EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2018045

184/2018 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Goi-mailako teknikarien Lanbide-taldeko Goi-mailako tituludun kategorian (Liburuzainaren) lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Xedapenaren zenbakia: 201800184
Xedapenaren data: 2018-02-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201801167
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/02/08an argitaratutako 2018/02/05eko 201800103 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-estatutuaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.
Bigarrena.– I. eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Goi-mailako teknikarien Lanbide-taldeko Goi-mailako tituludun kategorian (Liburuzainaren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.
Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.
Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.
Seigarrena.– Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.
I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO GOI-MAILAKO TITULUDUN KATEGORIAN (LIBURUZAINAREN LANPOSTU FUNTZIONALA) LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEKO OINARRI ESPEZIFIKOAK
1.– Deialdiko destinoak.
1.1.– Deialdi honen xede dira Goi-mailako tituludun kategoriako (Liburuzainaren lanpostu funtzionala) destinoak.
1.2.– Deitutako destinoen artean, II. eranskinean jasotakoak, % 7 gordeko da desgaitasun bat duten langileek bete ditzaten, oinarri orokorren 1.3. oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaien eskakizunak:
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, beste eskakizun hauek ere bete beharko dituzte:
a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Dokumentazioko lizentziatu titulazioa edo horren baliokidea izatea, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.
b) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:
A1 taldea (A taldea zena): 25 euro.
3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.
3.1.– Oposizioaldia.
1.– Oposizioaldian ariketa hauek egin beharko dituzte:
a) Lehenengo ariketa: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea, eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek gai-zerrenda orokor eta komuneko IV. eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute.
Esandako Eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da.
b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatutako ariketa praktikoak egin beharko dituzte, galdetegiei erantzunez zein beste modalitateen bidez.
Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.
3.2.– Oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ostean, I. eranskinean proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:
– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Dokumentazioko Lizentziatu titulazioaren edo horren baliokidearen fotokopia konpultsatua edo horren notario-lekukotza, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.
3.3.– Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: BIBLIOTEKARIA LANPOSTU FUNTZIONALA: BIBLIOTEKARIA
Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:
● Txanda irekiaren deialdia: 3 destino.
Sarbide orokorra: 3.
Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 0.
– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.
Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.
2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.
III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO GOI-MAILAKO TITULUDUN KATEGORIAREN (LIBURUZAINAREN LANPOSTU FUNTZIONALAK) MERITUEN BAREMOA
1) Esperientzia profesionala (gehienez 60 puntu).
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
1.– Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere Goi-mailako tituludun gisa (Liburuzainaren lanpostuan) eta/edo zerbitzu orokorretako arloko kudeaketa-lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,24 puntu.
2.– Erakunde sanitario publikoetan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Honetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko dugu.
Zerbitzu-eginkizunean edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak egondako lanpostuaren arabera zenbatuko dira.
Era berean, jatorrizko lanpostuan zerbitzu berezietako egoeran emandako zerbitzuak zenbatuko dira.
2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (20 puntu, gehienez):
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
a) Graduatu aurreko prestakuntza:
Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo deitutako lanpostu funtzionala eskuratzeko eskatzen den titulazioaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
b) Gradu ondoko prestakuntza:
– Cum laude doktorea: 10 puntu.
– Doktorea: 9 puntu.
– Gradu ondoko masterra: 6 puntu.
– Unibertsitate-aditua edo –espezialista: 5 puntu.
– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.
– Deitutako lanpostu funtzionala lortzeko eskatutako graduko titulazioa (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.
– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (10 ikastaro gehienez): 0,25 puntu.
– Lotutako beste unibertsitate-titulu batzuk: 2,5 puntu.
Cum laude doktorearen puntuazioa esleitzen bada, ez da Doktorearen puntuazioa esleituko. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.
c) Etengabeko prestakuntza:
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:
– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko: 25 ordu.
– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko: 10 ordu.
Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,25ekoa edo hortik gorakoa.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
e) Irakaskuntza jarduera:
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.
Hala denean, dena delako espezialitatean egoiliarrentzako irakaskuntzan akreditatutako tutorea (urteko): 0,750 puntu.
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak:
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
– Eskualde mailako txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.
– Estatu mailako txosten bakoitzeko: 2 puntu.
– Nazioarte mailako txosten bakoitzeko: 3 puntu.
– Eskualde mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 0,30 puntu.
– Estatu mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 1,20 puntu.
– Nazioarte mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 2 puntu.
– Eskualde mailako mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.
– Estatu mailako mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.
– Nazioarte mailako mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.
– Liburu bakoitzeko (lehen egilea): 4 puntu.
– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.
– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den meriturik.
g) Hizkuntzak (3 puntu, gehienez):
Ingelesa: 1,5 puntu, gehienez.
Frantsesa: 1,5 puntu, gehienez.
Alemana: 1,5 puntu, gehienez.
h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).
3) Euskara.
– 3. HE: 27 puntu.
– 2. HE: 18 puntu.
– 1. HE: 9 puntu.
IV. ERANSKINA
LIBURUZAINA
I.– Gai-zerrenda orokorra.
1.– 7/1990 Legea, uztailaren 3koa, Euskal Kultur Ondareari buruzkoa.
2.– Liburutegiei buruzko legeria Euskal Autonomia Erkidegoan. 11/2007 Legea, urriaren 26koa, Euskadiko Liburutegiei buruzkoa.
3.– Jabetza Intelektualari buruz Espainian indarrean dagoen legeria.
4.– Osasun-zientzietan espezializatutako liburutegiak estatu espainiarrean eta EAEn. Antolakuntza eta zerbitzuak.
5.– Liburutegi arteko elkarlana. Sistemak eta sareak. Osasun-zientzietako katalogo kolektiboak Euskadin eta Espainian. «Espainiako Osasun Zientzien Liburutegien Argitalpenen Katalogo Kolektiboa (CNCS, gaztelaniaz)» proiektua.
6.– Ospitaleko osasun-zientzietako liburutegia: kontzeptua eta eginkizuna. Planifikazioa, ebaluazioa, antolakuntza eta ekipamendua.
7.– Ospitaleko liburutegiaren rola ospitaleko informazioko sistema integratuetan.
8.– Liburutegi Hibridotik Liburutegi Digitalera eta Liburutegi Birtualera. Aldaketaren kudeaketa. Informazio arloko profesionalaren rola.
9.– Osasun gaietako Liburutegi Birtualak. Jatorria, ezaugarriak, garapena. Osakidetzaren Liburutegi Birtualak Interneten duen presentzia.
10.– Dokumentu-sailkapeneko sistema nagusiak osasun-zientzietako liburutegietarako. Tesauroak, glosarioak, lexikoak: kontzeptu nagusiak. Tesauroak egitea eta motak.
11.– Katalogazioa: ISBD, MARC formatua. Z39.50 protokoloa. RDAren oinarrizko kontzeptuak.
12.– Identifikazio bibliografikoaren normalizazioa: ISBN, ISSN, DOI. Egiletza identifikatzaileak: ORCID.
13.– Bilaketak datu-baseetan: operadore boolearrak, hurbiltasuneko operadoreak, moztua, iragazkiak.
14.– Ospitaleko liburutegiaren kudeaketa ekonomikoa eta administrazioa. Aurrekontuak, kontratazioa, gastuaren kontrola.
15.– Materialak erosteko politika eta bildumaren garapena ospitaleko liburutegian. Aldizkako argitalpenak ospitaleko liburutegietan. Osasun-zientzietako bildumen kudeaketa.
16.– Dokumentu-funtsak kudeatzea liburutegietan. Dokumentuen kontserbazioa. Literatura zientifikoaren zaharkitzea. Espurgatzea.
17.– Liburutegien arteko mailegua. Lehen agirira sartzeko zerbitzua. Antolakuntza, arauak eta metodoak.
18.– Estatistika informazio arloko profesionalarentzako tresna gisa. Bilduma digitalen erabilpenaren ebaluazioa eta analisia. Kontzeptua eta inplikazioak.
19.– Bibliometria, informetria, zibermetria: oinarrizko kontzeptuak eta aplikazio nagusiak. Adierazle bibliometriko nagusiak: Inpaktu faktorea, H. indizea. Metrika alternatiboak.
20.– Ospitaleko liburutegietako kudeaketaren eta zerbitzuen automatizazioa: planifikazioa eta ebaluazioa.
21.– Erreferentziazko bilduma osasun-zientzietan espezializatutako liburutegi batean. Informazioko eta erreferentziazko zerbitzuak osasun-zientzietan espezializatutako liburutegietan: helburuak eta metodologia. Erreferentzia birtualeko zerbitzuak.
22.– Pazienteentzako liburutegia: definizioa eta ezartzeko baliabideak.
23.– Osasun-zientzietan espezializatutako liburutegietako erabiltzaileen prestakuntza. Erabiltzaileen beharren azterketak. Informazio-alfabetatzea (ALFIN).
24.– Datu-baseak osasun-zientzien esparruan. PubMed-Medline eta informazio biomedikoko beste iturri batzuk. Cochrane Library eta Ebidentzian oinarritutako Medikuntzako beste iturri batzuk. Erizaintzarako beste informazio iturri batzuk.
25.– Farmakologiaren esparruko informazio iturriak. Osasunaren psikologiaren esparruko informazio iturriak.
26.– Dokumentazio zientifikoa bilatzeko beste datu-base eta plataforma batzuk. Google Akademikoa.
27.– Hainbat erakunde Osasun-zientzietako informazio iturri gisa: Osasunaren Mundu Erakundea eta nazioarteko beste erakunde eta agentzia batzuk; Europar Batasuneko erakundeak eta agentziak, Espainiako eta Euskadiko erakunde eta agentziak.
28.– Ekoizpen zientifikoaren berri emateko atariak: Latindex, Dialnet. Zientzia arloko sare sozialak eta akademikoak: ResearchGate, Mendeley...
29.– Informazioaren industria: ekoizleak, banatzaileak. Dokumentazioa euskarri eta formatu ezberdinetan.
30.– Metabilatzaileak eta esteka-ebazleak. OAI-PMH biltzaileak.
31.– Internet sakon edo ikusezina. Infoxikazioa eta iruzurrezko informazio sanitarioa. Informazio sanitarioa duten weben fidagarritasuna eta etika. Kalitate zigiluak.
32.– Internet eta bere aplikazioak ospitaleko liburutegian. Posta elektronikoa. www delakoa eta bere aplikazio nagusiak ospitaleko liburutegietan. Web-orrien diseinua. Web semantikoa.
33.– Intranet korporatiboak eta ezagutzaren kudeaketa. Edukiez arduratzea. Informazio arloko profesionalaren rola.
34.– Ospitaleko liburutegirako azpiegitura informatikoa. Ekipamenduak eta programak.
35.– Dokumentuen kudeaketa elektronikoko sistemen integrazioa osasun-zientzietako liburutegietan: kostuen bilakaera eta ezartzeko metodologia.
36.– Kalitatea eta informazioaren kudeaketa. Prozesuen bidezko kudeaketa osasun-zientzietako liburutegietan. ISO 9001:2015 Araua. Informazioaren auditoria.
37.– Liburutegi espezializatuen eta dokumentazio-zentroen marketina.
38.– Erreferentzien kudeatzaileak. Nola egin aipu bibliografikoak. Vancouver arauak eta aipuak egiteko beste estilo batzuk.
39.– Ikerketa-datuen kudeaketa. Open Access. Big Data eta informazioa berrerabiltzea.
40.– Erakundeetako gordailuak. Alderdi teknikoak: metadatuak, elkarreragingarritasuna, preserbazioa eta digitalizazioa.
41.– Liburuzainen/dokumentalisten lanerako prestakuntza gaur egun. Etika profesionala.
42.– Informazioaren kudeaketatik ezagutzaren kudeaketara: informazio arloko profesionalen inplikazioa. «Liburuzain integratua» edo «Embedded librarian» delakoa.
43.– Zaintza teknologikoa eta Lehiakortasuneko adimena. Dokumentazio zientifikoaren garrantzia erabaki klinikoak hartzeko unean. Informazio arloko profesionalaren rola.
II.– Gai-zerrenda komuna.
1.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Pertsonal estatutario finkoaren izaera lortzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.
2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Xedapen Orokorrak: Euskadiko Osasun-sistema: Antolamendua eta herritarren eskubide eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.
3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Helburuak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.
4.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.
5.– Pazientearen autonomia, eskubideak eta betebeharrak, informazio eta dokumentazio klinikoari dagokienez. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.
6.– Osasunaren arloko Aurretiazko Borondateak.
7.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.
8.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.
9.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.
10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
11.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.
12.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.
13.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.
14.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019: Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.
GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA
1.– Aguillo Isidro F. Informetría para bibliotecarios: descripción de su papel clave en los procesos de evaluación. El profesional de la información. 2016; 25(1): 5-10.
2.– Alonso-Arévalo J, Cordón-García J, Maltrás Barba B. Altmetrics: medición de la influencia de los medios en el impacto social de la investigación. Cuadernos de Documentación Multimedia. 2016; 27(1).
3.– Calvo Ferrer A. ¿Nos hacemos un selfie?: Retrato de la situación actual de las bibliotecas de ciencias de la salud. En: XV Jornadas Nacionales de Información y Documentación en Ciencias de la Salud: Bibliosalud 2014: Colegio Oficial de Médicos de Madrid; 2015.
4.– Caravia Nogueras S. La biblioteca y su organización. TREA; 2009.
5.– Codina L, Marcos M-C, Pedraza R (coords.) Web semántica y sistemas de información documental. TREA; 2009.
6.– D´Agostino M et al. Infoxicación en salud. La sobrecarga de información sobre salud en la web y el riesgo de que lo importante se haga invisible. Revista Panamericana de Salud Pública. 2017; 41: e115.
7.– De Gaminde Inda I, Martínez-Hervás I. Indicadores de calidad. En: XV Jornadas Nacionales de Información y Documentación en Ciencias de la Salud: Bibliosalud 2014: Colegio Oficial de Médicos de Madrid; 2015.
8.– Díez Carrera C. La biblioteca digital. TREA; 2013.
9.– Estivill Rius A. Catalogación de recursos electrónicos. TREA; 2006.
10.– Ferreras Fernández T. Visibilidad e impacto de la literatura gris científica en repositorios institucionales de acceso abierto. Estudio de caso bibliométrico del repositorio Gredos de la Universidad de Salamanca «doktore-tesia». 2016.
11.– Gallo León JP. Los edificios de bibliotecas universitarias: planificación y evaluación. TREA; 2017.
12.– García-Alsina M. Transversalidad y gestión: documentos y datos al servicio de la toma de decisiones y la transparencia. RUIDERAe: Revista de Unidades de Información. 2017; (11).
13.– García-Gómez C. Orcid: un sistema global para la identificación de investigadores. El profesional de la información. 2012; 21(2): 210-212.
14.– García-Romero A, Escudero-Gómez C, Gómez-Sánchez A, Estrada-Lorenzo J. El papel de las bibliotecas en la evaluación de la investigación. Indicadores bibliométricos y altmétricos. Hemen: XV Jornadas Nacionales de Información y Documentación en Ciencias de la Salud: Bibliosalud 2014: Colegio Oficial de Médicos de Madrid; 2015.
15.– Garrido Lova J. Vigilancia tecnológica e inteligencia competitiva como herramienta clave en el sistema de gestión de I+D+I de un organismo de investigación [doktore-tesia]. 2016.
16.– Gil Urdiciain B. Manual de lenguajes documentales. TREA; 2004.
17.– Gómez-Díaz R et al. Leyendo entre pantallas. TREA; 2016.
18.– González Fernández-Villavicencio N. Qué entendemos por usuario como centro del servicio. Estrategia y táctica en marketing. El profesional de la información. 2015; 24(1): 5-13.
19.– Jiménez Piano M, Ortiz-Repiso Jiménez V. Evaluación y calidad de sedes web. TREA; 2007.
20.– Jiménez-Planet V, Primo-Peña E. El Catálogo Colectivo Nacional de Publicaciones de Ciencias de la Salud (CNCS)/The National Union Catalogue of Health Sciences (CNCS). 2014.
21.– Juan-Quilis V. La gestión económica de la biblioteca de ciencias de la salud: paradigma de gobernabilidad. Hemen: XV Jornadas Nacionales de Información y Documentación en Ciencias de la Salud: Bibliosalud 2014: Colegio Oficial de Médicos de Madrid; 2015.
22.– Juan-Quilis V. Recursos bibliográficos para Atención Primaria en las bibliotecas virtuales de salud de las comunidades autónomas. Atención Primaria. 2013; 45(3): 165-171.
23.– 11/2007 Legea, urriaren 26koa, Euskadiko Liburutegiei buruzkoa.
Https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2007/11/0706288a.pdf
24.– 23/2006 Legea, uztailaren 7koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina aldatzen duena, apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoa.
Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/jabetza_intelektuala_2017/es_def/adjuntos/es_ley_PI_23_2006.pdf
25.– 7/1990 Legea, uztailaren 3koa, Euskal Kultur Ondareari buruzkoa.
Http://www.euskadi.eus/contenidos/normativa/legislacion/es_1398/adjuntos/9002387a.pdf
26.– Manso Rodríguez R, Pinto Molina M. Servicio de referencia virtual: realidad y perspectivas. TREA; 2014.
27.– Medina P, González A. La comunicación médica interactiva: el desafío de Internet. Fragua, 2012.
28.– Medina-Aguerrebere P. Fuentes de información médica. Argitaletxea: UOC; 2012.
29.– Mena Muñoz S. Herramientas contra la infoxicación en los Social Media: los «Content Curators». Ámbitos. 2014; (24).
30.– Morales del Castillo JM. Hacia la biblioteca digital semántica. TREA; 2011.
31.– Páez Cervi V et al. Bibliotecas virtuales de ciencias de la salud. Hemen: XV Jornadas Nacionales de Información y Documentación en Ciencias de la Salud: Bibliosalud 2014: Colegio Oficial de Médicos de Madrid; 2015.
32.– Pérez-Montoro Gutiérrez M. Arquitectura de la información en entornos web. TREA; 2010.
33.– Pérez-Montoro Gutiérrez M. Gestión del conocimiento en las organizaciones: fundamentos, metodología y praxis. TREA; 2008.
34.– Peset F, González L-M. Ciencia abierta y gestión de datos de investigación (RDM). TREA; 2017.
35.– Pinto M, Sales D, Martínez-Osorio P. Biblioteca universitaria, CRAI y alfabetización informacional. TREA; 2008.
36.– Rodríguez Bravo B. Apuntes sobre representación y organización de la información. TREA; 2011.
37.– Roqué Castellà P. Cambio de roles y contextos de los profesionales de las bibliotecas en el área de ciencias de la salud: reivindicación o evolución. Hemen: XV Jornadas Nacionales de Información y Documentación en Ciencias de la Salud: Bibliosalud 2014: Colegio Oficial de Médicos de Madrid; 2015.
38.– San José Montano B et al. Pautas para la formulación de una política de gestión de la colección en bibliotecas de ciencias de la salud hospitalaria. Hemen: XIV Jornadas Nacionales de Información y Documentación en Ciencias de la Salud: Bibliosalud 2011.
39.– Somoza M. Búsqueda y recuperación de información en bases de datos de bibliografía científica. TREA; 2015.
40.– Torres-Salinas Daniel. Incrustados e integrados en la investigación: los embedded librarians. Anuario ThinkEPI, Notas ThinkEPI. 2011.
41.– Vivas Jiménez M. ¿Qué pueden aportar los hospitales al acceso abierto? Códice y los Repositorios de Ciencias de la Salud en España. Hemen: Jornada sobre acceso abierto (2. 2015.Badajoz).
GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFÍA
1.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena.
2.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
3.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.
4.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.
5.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.
6.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena.
7.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.
8.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena.
9.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.
Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf
10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf
11.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf
12.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf
13.– 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf
14.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019.
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf