EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2018047

IRAGARKIA, hornidura-kontratu administratiboaren lizitazioari buruzkoa, zeinaren xedea baita errezeta-taloitegiak eta estupefaziente-txartelen taloitegiak ekoitzi, hornitu eta banatzea.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2018-02-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201801243
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea. Datu orokorrak eta argibideak eskuratzeko datuak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
4) Telefonoa: 945 01 91 77.
5) Telefaxa: 945 01 93 01.
6) Posta elektronikoa: c-diazlezana@euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2018-03-22.
d) Espediente-zenbakia: 148/2018-S.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: hornidurak.
b) Deskribapena: euskal osasun-sistema errezeta-taloitegiz eta estupefaziente-txartelen taloitegiz hornitzea, farmazia-prestaziorako.
c) Loteen sailkapena eta lote-kopurua/unitate-kopurua: ez.
d) Egikaritzeko/entregatzeko lekua: preskripzio teknikoen pleguaren bosgarren klausulan adierazitako lekuetan entregatuko dira kontratuaren xede diren prestazioak.
e) Egikaritzeko epea: 12 hilabete, kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik aurrera.
f) Luzapenik onartzea: ez.
g) Esparru-akordiorik ezartzea (behar bada): ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikorik (behar bada): ez.
i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 22458000-5.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleitzeko irizpideak: hainbat irizpide dago. Ikus karatularen 30.2 puntua.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 82.645,00 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
a) Zenbateko garbia: 82.645,00 euro. Zenbatekoa, guztira: 100.000,00 euro.
6.– Eskatutako bermeak:
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: lizitazio-zenbatekoaren % 5, BEZa kanpo.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: bai, karatularen 29.2 puntuan zehazten dena.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018-03-22, 10:00ak arte.
b) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua, Lakua II.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
4) Helbide elektronikoa: c-diazlezana@euskadi.eus
c) Aldaerak onartzea: ez.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik, karatularen 28.6 puntuan ezarritako baldintzetan.
9.– Eskaintzak irekitzea:
a) Deskribapena: automatikoki aplikatzekoak ez diren irizpideei buruzko eskaintzak (C gutun-azala) eta automatikoki aplikatzekoak (B gutun-azala) irekitzea.
b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Osasun Saila.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Eguna eta ordua: C gutun-azala: 2018-04-09, 11:00etan. «B» gutun-azala: 2018-04-13, 11:00etan.
10.– Publizitate-gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (hala badagokio): ez.
12.– Bestelako argibideak: ez.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 23a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
MIKEL VALLEJO AURRE.