo partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera:
c.1.– Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: % 48.
c.1.1.– Deskripzio-memoria: 33 puntu.
c.1.2-- Lan-programa: 15 puntu.
c.2.– Formulatan oinarritutako irizpideak: % 52:
c.2.1.– Prezioaren irizpidea: 35 puntu.
c.2.2.– Eskaintzaren barne-koherentzia: 10 puntu.
c.2.3.– Berme-epea: 7 puntu.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 1.414.922,12 euro, BEZik gabe. 1.712.055,777 euro BEZa barne. (Hasierako kontratua + aurreikusitako aldaketa).
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 1.180.922,12 euro, BEZik gabe. 1.428.915,77 euro BEZa barne.
6.– Bermeak: behin betiko bermea: Esleipenaren zenbatekoaren % 5.
7.– Kontratugilearen berariazko betebeharrak.
a) Sailkapena: lizitatzaileak sailkapen hau egiaztatuko du:
Taldea: C. Azpitaldea: 4. Kategoria: 4. 773/2015 Errege Dekretuari jarraikiz, edo taldea: C, azpitaldea: 4, kategoria: e), 773/2015 Errege Dekretuaren aurreko arautegiari jarraikiz.
b) Bestelako ekonomiako eta finantzako kaudimenak eta kaudimen tekniko edo profesionala, Europar Batasuneko Estatu kideetako atzerriko enpresetarako eta Europar Batasuneko kide ez diren Estatuetako atzerriko enpresetarako.
b.1.– Ekonomikoa eta finantzakoa:
b.1.1.– Betekizunak: azken hiru urteotako negozio-bolumena. Bolumen handieneko urteari dagokiona, kontratuaren balio zenbatetsia gutxienez bat eta erdi aldiz biderkatuta.
b.1.2.– Dokumentuak edo ziurtagiriak. Negozioen urteko bolumena egiaztatuko da urteko kontuen bidez, onartuak eta jasota Merkataritza Erregistroan, edo erregistro ofizialean, baldin eta estatutu moduaren arabera, jasotzera behartuta egonez gero (kooperatibak, lan-sozietateak). Merkataritza Erregistroan inskribatu gabeko enpresaburu indibidualek beren urteko negozioen bolumena inbentario-liburuen eta urteko kontuen bitartez egiaztatuko dute.
b.2.– Teknikoa edo profesionala:
b 2.1.– Betekizunak: azken hamar urteetan eginiko lanen zerrenda
b.2.2.– Dokumentuak edo ziurtagiriak: obrarik garrantzitsuenen kasuan ondo egindako ziurtagiriak. Ziurtagiri horiek adieraziko dute obren zenbatekoa, datak eta non egin diren, eta zehaztuko da ea lanbideak dauzkan arauen arabera egin ziren eta normaltasunez burutu ziren.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko apirilaren 5ean, 13:00etan.
b) Aurkezteko era: klausula administratibo partikularren pleguan eskatutakoa.
c) Aurkezteko lekua: ikusi 1.a) puntua.
d) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez dagokio.
e) Aldagaiak onartzea: ez.
f) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi beharko dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez. Erakundea: Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2018ko apirilaren 12a, 12:30.
b) Aplikatzeko formulak kalkulatzea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea. Erakundea: Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2018ko maiatzaren 03a, 10:00.
10.– Publizitate-gastuak: esleipendunaren kontura (473,13 euro).
11.– Iragarkia «Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera» bidali den eguna (halakorik bada): ez dagokio.
12.– Bestelako informazioa: pleguetan. Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko web orria: www.osakidetza.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 23a.
Kontratazio Mahaiko ordezko presidentea,
ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.