EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2018045

183/2018 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Goi-mailako teknikarien Lanbide-taldeko Goi-mailako tituludun kategorian (Administrazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Xedapenaren zenbakia: 201800183
Xedapenaren data: 2018-02-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201801166
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/02/08an argitaratutako 2018/02/05eko 201800103 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-estatutuaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.
Bigarrena.– I. eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Goi-mailako teknikarien Lanbide-taldeko Goi-mailako tituludun kategorian (Administrazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.
Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.
Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.
Seigarrena.– Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.
I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO GOI-MAILAKO TITULUDUN KATEGORIAN (ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIAREN LANPOSTU FUNTZIONALA) LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEKO OINARRI ESPEZIFIKOAK
1.– Deialdiko destinoak.
1.1.– Deialdi honen xede dira Goi-mailako tituludun kategoriako (Administrazioko eta kudeaketako goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) destinoak.
1.2.– Deitutako destinoen artean, II. eranskinean jasotakoak, % 7 gordeko da desgaitasun bat duten langileek bete ditzaten, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaien eskakizunak:
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, beste eskakizun hauek ere bete beharko dituzte:
a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako edozein Unibertsitateko lizentziaturaren titulazioa edo horren baliokidea izatea, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.
b) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:
A1 taldea (A taldea zena): 25 euro.
3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.
3.1.– Oposizioaldia.
1.– Oposizioaldian ariketa hauek egin beharko dituzte:
a) Lehenengo ariketa: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea, eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek gai-zerrenda orokor eta komuneko IV. eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute.
Esandako eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da.
b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatutako ariketa praktikoak egin beharko dituzte, galdetegiei erantzunez zein beste modalitateen bidez.
Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.
3.2.– Oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ostean, I. eranskinean proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:
– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako edozein Unibertsitateko lizentziaturaren titulazioaren edo horren baliokidearen titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.
3.3.– Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: GOI-MAILAKO TEKNIKARIA LANPOSTU FUNTZIONALA: ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:
● Barne-sustapeneko txandaren deialdia: 4 destino.
Sarbide orokorra: 3.
Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 1.
– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 1.
● Txanda irekiaren deialdia: 3 destino.
Sarbide orokorra: 3.
Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 0.
– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.
Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.
2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.
III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN GOI-MAILAKO TITULUDUN KATEGORIAREN (ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIAREN LANPOSTU FUNTZIONALA) MERITUEN BAREMOA
1) Esperientzia profesionala (gehienez 60 puntu).
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
1.– Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere Goi-mailako Tituludun gisa (Administrazio eta kudeaketako goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) eta/edo zerbitzu orokorretako arloko kudeaketa-lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,24 puntu.
2.– Erakunde sanitario publikoetan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Honetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko dugu.
Barne-sustapeneko txandaren bidez aurkezten diren langileei horrela zenbatuko zaizkio emandako zerbitzuak:
a) E taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,02 puntu/hilabeteko.
b) D taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,03 puntu/hilabeteko.
c) C taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,04 puntu/hilabeteko.
d) B taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,05 puntu/hilabeteko.
e) A taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,10 puntu/hilabeteko.
f) Langileek A taldean eskuratu nahi duten lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,24 puntu/hilabeteko.
Zerbitzu-eginkizunean edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak egondako lanpostuaren arabera zenbatuko dira.
Era berean, jatorrizko lanpostuan zerbitzu berezietako egoeran emandako zerbitzuak zenbatuko dira.
2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (20 puntu, gehienez):
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
a) Graduatu aurreko prestakuntza:
Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo deitutako lanpostu funtzionala eskuratzeko eskatzen den titulazioaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
b) Gradu ondoko prestakuntza:
– Cum laude doktorea: 10 puntu.
– Doktorea: 9 puntu.
– Gradu ondoko masterra: 6 puntu.
– Unibertsitate-aditua edo –espezialista: 5 puntu.
– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.
– Deitutako lanpostu funtzionala lortzeko eskatutako graduko titulazioa (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.
– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (10 ikastaro gehienez): 0,25 puntu.
– Lotutako beste unibertsitate-titulu batzuk: 2,5 puntu.
Cum laude doktorearen puntuazioa esleitzen bada, ez da Doktorearen puntuazioa esleituko. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.
c) Etengabeko prestakuntza:
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
– 9 ordura arte: 0,25 puntu.
– 10-19 ordu: 0,75 puntu.
– 20-29 ordu: 1,25 puntu.
– 30-49 ordu: 2 puntu.
– 50-99 ordu: 3 puntu.
– 100-249 ordu: 4 puntu.
– 250-599 ordu: 5 puntu.
– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:
– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko: 25 ordu.
– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko: 10 ordu.
Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,25ekoa edo hortik gorakoa.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
e) Irakaskuntza jarduera:
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.
Hala denean, dena delako espezialitatean egoiliarrentzako irakaskuntzan akreditatutako tutorea (urteko): 0,750 puntu.
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak:
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
– Eskualde mailako txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.
– Estatu mailako txosten bakoitzeko: 2 puntu.
– Nazioarte mailako txosten bakoitzeko: 3 puntu.
– Eskualde mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 0,30 puntu.
– Estatu mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 1,20 puntu.
– Nazioarte mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 2 puntu.
– Eskualde mailako mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.
– Estatu mailako mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.
– Nazioarte mailako mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
– Liburu bakoitzeko (lehen egilea): 4 puntu.
– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.
– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den meriturik.
g) Hizkuntzak (3 puntu, gehienez):
Ingelesa: 1,5 puntu, gehienez.
Frantsesa: 1,5 puntu, gehienez.
Alemana: 1,5 puntu, gehienez.
h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).
3) Euskara.
– 3. HE: 27 puntu.
– 2. HE: 18 puntu.
– 1. HE: 9 puntu.
IV. ERANSKINA
ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
I.– Gai-zerrenda orokorra.
1.– 1978ko Espainiako Konstituzioa. Aurretiko titulua. I. titulua: Funtsezko eskubideak eta betebeharrak. IV. titulua: Gobernua eta Administrazioaz.
2.– 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua onartzen duena: Izendapena. Lurraldea, beste lurralde edo udalerri batzuk integratzeko aukera. Erakunde komunen egoitza. Ikurrina. Euskara. Auzotasuna. Euskal Herriko hiritarren oinarrizko eskubideak eta betebeharrak.
3.– 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua onartzen duena. Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziak: esklusiboak, aurrerabide legislatiboa eta beronen betearazteari buruzkoak, eta betearaztekoak. Estatutoaren erreforma. Osasun arloko konpetentziei buruzko erreferentzia berezia Autonomia Estatutuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Komunen eta Lurralde Historikoetako Foru-organoen arteko harremanei buruzko Legean.
4.– Eusko Legebiltzarra: osaera eta eginkizunak. Arartekoa. Herri Kontuen Euskal Epaitegia.
5.– Eusko Jaurlaritza: osaera, eskumenak eta funtzionamendua. Lehendakaria. Estatutua eta izendapena. Eskumenak eta ahalmenak. Kargua uztea eta ordezkatzea. Lehendakariordea. Euskal Herriko Administrazioko sailburuak eta goi karguak. Osasun Saila: egitura organikoa eta funtzionala.
6.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Legearen xedea eta aplikazio-eremua. I. titulua. prozeduran interesdun direnak. II. titulua. Administrazio publikoen jarduera. III. titulua. Administrazio-egintzak.
7.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio prozedura erkidea: bermeak. Administrazio-prozeduraren faseak: hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaitzea. Izapidetze sinplifikatua. Betearazpena.
8.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Ofiziozko berrikuspena. Administrazio-errekurtsoak.
9.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Legegintza-ekinbidea eta erregelamenduak emateko ahala. Xedapen gehigarriak, iragankorrak eta indargabetzaileak eta azken xedapenak.
10.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Administrazio publikoetako organoak. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa. Hitzarmenak.
11.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Xedapen orokorrak: Zehatzeko ahalaren printzipioak. Administrazio publikoen erantzukizuna.
12.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa: Atariko titulua. Xedapen orokorrak.
13.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa: Lehenengo liburua. Sektore publikoko kontratazioaren konfigurazio orokorra eta kontratuen elementu estrukturalak.
14.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa: Bigarren liburua: Herri administrazioetako kontratuena: I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Herri administrazioetako kontratu-mota ezberdinetakoa. I. kapitulua: Obra-kontratuarena. IV. kapitulua: Hornidura-kontratuarena. V. kapitulua: Zerbitzu-kontratuarena.
15.– 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Helburua. Aplikazio-eremu subjektiboa. Publizitate aktiboa.
16.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileriaren lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa (235/2007 Dekretua, abenduaren 18koa, eta 106/2008 Dekretua, ekainaren 16koa). Xedapen orokorrak. Eskubide sozialak. Lanaldia, atsedenaldia eta oporrak. Lizentziak eta baimenak. Pertsonalaren egoerak. Eskubide sindikalak eta segurtasuna eta osasuna. Guardia medikoak: salbuespenak. Ordainsariak.
17.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena: Arau orokorrak. Pertsonal estatutarioaren sailkapena. Pertsonalaren plangintza eta antolamendua. Eskubideak eta betebeharrak.
18.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena. Pertsonal estatutario finkoaren izaera lortzea eta galtzea. Lanpostuak hornitzea, hautaketa eta barne-sustapena. Langileen mugikortasuna.
19.– Osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legearen Araubidea eta diziplina-prozedura; urtarrilaren 10eko 33/1996 Errege Dekretuan, Estatuko administrazioko funtzionarioen Diziplina-araubidearen Erregelamendua onartzen duena, eta urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duena.
20.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. Xedea eta aplikazio-eremua. Langile-motak. Negoziaziorako, ordezkaritzarako eta parte-hartze instituzionalerako eskubidea. Biltzeko eskubidea.
21.– 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa, Osakidetza Ente Publikoaren Lanpostu Funtzionalena: helburua, eremua, definizioa, identifikazioa, lanbide-profila, betetzeko modua, plantillak ezartzea eta aldatzea.
22.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren sorrera eta araubide juridikoa.
23.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena: Helburua, aplikazio-eremua eta printzipio orokorrak. Autonomia Erkidegoko administrazioen eta foru eta tokiko administrazioen eskumen eta eginkizunak.
24.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen Autonomia eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren arloko Eskubide eta Betebeharrak arautzen dituena: Printzipio orokorrak. Informazio klinikorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Baimen informatua.
25.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa: Helburua. Eremua. Historia klinikoa. Historia klinikorako sarbidea eta erabilerak. Dokumentazio klinikoa kontserbatzea eta garbitzea. Dokumentazio klinikoari buruzko eskubide eta obligazioak.
26.– 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena: Atariko arauak. Xedapen orokorrak eta kolektibo jakinei aplikatzekoak. Afiliazioa eta kotizazioa.
27.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena: Xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun-sistema: antolamendua, eskubideak, herritarren betebeharrak eta sistemaren finantza-arauketa, kontratu-programa.
28.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Araubide juridikoa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea. Baliabide materialak. Pertsonalaren araubidea.
29.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena: Definizioa. Helbidea. Xedeak. Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Araubide juridikoari buruzko arauak. Zuzendaritza-antolakuntza. Antolakunde nagusia. Zerbitzu-erakundeak. Zerbitzu-erakundeen zerrenda, izenak, lurralde-esparrua. Erakunde Sanitario Integratuak. (ESI).
30.– 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko dena: Xedea, aplikazio-eremua. Euskararen erabilera.
31.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun Arloko Aurretiazko Borondateena.
32.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa: Xedea, aplikazio-esparrua eta definizioa. Arriskuen prebentzioaren arloko politika, lanean segurtasuna eta osasuna babesteko.
33.– 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena: Euskadiko Aurrekontu orokorrak eta bere legeak. Antolamendu instituzionala. Erakunde autonomoak. Zuzenbide Pribatuko ente publikoak. Sozietate Publikoak.
34.– 1/2011 Legegintza Dekretua, maiatzaren 24koa, Euskadiko aurrekontu araubidearen arloan indarrean diren lege xedapenen Testu Bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Fundazio Eta Partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu araubidea arautzen duena. Xedapen orokorrak. Aurrekontuen edukia. Diru-sartzeen eta gastuen egoera.
35.– Enpresaren ekonomia. Enpresa, bere ingurua eta zuzendaritza – Zuzendaritza estrategikoa. Erabakitzeko irizpideak eta tresnak. Finantza-erabakiak. Onura eta errentagarritasuna. Ekonomia-finantzako oreka eta Txandatze edo Maniobra Funtsa. Batez besteko heltze-aroa. Ratioak, enpresaren ekonomia-finantzako egitura aztertzeko tresna gisa.
36.– Inbertsioen eta haien finantzazio-iturriaren hautaketa. Inbertsioko eta finantzazioko proiektuen balorazioa. Hautaketa-irizpideak. (VAN, TIR eta beste inbertsio-hautaketa metodo batzuk).
37.– Enpresen arriskua eta balorazioa. Arrisku-motak. Itopuntua eta palanka-efektua. Finantza eta eragiketa errentagarritasunaren arteko harremana. Kostua-bolumena-onura analisiaren mugak. Enpresak baloratzeko metodoak.
38.– Kontabilitate orokorra. Kontzeptua, funtzioa eta helburua. Kontzeptu-esparrua. Erregistro eta balorazio arauak. Urteko kontuak. Balantzea. Galera-irabazien kontua. KPO asistentzia sanitarioko enpresei egokitzea.
39.– Kontabilitate-egoeren analisia. Kontabilitate-informazioa. Egoeraren balantzea. Galera-irabazien kontua. Kontabilitate-datuak prestatzea analisirako. Likideziaren analisia. Kaudimenaren analisia. Emaitzaren analisia. Ratio ohikoenak.
40.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiko Antolarauak. Antolamendu instituzionala. Eskumen-araubidea. Eskubideak eta betebeharrak.
41.– Ekonomia eta kontabilitateko kontrola. Ikuskaritza EAEko sektore publikoan. Ikuskaritza eta kontrol ekonomikoa sektore publikoan. Barne eta kanpo ikuskaritza.
42.– Erosketak eta biltegien kudeaketa. Hornidura-katearen planifikazioaren hastapenak. Biltegiak. Stocken kontrola eta kudeaketa. Hornidura-katea kudeatzeko teknikak.
43.– Erosketa industrialen kudeaketaren hastapenak. Erosketa industrialak inguru globaletan kudeatzearen gaineko antolamendua. Erosketen kudeaketa estrategikoa. Hornitzaileen politikak eta erosketa-familien analisia eta hornitzaileen integrazioa. Erosketa-helburuen hedapena. Kontratuen kudeaketa. Negoziazioa erosketen kudeaketan.
II.– Gai-zerrenda komuna.
1.– Osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Pertsonal estatutario finkoaren izaera lortzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.
2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Xedapen Orokorrak: Euskadiko Osasun-sistema: Antolamendua eta herritarren eskubide eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.
3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.
4.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.
5.– Pazientearen autonomia, eskubideak eta betebeharrak, informazio eta dokumentazio klinikoari dagokienez. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.
6.– Osasunaren arloko Aurretiazko Borondateak.
7.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.
8.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.
9.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.
10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
11.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.
12.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.
13.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.
14.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019: Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.
GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA
1.– 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa.
2.– 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua onartzen duena: Izendapena.
3.– 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Komunen eta Lurralde Historikoetako Foru-organoen arteko harremanei buruzkoa.
4.– 7/1981 Legea, ekainaren 30ekoa, Jaurlaritzari buruzkoa.
5.– 3/1985 Legea, otsailaren 27koa, Arartekoaren erakundea sortu eta arautzen duena.
6.– 1/1988 Legea, otsailaren 5ekoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia sortzen duena.
7.– 39/2015 Legea, urriaren 1, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
8.– 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Administrazio publikoetako organoak.
9.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora.
10.– 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.
11.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileriaren lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa (235/2007 Dekretua, abenduaren 18koa, eta 106/2008 Dekretua, ekainaren 16koa).
12.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena: Arau orokorrak.
13.– 33/1996 Errege Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, Estatuko Estatuko administrazioko funtzionarioen Diziplina-araubidearen Erregelamendua onartzen duena.
14.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena:
15.– 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa, Osakidetza Ente Publikoaren Lanpostu Funtzionalena: helburua, eremua, definizioa, identifikazioa, lanbide-profila, betetzeko modua, plantillak ezartzea eta aldatzea.
16.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa:
17.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena.
18.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen Autonomia eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren arloko Eskubide eta Betebeharrak arautzen dituena:
19.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa.
20.– 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena.
21.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena:
22.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.
23.– 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko dena.
24.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun Arloko Aurretiazko Borondateena.
25.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.
26.– 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.
27.– 1/2011 Legegintza Dekretua, maiatzaren 24koa, Euskadiko aurrekontu araubidearen arloan indarrean diren lege xedapenen Testu Bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko Fundazio Eta Partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu araubidea arautzen duena.
28.– Curso de Economía de la Empresa. Introducción (Eduardo Pérez Gorostegui-Centro de Estudios Ramón Areces, S.A.).
29.– Plan General de Contabilidad y PGC de PYMES comentados (Jesús Omeñaca García. Edit. Deusto). Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren 1996ko abenduaren 23ko Agindua, Kontabilitate Plan Orokorra asistentzia sanitarioko enpresetara Egokitzeko Arauak onartzen dituena (1997ko urtarrilaren 6ko BOE).
30.– Análisis de estados contables. Elaboración e interpretación de la información financiera (Pascual Garrido Miralles, Raúl Íñiguez Sánchez. Argit.: Piramide).
31.– 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginarena, eta ondoren egindako aldaketak.
32.– 2/2017 Legegintzako Dekretua, urriaren 19, EAEko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
33.– 464/1995 Dekretua, urriaren 31koa, EAEko Administrazio Publikoaren barneko ekonomiaren kontrola eta kontabilitatea garatzen dituena.
34.– Agindua, 2017ko maiatzaren 31koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko ente publikoetan ekonomia-, finantza- eta kudeaketa-kontrol etengabea gauzatzeari buruzkoa.
35.– 1/1988 Legea, Herri Kontuen Euskal Epaitegiarena.
36.– Gestión de la Logística en la empresa. Planificación de la cadena de suministros. Egilea: Juan Velasco Sánchez. Ediciones Pirámide. 2013 (Atalak: 1.1 – 1.2 – 1.3 – 1.4 – 1.5 – 1.6 – 1.7 – 1.8 – 1.9 – 3.1 – 3.3 – 3.4 – 3.5 – 3.6 – 3.7 – 3.8 – 3.9 – 3.10 – 3.11 – 4.1 – 4.2 – 4.3 – 4.4 – 4.6 – 4.7 – 7.1 – 7.2 – 7.3).
37.– Gestión de compras en la empresa. Egilea: Ander Errasti. Ediciones Pirámide. 2012 (Atalak: 1.2 – 1.3 – 1.4 – 1.5 – 1.6 – 2.3 – 2.4 – 2.5 – 3.4 – 4.1 – 4.2 – 4.3 – 5.3 – 7.4 – 8.1 – 8.2 – 8.3 – 8.4 – 8.5).
GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA
1.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena.
2.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
3.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.
4.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.
5.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.
6.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena.
7.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.
8.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena.
9.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.
Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf
10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf
11.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf
12.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf
13.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf
14.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019.
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf