EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2018046

55/2018 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea "Sustraia" telebista-saioa ekoizteko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin, Euskal Irrati Telebistarekin eta Euskal Telebista SArekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren 2018rako luzapen-protokoloa.

Xedapenaren zenbakia: 201800055
Xedapenaren data: 2018-02-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201801196
Maila: Ebazpena
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmena sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea «Sustraia» telebista-saioa ekoizteko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin, Euskal Irrati Telebistarekin eta Euskal Telebista SArekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren 2018rako luzapen-protokoloaren testua.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 20a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 20KO 55/2018 EBAZPENARENA
2018RAKO LUZAPEN-PROTOKOLOA, «SUSTRAIA» TELEBISTA-SAIOA EKOIZTEKO ARABAKO, BIZKAIKO ETA GIPUZKOAKO FORU-ALDUNDIEKIN, EUSKAL IRRATI TELEBISTAREKIN ETA EUSKAL TELEBISTA SA-REKIN IZENPETUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENARENA
Vitoria-Gasteizen, 2017ko abenduaren 29an.
BILDU DIRENAK
Maria Aranzazu Tapia Otaegui andrea, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta hura ordezkatuz.
Eduardo Aguinaco López de Suso jauna, Nekazaritzako foru-diputatua, Arabako Foru Aldundiaren izenean eta hura ordezkatuz.
Elena Unzueta Torre andrea, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturaleko foru-diputatua, Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean eta hura ordezkatuz.
Ainhoa Aizpuru Murua andrea, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako foru-diputatua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean eta hura ordezkatuz.
M.ª Teresa Iturbe Mendialdua anderea, Euskal Irrati Telebista Erakunde Publikokoaren izenean izenean eta hura ordezkatuz bere zuzendari nagusia den aldetik, eta, Euskal Telebista SAren izenean eta hura ordezkatuz bere administratzaile bakarra den aldetik.
Hitzarmenkideek protokolo hau izenpetzeko gaitasun nahikoa aitortu diote elkarri eta hortaz honako hau
ADIERAZI DUTE:
Lehenengoa.– 2017ko urtarrilaren 2an lankidetza-hitzarmena sinatuta zutela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila), Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundiek, Euskal Irrati Telebistak eta Euskal Telebista SAk «SUSTRAIA» saioa telebistan emateko. Hitzarmen horren indarraldia 2017ko abenduaren 31 artekoa izan zen.
Bigarrena.– Hori horrela izanik ere, hitzarmenaren zazpigarren klausulak aurreikusten duela hitzarmena urtero luza daitekeela, gehienez lau urte oso gehitu arte, luzapen-protokolo baten bidez. Ekitaldi bakoitzean egin beharreko jardueren zerrenda erantsi behar zaio protokolo horri, eta, hala badagokio, jarduerak gauzatzeko kostua eguneratu behar da. Hori egiteko, kreditu egoki eta behar bestekoa egon beharko da eta zuzenbide pribatuko Euskal Irrati Telebista Erakunde Publikoarekin egungo programa-kontratua 2016-2019 urte-tarterako eta haren konpromisoak gauzatzeko eranskina luzatu beharko dira.
Aurreko guztiaren ondorioz, hitzarmenkideek honako hau
ERABAKI DUTE:
Lehenengoa.– 1.– Urtebetez luzatzea, hau da, 2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila), Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundiek, Euskal Irrati Telebistak eta Euskal Telebista SAk «Sustraia» saioa telebistan emateko sinatutako lankidetza-hitzarmena.
2.– Gauzatu beharreko jarduerak azaltzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila), Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundiek, Euskal Irrati Telebistak eta Euskal Telebista SAk «Sustraia» saioa telebistan emateko 2017ko urtarrilaren 2an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bigarren klausulan. Jarduera horien kostua taula honetan ezarritakoaren arabera ordainduko da:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, 85.111,00 euro.
Arabako Foru Aldundiak, 18.000,00 euro.
Bizkaiko Foru Aldundiak, 48.331,14 euro.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, 25.000,00 euro.
Guztira: 176.442,14 euro.
3.– Ordainketa modu honetara egitea erabaki dute sinatzaileek: alderdi bakoitzak egin beharreko ekarpenaren % 50 ordainduko du 2018ko ekainaren 30a baino lehen. Gainontzeko % 50a 2018ko abenduaren 31n ordainduko du alderdi bakoitzak. Ordaintzeko, banku-transferentzia egin beharko zaio ETB SAri, eta fakturak bidali beharko zaizkio alderdi bakoitzari.
Bigarrena.– Luzapena egiteko, bertako jarduerak eta proiektuak finantzatzeko kreditu egoki eta behar bestekoa egon beharko da eta zuzenbide pribatuko Euskal Irrati Telebista Erakunde Publikoarekin egungo programa-kontratua 2016-2019 urte-tarterako eta haren konpromisoak gauzatzeko eranskina luzatu beharko dira.
Alderdiak bat datozela eta adierazitako guztia onartzen dutela erakusteko, hitzarmen honen bost ale sinatu dituzte, idazpuruan adierazitako tokian eta egunean.
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako foru-diputatua,
EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.
Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasun eta Ingurune Naturaleko foru-diputatua,
ELENA UNZUETA TORRE.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako foru-diputatua,
AINHOA AIZPURU MURUA.
Euskal Irrati Telebistako zuzendaria eta Euskal Telebista SAko administratzaile bakarra,
M.ª TERESA ITURBE MENDIALDUA.