EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2018045

180/2018 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Goi-mailako teknikarien Lanbide-taldeko Goi-mailako tituludun kategorian (Antolakuntzako goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Xedapenaren zenbakia: 201800180
Xedapenaren data: 2018-02-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201801163
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/02/08an argitaratutako 2018/02/05eko 201800103 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-estatutuaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.
Bigarrena.– I. eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Goi-mailako teknikarien Lanbide-taldeko Goi-mailako tituludun kategorian (Antolakuntzako goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.
Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.
Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.
Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.
I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO GOI-MAILAKO TITULUDUN KATEGORIAN (ANTOLAKUNTZAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIAREN LANPOSTU FUNTZIONALA) LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEKO OINARRI ESPEZIFIKOAK
1.– Deialdiko destinoak.
1.1.– Deialdi honen xede dira Goi-mailako tituludun kategoriako (Antolakuntzako goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionala) destinoak.
1.2.– Deitutako destinoen artean, II. eranskinean jasotakoak, % 7 gordeko da desgaitasun bat duten langileek bete ditzaten, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaien eskakizunak.
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, beste eskakizun hauek ere bete beharko dituzte:
a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Unibersitateko lizentziatuaren titulazioa edo horren baliokidea izatea, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.
b) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:
A1 taldea (A taldea zena): 25 euro.
3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.
3.1.– Oposizioaldia.
1.– Oposizioaldian ariketa hauek egin beharko dituzte:
a) Lehenengo ariketa: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea, eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek gai-zerrenda orokor eta komuneko IV. eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute.
Esandako Eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da.
b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatutako ariketa praktikoak egin beharko dituzte, galdetegiei erantzunez zein beste modalitateen bidez.
Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.
3.2.– Oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ostean, I. eranskinean proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:
– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Unibertsitateko lizentziaturaren tituluaren edo horren baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.
3.3.– Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: ANTOLAKUNTZAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:
● Barne-sustapeneko txandaren deialdia: 1 destino.
Sarbide orokorra: 1.
Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 0:
– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
● Txanda irekiaren deialdia: 5 destino.
Sarbide orokorra: 4.
Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 1:
– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 1.
Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.
Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.
2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.
III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN LANBIDE-TALDEKO GOI-MAILAKO TITULUDUN KATEGORIAREN (ANTOLAKUNTZAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIAREN LANPOSTU FUNTZIONALAK) MERITUEN BAREMOA
1) Esperientzia profesionala (gehienez 60 puntu).
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
1.– Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere Goi-mailako tituludun gisa (Antolakuntzako goi-mailako teknikariaren lanpostuan) eta/edo kudeaketa arloko eta zerbitzu orokorretako arloko kudeaketa-lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,24 puntos.
2.– Erakunde sanitario publikoetan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Honetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko dugu.
Barne-sustapeneko txandaren bidez aurkezten diren langileei horrela zenbatuko zaizkio emandako zerbitzuak:
a) E taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,02 puntu/hilabeteko.
b) D taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,03 puntu/hilabeteko.
c) C taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,04 puntu/hilabeteko.
d) B taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,05 puntu/hilabeteko.
e) A taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,10 puntu/hilabeteko.
f) Langileek A taldean eskuratu nahi duten lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,24 puntu/hilabeteko.
Zerbitzu-eginkizunean edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak egondako lanpostuaren arabera zenbatuko dira.
Era berean, jatorrizko lanpostuan zerbitzu berezietako egoeran emandako zerbitzuak zenbatuko dira.
2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (20 puntu, gehienez).
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
a) Graduatu aurreko prestakuntza:
Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo deitutako lanpostu funtzionala eskuratzeko eskatzen den titulazioaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
b) Gradu ondoko prestakuntza:
– Cum laude doktorea: 10 puntu.
– Doktorea: 9 puntu.
– Gradu ondoko masterra: 6 puntu.
– Unibertsitate-aditua edo –espezialista: 5 puntu.
– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.
– Deitutako lanpostu funtzionala lortzeko eskatutako graduko titulazioa (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.
– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (10 ikastaro gehienez): 0,25 puntu.
– Lotutako beste unibertsitate-titulu batzuk: 2,5 puntu.
Cum laude doktorearen puntuazioa esleitzen bada, ez da Doktorearen puntuazioa esleituko. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.
c) Etengabeko prestakuntza:
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
– 9 ordura arte: 0,25 puntu.
– 10-19 ordu: 0,75 puntu.
– 20-29 ordu: 1,25 puntu.
– 30-49 ordu: 2 puntu.
– 50-99 ordu: 3 puntu.
– 100-249 ordu: 4 puntu.
– 250-599 ordu: 5 puntu.
– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:
– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko: 25 ordu.
– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko: 10 ordu.
Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,25ekoa edo hortik gorakoa.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
e) Irakaskuntza jarduera.
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.
Hala denean, dena delako espezialitatean egoiliarrentzako irakaskuntzan akreditatutako tutorea (urteko): 0,750 puntu.
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak.
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
– Eskualde mailako txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.
– Estatu mailako txosten bakoitzeko: 2 puntu.
– Nazioarte mailako txosten bakoitzeko: 3 puntu.
– Eskualde mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 0,30 puntu.
– Estatu mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 1,20 puntu.
– Nazioarte mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 2 puntu.
– Eskualde mailako mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.
– Estatu mailako mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.
– Nazioarte mailako mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
– Liburu bakoitzeko (lehen egilea): 4 puntu.
– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): Puntu 1.
– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den meriturik.
g) Hizkuntzak (3 puntu, gehienez):
Ingelesa: 1,5 puntu, gehienez.
Frantsesa: 1,5 puntu, gehienez.
Alemana: 1,5 puntu, gehienez.
h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).
3) Euskara.
– 3. HE: 27 puntu.
– 2. HE: 18 puntu.
– 1. HE: 9 puntu.
IV. ERANSKINA
ANTOLAKUNTZAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
I.– Gai-zerrenda orokorra.
1.– Erakundeen egituraketa. Antolakuntzaren funtzionamendua: koordinazio-mekanismoak, antolakuntzaren atalak eta barneko fluxu-sistemak. Antolakuntza-diseinua: antolakuntza-diseinuaren parametroak eta kontingentzia-faktoreak. Egitura-konfigurazioak.
2.– Osakidetza zuzenbide pribatuko Entitate publikoa. Osaketa, xedeak, antolakuntza, araubide juridikoa eta kudeaketa. Lehen mailako arretari eta arreta espezializatuari dagokienez, Osakidetzara adskribatuta dauden baliabideen antolamendu-egitura. Administrazio publikoetako langile motak. Pertsonal estatutarioaren sailkapena osasun-zerbitzuetan eta Osakidetzan. Plantillaren antolamendua Osakidetzan. Osakidetza Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalei buruzko Dekretua.
3.– Euskadiko Osasun Politikak. 2013-2020 Osasun Plana.
4.– Norabide estrategikoa. Norabide estrategikoaren izaera. Analisi estrategikoa. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020. Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.
5.– Kudeaketa aurreratuko elementuak. Euskalit kudeaketa-eredua: estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea, berrikuntza eta emaitzak. Kudeaketako aurrerapen-mailaren ebaluazioa.
6.– Prozesukako kudeaketa. Kontzeptua. Nola bideratu prozesuetara kudeaketa-sistema bat. Prozesuetan oinarritutako kudeaketa, helburuak betetzeko.
7.– Lidergo-gaitasunen garapena. Gaitasunetan oinarritutako lidergoa. Zuzendaritza-gaitasunen diagnostikoa eta neurketa. Lidergo konpartitua, gizabanakoen gaitasunak zabaltzeko, kudeaketa-eredu aurreratuan.
8.– Kalitatearen kudeaketa. Zer da ISO 9001:2015 arauan oinarritutako kalitatearen kudeaketa-sistema? Kalitatearen kudeaketaren printzipioak. ISO 9001:2015 arauaren edukiak eta interpretazioa: baldintza orokorrak eta dokumentazioarenak; zuzendaritzaren erantzukizuna; baliabideen kudeaketa; produktua/zerbitzua gauzatzea; neurketa, analisia eta hobekuntza. ISO 9001 kalitatearen kudeaketa-sistemaren ziurtapena.
9.– Bezeroen gogobetetasunaren neurketa. Zergatik neurtu behar da bezeroaren gogobetetasuna? Gogobetetasuna neurtu aurretik aintzat hartu beharrekoak. Neurketa-tresnak eta horiek baliozkotzea.
10.– Ingurumen-arloko kudeaketa-sistema ISO 14001:2015 arauaren arabera. Irismena. Terminoak eta definizioak. Antolakuntzaren testuingurua. Lidergoa. Plangintza. Euskarria. Operazioa. Jardunaren ebaluazioa. Hobekuntza.
11.– Lan-arriskuen prebentzio-plana. Lan-arriskuen prebentzioaren kudeaketa. Laneko segurtasun- eta osasun-sistema. OHSAS 18001:2007 Lan-arriskuen prebentzioaren kudeaketa-sistemak - Betekizunak. OHSAS 18002:2008 Lanean segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemak. OHSAS 18001:2007 araua inplementatzeko gidalerroak.
12.– Kalitatea kudeatzeko sistemak. Adierazle-sistemak ezartzeko gidaliburua (UNE 66175:2003).
13.– Osakidetzaren prestakuntzako kudeaketa-sistema, prestakuntza-ibilbidetan oinarritua. Osakidetza Ente Publikoan prestakuntza antolatu eta arautzeko printzipio orokorrak. Prestakuntzaren helburuak. Osakidetzaren prestakuntza-planetan jasotako prestakuntza-jardueren definizioa eta sailkapena. Osakidetzaren prestakuntza-ibilbideen eredua.
14.– Lanbide sanitarioak. Lanbide sanitarioen jarduna. Profesionalen prestakuntza.
15.– Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna euskal administrazio publikoetan. Eskumenak eta eginkizunak. Antolamendu instituzionala eta koordinazioa euskal administrazio publikoen artean. Euskal administrazio publikoen eta agintaritzen jardunean generoaren ikuspuntua txertatzeko neurriak.
16.– Datuen babesa. Xedapen orokorrak. Babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak. Datuak babesteko agentzia.
17.– Administrazio-prozedura. Jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua. Gizabanakoek Administrazio Publikoekin dituzten harremanen harira dauzkaten eskubideak eta administrazio-prozeduretako interesdunen eskubideak. Administrazio-egintzen betekizunak eta eraginkortasuna.
18.– Jardunaren ebaluazioa. Kontzeptua. Eskumenkako jarduna. Nola analizatu jokabideak eta horien maiztasuna. Ebaluazioa.
19.– Emozioen kudeaketa lan-ingurunean, motibazio-faktore gisa. Motibazioaren prozesua. Adimen emozionala. Emozioak eta lotura emozional kontzientea. Motibazioa eta emozioa.
20.– Komunikazio eraginkorra. Elkarrizketa eraginkorrak. Behatzailea. Hitz egitea eta entzutea. Baieztapenak eta adierazpenak. Epaiak. Ekintzen koordinazioa. Eskaerak eta eskaintzak. Konfiantza.
21.– Talde-lana.– Belbin talde-rolak lanean. Antzeko izaerak dituzten kideen taldeak. Sormena taldean. Lidergoa taldean. Taldeko beste rol erabakigarri batzuk. Talde galtzaileak. Talde irabazleak. Taldeen neurririk onena. Taldean lan egiteko pertsona egokien ezaugarriak. Taldeak diseinatzea.
22.– Aldaketa parte-hartzearen eta sormenaren bitartez kudeatzea. Antolamendua prozesu parte-hartzaile baterako prestatzea (esku-hartzaileak, ekimena, betekizunak, inguruko baldintzak eta benetan parte-hartzailea den lidergoa). Partaidetza-prozesuen diseinua. Prozesu parte-hartzaile baten esku-hartzaileak. Design Thinking-a berrikuntza estrategikorako.
23.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: Helburua. Aplikazio-eremu subjektiboa. Jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua. Administrazio-prozeduran interesdunek beren burua identifikatzea eta sinatzea. Pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko eskubidea eta betebeharra. Prozeduretako hizkuntza. Erregistroak. Dokumentuak artxibatzea. Pertsonen elkarlana. Pertsonen agerraldia. Izapideen erantzukizuna. Ebazteko betebeharra. Ebazteko gehieneko epea etetea. Epemugak eta epeak. Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Administrazio-errekurtsoak: Xedapen orokorrak: Gora jotzeko errekurtsoa. Aukerako berraztertze-errekurtsoa. Berrikuspen-errekurtso berezia.
II.– Gai-zerrenda komuna.
1.– Osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Pertsonal estatutario finkoaren izaera lortzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.
2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Xedapen Orokorrak: Euskadiko Osasun-sistema: Antolamendua eta herritarren eskubide eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.
3.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.
4.– Pazientearen autonomia, eskubideak eta betebeharrak, informazio eta dokumentazio klinikoari dagokienez. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta-txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.
5.– Osasunaren arloko Aurretiazko Borondateak.
6.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
7.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.
8.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.
9.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019: Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.
GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA
1.– Mintzberg H.: La estructuración de las organizaciones. Ed. Ariel.
2.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
3.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.
4.– Zuzendaritza Nagusiaren egituraren inguruko araudia.
5.– 195/1996 Dekretua, uztailaren 23koa, Osakidetzak lehen mailako arretarako atxikita dituen baliabideen antolamendu-egiturari buruzkoa.
6.– 194/1996 Dekretua, uztailaren 23koa, Osakidetzak arreta espezializaturako atxikita dituen baliabideen antolamendu-egiturari buruzkoa.
7.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena:
8.– 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa, Osakidetza zuzenbide pribatuko ente publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituena.
9.– 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena.
10.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
11.– Navas López J.E. y Guerras Martín L.A.: La dirección estratégica de la empresa. Teoría y aplicaciones. Ed. Civitas.
12.– Kudeaketa Aurreratuko Eredua 2015. Euskalit.
13.– Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020. Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Nagusia. http://www.euskadi.net/ejgvbiblioteka
14.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020. Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Nagusia. http://www.euskadi.net/ejgvbiblioteka
15.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020. Osakidetza, 2017ko abendua.
16.– Guía para una gestión basada en procesos. Euskalit.
17.– Cardona P. y García-Lombardía P.: Cómo desarrollar las competencias de liderazgo. Ediciones Universidad de Navarra, 2011.
18.– Liderazgo avanzado. Euskalit, 2015.
19.– UNE-EN ISO 9000:2015. Kalitatearen Kudeaketa-sistemak. Oinarriak eta hiztegia (ISO 9000:2015).
20.– UNE-EN ISO 9001:2015. Kalitatearen Kudeaketa-sistemak. Betekizunak (ISO 9001:2015).
21.– Guía para la medición de la satisfacción de los clientes. Euskalit.
22.– UNE-EN ISO 14001:2015 Ingurumenaren arloko kudeaketa-sistemak. Baldintzak erabilera-jarraibideekin (ISO 14001:2015).
23.– UNE 66175:2003. Kalitatearen kudeaketa-sistemak. Adierazle-sistemak ezartzeko gidaliburua.
24.– 1580/2011 Ebazpena, irailaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko prestakuntza jardueren plangintza eta kudeaketarako irizpide orokorrak ezartzeari buruzkoa (EHAA, 207 zk., azaroaren 2koa).
25.– 2/2012 Jarraibidea, Osakidetzaren Giza Baliabideetako zuzendariarena: Osakidetzaren prestakuntza-planetan jasotako prestakuntza-jardueren definizioa eta sailkapena.
26.– Osakidetzaren prestakuntza-ibilbideen eredua.– Prestakuntza-ibilbidetan oinarritutako prestakuntza-eredu estrategikoa.
27.– Palmero F., Martínez Sanchez F: Motivación y emoción. Editorial Mc Graw Hill.
28.– Goleman D.: Inteligencia emocional. Editorial Kairós.
29.– Aguado Romo R.: Es emocionante saber emocionarse. Editorial EOS.
30.– OHSAS 18001:2007 Lan-arriskuen prebentzioaren kudeaketa-sistemak. Betekizunak.
31.– OHSAS 18002:2008 Lanean segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemak. OHSAS 18001:2007 araua inplementatzeko gidalerroak.
32.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena.
33.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa.
34.– Meredith Belbin R., Roles de equipo en el trabajo. Belbin Associates.
35.– Meredith Belbin R., Equipos directivos. Belbin Associates.
36.– Moliní E., Libro sobre participación genuina o el arte de pensar, decidir y trabajar juntos. Molini Partners in change. http://molini.es/wp-content/uploads/2012/03/Libro-sobre-Participacion-Genuina.pdf
37.– Mootee Idris, Design Thinking para la innovación estratégica. Ediciones Urano.
38.– Echevarria Rafael. Ontología del lenguaje. Editorial Granica.
39.– Echevarría Rafael. La empresa emergente. Editorial Granica.
40.– Alles Martha. Desempeño por competencias. Editorial Granica.
41.– 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA
1.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena.
2.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
3.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena.
4.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.
5.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena.
6.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf
7.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf
8.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf
9.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019.
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf