EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2018047

EBAZPENA, 2018ko otsailaren 12koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, luzatu egiten da Usurbil LHII Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aitortuari emandako baimena, prestakuntza-ikastaroak eman ditzan «Galdaren industria-operadore» arloan.

Xedapenaren data: 2018-02-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201801228
Maila: Ebazpena
Espedientea zk.: EXB/2017/002.
AURREKARIAK
Bat.– Energia, Meategiak eta Industria Administrazioko zuzendariaren 2014ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez, hainbat espezialitatetan Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aitortu izendatu zen Usurbil LHII, eta REFPA A-0114 erregistro-zenbakia eman zitzaion.
Bi.– 2017ko azaroaren 29an, Usurbil LHII erakundeko ordezkaritzak baimena luzatzeko eskaera aurkeztu zuen, Gipuzkoan (Usurbilgo Lanbide Heziketako Zentro Integratuan) egiaztatuta dauzkan instalazioetan «Galdaren industria-operadore» prestakuntza-ikastaroa emateko. Ikastaroaren azalpenari, edukiari, irakasleen metodologiari, ebaluazioari eta instalazioei buruzko dokumentazioa erantsi du.
Hiru.– 2018ko urtarrilaren 22an, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako Zerbitzu Teknikoak aldeko txostena eman zion ikastaroaren edukiari.
Espedientearen ebazpenean, oinarri juridiko hauek hartu behar dira kontuan, eta aipatu:
OINARRI JURIDIKOAK
Bat.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria da ebazpen hau emateko eskudun organoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez.
Bi.– Egiaztatu da Usurbil LHII zentroa behar bezala erregistratuta eta baimenduta dagoela, beste prestakuntza-arlo batzuetako prestakuntza-erakunde gisa.
Hiru.– Usurbil LHII zentroak ikastaroei buruzko behar besteko dokumentazioa aurkeztu du, eta ikastaroak emateko gaitegien, metodologiaren, irakasleen, antolakuntzaren, ebaluazio-sistemen eta aurreikusi diren instalazioen berri eman du, banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimenduta dauden enpresak erregulartzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan eskatzen denarekin bat eginez.
Lau.– Ikastaroen edukiak bat egiten du abenduaren 12ko 2060/2008 Errege Dekretuaren EP1eko jarraibide tekniko osagarrien II. eranskinean jasotzen denarekin, galdaren industria-operadoreek egiaztatu behar dituzten ezagutzei dagokienez. 2060/2008 Errege Dekretuaren bidez, presio-ekipoen erregelamendua eta haren jarraibide osagarriak onartzen dira.
Bost.– Usurbil LHII Lanbide Heziketako zentroa da, Hezkuntza Sailari atxikita dagoena. 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatzen diren betekizunak betetzen ditu, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan dauka instalazioa.
Aipatutako legezko aginduak eta oro har ezar daitezkeen gainerako aginduak ikusirik, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Usurbil LHII prestakuntza-erakundearen baimena luzatzea eta «Galdaren industria-operadore» espezialitatean baimendutako profesionalak prestatzeko aitortzea.
2.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Zerbitzuetako zuzendariaren aurrean, jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez.
Donostia, 2018ko otsailaren 12a.
Lurralde-ordezkaria,
JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.