EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2018045

182/2018 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Goi-mailako teknikarien Lanbide-taldeko Goi-mailako tituludun kategorian (Prebentzio, segurtasun eta higieneko goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Xedapenaren zenbakia: 201800182
Xedapenaren data: 2018-02-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201801165
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/02/08an argitaratutako 2018/02/05eko 201800103 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-estatutuaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.
Bigarrena.– I. eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Goi-mailako teknikarien Lanbide-taldeko Goi-mailako tituludun kategorian (Prebentzio, segurtasun eta higieneko goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.
Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.
Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.
Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.
I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO GOI-MAILAKO TITULUDUN KATEGORIAN (PREBENTZIO, SEGURTASUN ETA HIGIENEKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIAREN LANPOSTU FUNTZIONALA) LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEKO OINARRI ESPEZIFIKOAK
1.– Deialdiko destinoak.
1.1.– Deialdi honen xede dira Goi-mailako tituludun kategoriako (Prebentzio, segurtasun eta higieneko goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) destinoak.
1.2.– Deitutako destinoen artean, II. eranskinean jasotakoak, % 7 gordeko da desgaitasun bat duten langileek bete ditzaten, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaien eskakizunak:
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, beste eskakizun hauek ere bete beharko dituzte:
a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako goi-mailako ingeniari, goi-mailako arkitekto edo Kimikako lizentziatuaren titulazioa, edo horren baliokidea izatea, eta Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikariaren titulazioa (Industria-Higiene / Lan-Segurtasuneko espezialitatea) izatea, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.
b) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:
A1 taldea (A taldea zena): 25 euro.
3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.
3.1.– Oposizioaldia.
1.– Oposizioaldian ariketa hauek egin beharko dituzte:
a) Lehenengo ariketa: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea, eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek gai-zerrenda orokor eta komuneko IV. eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute.
Esandako eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da.
b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatutako ariketa praktikoak egin beharko dituzte, galdetegiei erantzunez zein beste modalitateen bidez.
Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.
3.2.– Oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ostean, I. eranskinean proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:
– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako, goi-mailako ingeniari, goi-mailako arkitekto edo Kimikako lizentziatuaren titulazioaren edo horren baliokidearen, eta baita Laneko Arriskuen Prebentzioko Goi-mailako teknikariaren, Higiene Industriala/Segurtasuna Lanean espezialitatearekin, titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.
3.3.– Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: SEGURTASUN ETA HIGIENEAREN PREBENTZIORAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:
● Txanda irekiaren deialdia: 3 destino
Sarbide orokorra: 3
Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 0
– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0
– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0
Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.
Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.
2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.
III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO GOI-MAILAKO TITULUDUN KATEGORIAREN (SEGURTASUN ETA HIGIENEAREN PREBENTZIORAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA) MERITUEN BAREMOA
1) Esperientzia profesionala (gehienez 60 puntu)
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
1.– Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere Goi-mailako tituludun gisa (Segurtasun eta Higienearen Prebentziorako goi-mailako teknikariaren lanpostuan) eta/edo kudeaketa arloko eta zerbitzu orokorretako arloko kudeaketa-lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,24 puntu.
2.– Erakunde sanitario publikoetan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Honetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko dugu.
Zerbitzu-eginkizunean edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak egondako lanpostuaren arabera zenbatuko dira.
Era berean, jatorrizko lanpostuan zerbitzu berezietako egoeran emandako zerbitzuak zenbatuko dira.
2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (20 puntu, gehienez):
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
a) Graduatu aurreko prestakuntza:
Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo deitutako lanpostu funtzionala eskuratzeko eskatzen den titulazioaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
b) Gradu ondoko prestakuntza:
– Cum laude doktorea: 10 puntu.
– Doktorea: 9 puntu.
– Gradu ondoko masterra: 6 puntu.
– Unibertsitate-aditua edo -espezialista: 5 puntu.
– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.
– Deitutako lanpostu funtzionala lortzeko eskatutako graduko titulazioa (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.
– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (10 ikastaro gehienez): 0,25 puntu.
– Lotutako beste unibertsitate-titulu batzuk: 2,5 puntu.
Cum laude doktorearen puntuazioa esleitzen bada, ez da Doktorearen puntuazioa esleituko. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.
c) Etengabeko prestakuntza:
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
– 9 ordura arte: 0,25 puntu.
– 10-19 ordu: 0,75 puntu.
– 20-29 ordu: 1,25 puntu.
– 30-49 ordu: 2 puntu.
– 50-99 ordu: 3 puntu.
– 100-249 ordu: 4 puntu.
– 250-599 ordu: 5 puntu.
– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:
– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko: 25 ordu.
– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko: 10 ordu.
Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,25ekoa edo hortik gorakoa.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
e) Irakaskuntza jarduera:
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): puntu 1.
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.
Hala denean, dena delako espezialitatean egoiliarrentzako irakaskuntzan akreditatutako tutorea (urteko): 0,750 puntu.
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak:
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
– Eskualde mailako txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.
– Estatu mailako txosten bakoitzeko: 2 puntu.
– Nazioarte mailako txosten bakoitzeko: 3 puntu.
– Eskualde mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 0,30 puntu.
– Estatu mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 1,20 puntu.
– Nazioarte mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 2 puntu.
– Eskualde mailako mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.
– Estatu mailako mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.
– Nazioarte mailako mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.
– Liburu bakoitzeko (lehen egilea): 4 puntu.
– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.
– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den meriturik.
g) Hizkuntzak (3 puntu, gehienez):
Ingelesa: 1,5 puntu, gehienez.
Frantsesa: 1,5 puntu, gehienez.
Alemana: 1,5 puntu, gehienez.
h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).
3) Euskara.
– 3. HE: 27 puntu.
– 2. HE: 18 puntu.
– 1. HE: 9 puntu.
IV. ERANSKINA
SEGURTASUN ETA HIGIENEAREN PREBENTZIORAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA
I.– Gai-zerrenda orokorra
1.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea. Egitura organikoa, funtzioak eta eskumenak.
2.– Lantokietako segurtasun- eta osasun-baldintza orokorrak. Seinaleztapena.
3.– Segurtasuna enpresa sanitarioan. Lantokietako arriskuen ebaluazioa. Metodologia. Planeatutako ikuskapenak eta prebentiboak. Ekintza zuzentzaileen kudeaketa. Lan segururako protokoloak. Babes kolektiboa eta banakakoa.
4.– Zentro sanitarioetako emergentzia- eta autobabes-planak. Ebakuazioa. Larrialdietako eta ebakuazioko seinaleztapena. Detekzio- eta alarma-sistemak. Suak itzaltzeko sistemak. Larrialdi-simulazioak.
5.– Ingurune sanitarioko lantaldeak eta makinak.
6.– Arrisku elektrikoarekiko esposizioa. Elektrizitate estatikoa.
7.– Higiene industriala. Kontzeptua eta Helburuak. Gai kimikoak. Laneko toxikologia. Esposizioaren ebaluazioa. Esposizioaren kontrola. Lege-araudi espezifikoa.
8.– Higiene industriala zentro sanitarioei aplikatuta. Ingurune sanitarioan dauden gai kimiko kutsagarriak ebaluatzeko metodologia. Hartu beharreko prebentzio-neurriak. Babes kolektiboa eta banakakoa. Norbera babesteko ekipamenduak.
9.– Osasunerako arrisku faktoreak inguru fisikoan: zarata, tenperatura, argiztapena. Barruko airearen kalitatea. Arriskuaren ebaluazioa eta esposizioaren prebentzioa lantokietan.
10.– Erradiazio ionizatzaileekiko esposizioa. Arriskuaren ebaluazioa eta esposizioaren prebentzioa lantokietan. Señalización.
11.– Erradiazio ez-ionizatzaileekiko esposizioa. Arriskuaren ebaluazioa eta esposizioaren prebentzioa lantokietan.
12.– Kantzerigenoekiko esposizioa. Medikamentu arriskutsuak. Arriskua ebaluatu eta kontrolatzeko metodologia. Hartu beharreko prebentzio-neurriak. Babes kolektiboa eta banakakoa. Norbera babesteko ekipamenduak.
13.– Agente biologikoekiko esposizioa ingurune sanitarioan. Arriskua ebaluatu eta kontrolatzeko metodologia. Hartu beharreko prebentzio-neurriak. Babes kolektiboa eta banakakoa. Norbera babesteko ekipamenduak.
14.– Ergonomia: helburuak eta funtzioak. Ergonomiaren aplikazioa sektore sanitarioan. Lanpostuen diseinua.
15.– Zamatze fisikoa sektore sanitarioan. Zamen eskuzko manipulazioa eta pazienteen mobilizazioa. Arrisku-faktoreak eta horien prebentzioa.
16.– Jarrera behartuak eta mugimendu errepikakorrak ingurune sanitarioan. Arrisku-faktoreak eta horien prebentzioa.
17.– Datuak bistaratzeko pantailekin lan egitearen ondoriozko arriskua. Arriskuaren ebaluazioa, prebentzioa eta kontrola.
18.– Arrisku psikosozialeko faktoreak. Ebaluazio-metodo nagusiak. Esku-hartzerako tresnak eta metodoak.
19.– Jazarpen morala. Laneko indarkeria. Sektore sanitarioko bereizgarriak. Arrazoien azterketa. Esku-hartzerako tresnak eta metodoak.
20.– Osasunaren zaintza eta lanposturako gaitasuna. Prebentzioko Oinarrizko Unitateak, antolamendua eta beharrezko baliabideak. Laneko mediku-azterketa motak. Alderdi eta etikoak osasunaren zaintzara aplikatuta. Laneko epidemiologia.
21.– Enpresa-jardueren koordinazioa. Lege-baldintzak eta arriskuaren kontrola, kontratatutako eta azpikontratatutako jarduerei dagokienez.
22.– Laneko istripua eta Gaixotasun profesionalak (I). Kontzeptua. Laneko istripuen arrazoiak eta ondorioak. Lanak osasunean eragiten dituen beste kalte batzuk. Laneko gaixotasuna. Laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen mutuak.
23.– Laneko istripua eta Gaixotasun profesionalak (II). Laneko istripuaren eta gaixotasun profesionalaren komunikazioa. Istripuaren partea. Istripuen eta gaixotasunen ikerketa prebentzio-teknika gisa. Ikerketa-metodologiak eta -faseak.
24.– Lan-arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemak enpresa sanitarioan. Prebentzioaren planifikazioa eta plana. Prebentzioa Kudeaketan integratzea.
25.– Prebentzioaren kudeaketarako ziurtapen-sistemak. OHSAS 18.001:2007. Laneko arriskuen prebentzio-sistemen auditoria legalak. Betekizunak eta prozedurak. Bestelako auditoriak.
26.– Laneko Arriskuen Prebentzioko sektore sanitarioarekin lotura duten lege-arloak. Lan-arriskuen Prebentziorako Legea. Sektore sanitarioari aplikatzen zaizkion dekretuak.
27.– Prebentzio-zerbitzuen araudia. Prebentzioaren antolaketa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. Prebentzio-espezialitate desberdinen berezko eginkizunak eta eginkizun konpartituak. Lan-arriskuen prebentzio-arloko erantzukizunak.
28.– Laneko arriskuen prebentzioarekin lotura duten agente nagusiak: Laneko Segurtasun, Osasun eta Ongizate Institutu Nazionala, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioa, Osasun eta Kontsumo Ministerioa.
29.– Laneko arriskuen prebentzioarekin erlazionaturiko nazioarteko ekintza: Lanaren Nazioarteko Erakundea, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko hitzarmenak. Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Europako Agentzia. Europako Erkidegoa eta Laneko Arriskuen Prebentzioa.
30.– Langileen parte-hartzea lan-arriskuen prebentzioan. Ordezkaritza- eta partaidetza-organoak. Segurtasun eta osasun batzordeak. Prebentzioko ordezkariak.
31.– Arrisku profesionalpean diharduten langileentzako informazioa eta prestakuntza.
32.– Prebentzioaren arloko komunikazioa eta informazioa. Komunikazio-teknikak. Eraginkortasun-baldintzak.
33.– Hondakin sanitarioen kudeaketa. Euskal Autonomia Erkidegoko legeria.
II.– Gai-zerrenda komuna
1.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Pertsonal estatutario finkoaren izaera lortzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldiak, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.
2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Xedapen Orokorrak: Euskadiko Osasun-sistema: Antolamendua eta herritarren eskubide eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.
3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Helburuak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.
4.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.
5.– Pazientearen autonomia, eskubideak eta betebeharrak, informazio eta dokumentazio klinikoari dagokienez. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.
6.– Osasunaren arloko Aurretiazko Borondateak.
7.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.
8.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.
9.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.
10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
11.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.
12.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.
13.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.
14.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019: Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.
GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Laneko Arriskuen Prebentzioa Kudeatzeko Sistemaren Eskuliburua. Kudeaketa-sistemako prozedurak.
2.– Gai-zerrendarekin lotura duten gida teknikoak, Lan eta Gizarte Gaien Ministerioaren Laneko Segurtasun, Osasun eta Ongizate Institutu Nazionalak argitaratutakoak.
3.– Gai-zerrendarekin lotura duten prebentzioko ohar teknikoak, Laneko Segurtasun, Osasun eta Ongizate Institutu Nazionalak argitaratutakoak.
4.– Manual para la implantación de un plan de PRL en la empresa. I. Olaciregui eta I. M.ª Azkoaga. Osalan. 2005.
5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Laneko Arriskuen Prebentzioa Kudeatzeko Sistemaren Eskuliburua.
6.– Enciclopedia de Salud y Seguridad en el Trabajo. 2. lib., 27. kapitulua- Control biológico, 29. kapitulua- Ergonomía, 30. kapitulua- Higiene Industrial, 3. lib., 97. kapitulua- Centros y Servicios de Asistencia Sanitaria. LANE 2001. Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales.
7.– Condiciones de Trabajo en Centros Sanitarios. A. Hernández et al. Instituto Nacional de Seguridad Salud y Bienestar en el Trabajo. 2001.
8.– Salud Laboral. Conceptos y técnicas para la prevención de riesgos laborales. Fernando G. Benavides, 2. edizioa, 2000. Editorial Masson.
9.– Seguridad en el trabajo. 6.ª Edición, 2011. M. Bestatrén et al. Instituto Nacional de Seguridad Salud y Bienestar en el Trabajo.
10.– Norma OHSAS 18.001:2007. Sistemas de gestión de la Seguridad y Salud en el trabajo. AENOR 2007. ISBN 978-84-8143-524-5.
11.– OHSAS 18.002:2000. Sistemas de gestión de la Seguridad y Salud en el trabajo. Directrices para la implantación de OHSAS18.001 AENOR 2004. ISBN: 84-8143-400-0.
12.– Campos electromagnéticos y Salud Pública. Informe técnico elaborado por el Comité de expertos. Subdirección general de Sanidad Ambiental y Salud Laboral. Ministerio de Sanidad y Consumo. 2001. ISBN 84.7670-602-2.
13.– Evaluación actualizada de los campos electromagnéticos en relación con la salud pública. Informe Técnico elaborado por el Comité de Expertos Independientes. Subdirección General de Sanidad Ambiental y Salud Laboral. Dirección General de Salud Pública. Ministerio de Sanidad y Consumo. Madril 2003 (www.msc.es).
14.– Guía de valoración del Riesgo laboral en el embarazo y lactancia en Trabajadoras del ámbito sanitario. Ministerio de Ciencia e Innovación. Instituto de Salud Carlos III. 2008. ISBN: 978-84-95463-50-0.
Http://www.isciii.es/htdocs/centros/medicinadeltrabajo/publicaciones_monografias.jsp
15.– La protección de las trabajadoras gestantes expuestas a radiaciones ionizantes en el ámbito hospitalario. Consejo de Seguridad Nuclear.
Http://www.csn.es/publicaciones/follges.pdf
GAI-ZERRENDA OROKORRAREN LEGERIA
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileriaren lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa (2007, 2008 eta 2009).
2.– 7/1993 Legea, abenduaren 21ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko dena, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
3.– 191/2002 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitura eta jarduerarako araudia onartzeko dena.
4.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
5.– 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio-zerbitzuen Araudia onartzen duena, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
6.– 485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, Laneko osasunaren eta segurtasun-seinaleztapenaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa.
7.– 486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, Laneko osasunaren eta segurtasunaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa.
8.– 486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, zama eskuz kargatzeagatik arriskuan izan daitezkeen langileen osasunaren eta segurtasunaren (batez ere, bizkarrean eta gerrialdean) arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa.
9.– 488/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, datuak bistaratzeko pantailak dituzten ekipoekin lan egitearen inguruko segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenei buruzkoa.
10.– 664/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, Lanean dauden bitartean langileak agente biologikoen esposizioarekin lotutako arriskuen aurka babesteari buruzkoa.
11.– 665/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, Lanean dauden bitartean langileak agente kantzerigenoen esposizioarekin lotutako arriskuen aurka babesteari buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
12.– 773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, langileek norbera babesteko ekipamendua erabiltzearen inguruko laneko osasunaren eta segurtasunaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa.
13.– 1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, langileek laneko ekipamenduak erabiltzearen inguruko segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenei buruzkoa eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
14.– 1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza-obretarako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituena. BOE 256. 1997-10-25 eta geroko aldaketak.
15.– 1435/1992 Errege Dekretua, azaroaren 27koa, 89/392/EEE kontseiluaren zuzentarauaren aplikazio-xedapenak ezartzen dituena, makinei buruzko estatu kideen legerien hurbilketaren harira. BOE 297, abenduaren 11koa.
16.– 374/2001 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, Lanean dauden bitartean langileen osasuna eta segurtasuna gai kimikoekin erlazionatutako arriskuen kontra babesteari buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
17.– 783/2001 Errege Dekretua, uztailaren 2koa, erradiazio ionizatzaileen kontrako babes sanitarioaren araudia onartzen duena, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
18.– 815/2001 Errege Dekretua, uztailaren 13koa, medikuntzan elementu arriskutsuen eraginpean egon litezkeen pertsonen babes erradiologikorako erradiazio ionizatzaileak erabiltzeko justifikazioari buruzkoa.
19.– 171/2004 Errege Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 24. artikulua garatzen duena, enpresa-jardueren koordinazioari dagokionez.
20.– 286/2006 Errege Dekretua, martxoaren 10ekoa, lanean langileen osasuna eta segurtasuna zaratak dakartzan arriskuetatik babesteari buruzkoa.
21.– 32/2006 Legea, eraikuntzaren sektoreko azpikontratazioa arautzen duena, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
22.– 604/2006 Errege Dekretua, maiatzaren 19koa, Prebentzio Zerbitzuei buruzko Araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretua eta eraikuntzako obretako segurtasuneko eta osasuneko gutxieneko xedapenak ezartzen dituen urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretua aldatzen dituena.
23.– 393/2007 Errege Dekretua, martxoaren 23koa, larrialdi-egoerak eragin ditzaketen jardueretan diharduten bulego, establezimendu eta zentroetako Autobabeserako Oinarrizko Araua ebazten duena.
24.– Eraikuntzaren Kode Teknikoa onartzen duen martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren eranskineko Sute kasuetako Segurtasunerako oinarrizko SI (SI1, SI3, SI4), eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
25.– 21/2015 Dekretua, martxoaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin sanitarioen kudeaketari buruzkoa.
26.– 598/2015 Errege Dekretua, uztailaren 3koa, honakoak aldatzen dituena:
39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio-zerbitzuen Araudia onartzen duena.
485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, Laneko osasunaren eta segurtasun-seinaleztapenaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa.
665/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, Lanean dauden bitartean langileak agente kantzerigenoen esposizioarekin lotutako arriskuen aurka babesteari buruzkoa.
374/2001 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, Lanean dauden bitartean langileen osasuna eta segurtasuna gai kimikoekin erlazionatutako arriskuen kontra babesteari buruzkoa (BOE 159; 2015eko uztailaren 4koa).
27.– 299/2016 Errege Dekretua, uztailaren 22koa, lanean langileen osasuna eta segurtasuna eremu elektromagnetikoek dakartzaten arriskuetatik babesteari buruzkoa.
28.– 277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteari dagokionez.
29.– 396/2006 Errege Dekretua, martxoaren 31koa, Amiantoaren eraginpean egoteko arriskua duten lanei aplika dakizkiekeen segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak.
30.– 486/2010 Errege Dekretua, apirilaren 23koa, langileen osasuna eta segurtasuna erradiazio optiko artifizialen eraginpean egotetik babesteari buruzkoa.
GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA
1.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena.
2.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
3.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.
4.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.
5.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.
6.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena.
7.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.
8.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena.
9.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.
Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf
10.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf
11.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf
12.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf
13.– 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf
14.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana 2013-2019.
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf