EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2018045

IRAGARKIA, 2018ko otsailaren 12koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira diru-laguntzak onartzeko diren zenbait ebazpen (Ekintzaileei laguntzeko 2017ko deialdia).

Xedapenaren data: 2018-02-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201801180
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/07/28an argitaratutako 2017/07/27ko EBAZPENA [201703825]

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak diru-laguntzak onartzeko zenbait ebazpen eman ditu, proiektu bat sendotzeko laguntzen deialdiaren babesean. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an egin zuen bileran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hura (2017-07-28ko EHAA).
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Ebazpen hau interesdunei jakinarazten zaie, eta jakitera ematen zaie, baita ere, honek amaiera ematen diola administrazio-bideari eta beraren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaiola Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera. Xede horretarako, jakinarazten da diru-laguntzari buruzko jakinarazpenaren testu osoa interesdunen eskura dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 12a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.