EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2018046

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, Euskadiko lan-merkatuaren etorkizuna hobeto ezagutzeko eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak lan-merkatuaren prospektibarako garatu duen eredua eguneratzeko aholkularitza kontratatzeari buruzkoa (Espedientea: LAN/A-10/2018).

Xedapenaren data: 2018-02-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201801206
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, erakunde autonomoa, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari atxikia. Zerbitzu Nagusiak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Aholkularitza Juridikoa. Zerbitzu zentralak.
c) Espediente-zenbakia: LAN/A-10/2018).
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: 2018ko maiatzaren 15etik –edo kontratua formalizatzen den egunetik, baldin eta 2018ko maiatzaren 15a baino geroago formalizatzen bada– 2018ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat esleipen-irizpide daude.
– Formulen bidez ebaluatu daitezkeen irizpideak: eskaintza ekonomikoa: 55 puntu. Orotara, 55 puntu.
– Ebaluatzeko beste zenbait irizpide edo balio-judizio: proposatutako irtenbidearen antolaketa eta ikuspegia, 25 puntu; lan-egitasmoa eta proiektuaren kudeaketa, 20 puntu. Guztira, 45 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Zenbateko garbia: hogeita hamalau mila, zazpiehun eta hamar euro eta hirurogeita hamalau zentimo (34.710,74) + zazpi mila, berrehun eta laurogeita bederatzi euro eta hogeita sei zentimo (7.289,26) BEZarenak. Guztira: berrogeita bi mila (42.000) euro, BEZa barne.
5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Aholkularitza Juridikoa. Zerbitzu Zentralak – Kontratazio Zerbitzua.
b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 1. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz – 01009.
d) Telefonoa: 945 18 14 03.
e) Helbide elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.eus
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2018ko martxoaren 21a.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa: 2014, 2015 eta 2016ko ekitaldietatik negozio-bolumenik handienekoan, gutxienez 42.000 euroko urteko negozio-bolumena izatea.
Gaitasun teknikoa eta profesionala: Profil hauek dituen lantaldea izatea:
Proiektu-burua: gutxienez hamar urteko eskarmentua duena prospektiba-proiektuetan, horietatik bost urte proiektu-buru gisa.
Prospektiba-lanetan eta prestakuntza- eta enplegu-programetako erabakiak hartzeko informazio-sistemekin zerikusia duten programak koordinatzen gutxienez 5 urteko eskarmentua duten bi aholkulari gutxienez.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko martxoaren 21a, 11:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako edukia dutela.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1.– Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentralen Erregistroa.
2.– Helbidea: Jose Atxotegi 1, 1. solairua.
3.– Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz – 01009.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Aholkularitza Juridikoa. Zerbitzu zentralak – Kontratazio Zerbitzua.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Data: 2018ko martxoaren 27a.
5) Ordua: 10:00ak.
b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Aholkularitza Juridikoa. Zerbitzu zentralak – Kontratazio Zerbitzua.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Data: 2018ko apirilaren 11.
5) Ordua: 10:30ak.
10.– Bestelako argibideak: pleguetan zehaztutakoak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.
13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko atari informatikoa edo web-orria: www.lanbide.net
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 19a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.