EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2018045

174/2018 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Farmazialari kategorian (Farmaziako fakultatibo teknikoaren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Xedapenaren zenbakia: 201800174
Xedapenaren data: 2018-02-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201801158
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/02/08an argitaratutako 2018/02/05eko 201800103 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016. eta 2017. urteetan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-estatutuaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.
Bigarrena.– I. eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Farmazialari kategorian (Farmaziako fakultatibo teknikoaren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.
Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.
Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.
Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.
I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE-TALDEKO FARMAZIALARI KATEGORIAN (FARMAZIAKO FAKULTATIBO TEKNIKOAREN LANPOSTU FUNTZIONALA) LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEN DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK
1.– Deialdiko destinoak.
1.1.– Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Farmazialari kategoriako (Farmaziako Fakultatibo Teknikoaren lanpostu funtzionala) destinoak, II. eranskinean jasotakoak.
1.2.– Deitutako destinoen artean, II. eranskinean jasotakoak, % 7 gordeko da desgaitasun bat duten langileek bete ditzaten, oinarri orokorren 1.3. oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaien eskakizunak:
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, beste eskakizun hauek ere bete beharko dituzte:
a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Farmaziako lizentziatu titulazioa edo horren baliokidea izatea, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.
b) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:
A1 taldea (A taldea zena): 25 euro.
3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.
3.1.– Oposizioaldia.
1.– Oposizioaldian ariketa hauek egin beharko dituzte:
a) Lehenengo ariketa: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea, eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek gai-zerrenda orokor eta komuneko IV. eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute.
Esandako eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da.
b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatutako ariketa praktikoak egin beharko dituzte, galdetegiei erantzunez zein beste modalitateen bidez.
Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.
Oposizioaldian bi ariketa egingo dira proba berean; ariketa teoriko bat eta praktiko bat, biak eskainitako destino ezberdinetako funtzio espezifikoekin lotuta. Probaren azken emaitza bi ariketen batez besteko haztatua izango da, % 65 proba teorikoarena eta % 35 ariketa praktikoarena. Horretarako, batez besteko haztatua formula honekin lortuko da:
Oposizioaldia gainditutzat emateko, bi ariketen batez besteko haztatua gutxienez 100 puntutik 50 puntukoa izan beharko da.
3.2.– Oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ostean, I. eranskinean proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:
Farmazian Lizentziatua edo horren baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.
3.3.– Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
3.4.– Lanpostuaz jabetzea.
Oinarri orokorretako 17. atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren batez jabetzen direnek lanpostuaren jabetze-ekitaldian honakoa aurkeztu beharko dute:
– Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: TEKNIKARIA LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. FARMAZIALARI TEKNIKARIA
Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:
● Txanda irekiaren deialdia: 4 destino.
Sarbide orokorra: 4.
Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 0.
– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.
Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.
2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.
III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU-ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKO FARMAZIALARI KATEGORIAREN (FARMAZIAKO FAKULTATIBO TEKNIKOAREN LANPOSTU FUNTZIONALA) MERITUEN BAREMOA
1) Lan esperientzia: 60 puntu, gehienez.
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Dagokion espezialitateko etengabeko arretako behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Honetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko dugu.
1) Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, lehen mailako arretako Farmazialari gisa edo medikuntza arloko kudeaketa-lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.
2) Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan Administrazio sanitarioko edota Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetako osasun-zerbitzuetan ere Ospitaleko farmazialari gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,12 puntu.
3) Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren Administrazio Sanitarioan, Osasun Sailean, eta Insaludeko, Osasun Ministerioko eta Autonomia Erkidegoetako zein Europa Batasuneko beste estatu kideetako sare publikoetako egitura baliokideetan Farmazialari kategorian edo langile ikertzaile gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,055 puntu.
4) Erakunde sanitario publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren alorrean goi-mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.
Zerbitzu-eginkizunean edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak egondako lanpostuaren arabera zenbatuko dira.
Era berean, jatorrizko lanpostuan zerbitzu berezietako egoeran emandako zerbitzuak zenbatuko dira.
2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (20 puntu, gehienez):
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
a) Graduatu aurreko prestakuntza:
Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo deitutako lanpostu funtzionala eskuratzeko eskatzen den titulazioaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
b) Gradu ondoko prestakuntza:
– Cum laude doktorea: 10 puntu.
– Doktorea: 9 puntu.
– Gradu ondoko masterra: 6 puntu.
– Unibertsitate-aditua edo –espezialista: 5 puntu.
– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.
– Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): 3 puntu.
– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (10 ikastaro gehienez): 0,25 puntu.
– Lotutako beste unibertsitate-titulu batzuk: 2,5 puntu.
Cum laude doktorearen puntuazioa esleitzen bada, ez da Doktorearen puntuazioa esleituko. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.
c) Prestakuntza espezializatua:
1.– Legez aitortutako espezialitate bateko edo batzuetako titulua edo tituluak (kategorian sartzeko eskatutakoa ez direnak) dituzten izangaiak, betiere titulu horiek ofizialki onartutako fakultatiboentzako prestakuntza espezializatuko programa egoiliar gisa bete ondoren lortu badituzte: 2 puntu.
2.– Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den espezialistaren titulua edo tituluak dituzten izangaiak (BAME bidez ez): puntu 1.
d) Etengabeko prestakuntza:
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
– 9 ordura arte: 0,25 puntu.
– 10-19 ordu: 0,75 puntu.
– 20-29 ordu: 1,25 puntu.
– 30-49 ordu: 2 puntu.
– 50-99 ordu: 3 puntu.
– 100-249 ordu: 4 puntu.
– 250-599 ordu: 5 puntu.
– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:
– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko: 25 ordu.
– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko: 10 ordu.
Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,25ekoa edo hortik gorakoa.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
e) Irakaskuntza jarduera:
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): puntu 1.
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.
Hala denean, dena delako espezialitatean egoiliarrentzako irakaskuntzan akreditatutako tutorea (urteko): 0,750 puntu.
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak:
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
– Eskualde mailako txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.
– Estatu mailako txosten bakoitzeko: 2 puntu.
– Nazioarte mailako txosten bakoitzeko: 3 puntu.
– Eskualde mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 0,30 puntu.
– Estatu mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 1,20 puntu.
– Nazioarte mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 2 puntu.
– Eskualde mailako mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.
– Estatu mailako mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.
– Nazioarte mailako mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.
– Liburu bakoitzeko (lehen egilea): 4 puntu.
– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.
– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den meriturik.
g) Hizkuntzak (3 puntu, gehienez):
Ingelesa: 1,5 puntu, gehienez.
Frantsesa: 1,5 puntu, gehienez.
Alemana: 1,5 puntu, gehienez.
h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).
3) Euskara.
2. HE: 18 puntu.
1. HE: 9 puntu.
IV. ERANSKINA
FARMAZIAKO FAK. TEK.
I.– Gai-zerrenda orokorra.
1.– Medikamentuen Europako Agentzia eta Medikamentuen eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentzia. Antolaketa eta funtzioak. Medikamentuak eta produktu sanitarioak erregistratzeko, baimentzeko eta finantzatzeko prozedurak.
2.– Modu industrialean ekoitzitako giza erabilerako medikamentuen preskripzioa eta banaketa. Errezeta medikoa eta errezeta elektronikoa esparru nazional eta autonomikoan. Preskribatzeko sistema informatikoak eta Vademecum Korporatiboa Osakidetzan. Erabaki klinikoa hartzen laguntzeko tresna informatikoak.
3.– Medikamentuen administrazioko kontratazio publikoa Osakidetzan. Administrazio-kontratu motak. Kontratazioko organo eskudunak. Medikamentuen kontratazio zentralizatuko administrazio-prozedurak: hasiera, balorazioa, esleipena, kontratuak, administrazio-baliabideak, luzapenen negoziazioa eta kontratuetako aldaketak.
4.– Farmaziako erosketa integratutako sistema baten kudeaketa eta ezarpen ekonomiko-finantzakoa eta logistikoa.
5.– Esku-hartzea Osakidetzan eta Herri Kontuen Euskal Epaitegian medikamentuen administrazioko kontratazio publikoaren arloan.
6.– Osakidetzako Farmaziako Batzorde Korporatiboa.
7.– Medikamentuaren zentzuzko erabilpena. Kontzeptua. Oinarrizko printzipioak. Medikamentuak hautatzeko irizpideak. Informazio-sistemak eta adierazleak. Medikamentuak hautatzeko irizpideak. Medikamentu berrien ebaluazioa. Posizionamendu terapeutikoak. Erkidegoaren esparruan medikamentuen erabilpena hobetzeko batzarrak eta batzordeak.
8.– Farmakoterapia eta medikamentuak hautatzea adineko pertsonen kasuan. Dementziaren eta asalduraren tratamendua.
9.– Medikamentuak egoera berezietan erabiltzea: haurdunaldia, edoskitzea, giltzurrun-gutxiegitasuna eta gibel-gutxiegitasuna.
10.– Farmakoterapia eta medikamentuak hautatzea diabetesa, hipertentsioa eta hiperlipemiak tratatzeko.
11.– Farmakoterapia eta medikamentuak hautatzea kardiopatia iskemikoa eta bihotzeko gutxiegitasuna tratatzeko. Farmakoterapia eta medikamentuak hautatzea ahotiko antikoagulatzaileekin tratatzeko.
12.– Farmakoterapia eta medikamentuak hautatzea hipersekrezio gastrikoa tratatzeko. Protoi-ponpako inhibitzaileen erabilera egokia.
13.– Farmakoterapia eta medikamentuak hautatzea insomnioa, antsietatea eta depresioa tratatzeko. Farmakoterapia eta medikamentuak hautatzea arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua tratatzeko.
14.– Farmakoterapia eta medikamentuak hautatzea zainketa aringarrietan dagoen pazientea tratatzeko. Farmakoterapia eta medikamentuak hautatzea min kronikoa tratatzeko.
15.– Farmakoterapia eta medikamentuak hautatzea haustura osteoporotikoak prebenitzeko eta patologia osteoartikularretarako.
16.– Farmakoterapia eta medikamentuak hautatzea asma (helduak eta pediatria) eta BGBK tratatzeko.
17.– Antiinfekziosoen zentzuzko erabilera.
18.– Farmako bioantzekoak. Europako Batzordearen adostasun-dokumentu informatiboa.
19.– Paziente kronikoaren medikazioari heltzea: tratamendua egokitzea. Pazienteari eman beharreko informazioa, adiskidetzea, berrikuspena, despreskripzioa eta atxikimendua.
20.– Txertoak eta txertaketa programak. Oinarrizko kontzeptua txertaketetan: txerto-motak, sailkapena. Txertaketa sistematikoen egutegiak. Txertaketa egoera berezietan. Garraioa, kontserbazioa eta biltegiratzea. Hotz-katea.
21.– i- botika: Medikamentuei buruzko informazioa herritarrentzat. Medikamentuei buruzko informazio-fitxak herritarrentzat.
22.– Euskal Herriko Farmakozaintzako Sistema.
II.– Gai-zerrenda komuna.
1.– Osasun-lanbideen Antolamendurako arau orokorrak. Osasun-lanbideetan aritzea. Profesionalen parte-hartzea.
2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak. Prestazioak. Kalitatea. Parte-hartze soziala.
3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betekizunak. Estatutupeko langile finko izaera eskuratzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldiak, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.
4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: Araudia eta Herritarren eskubideak eta betekizunak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Antolaketa gidaria. Kudeaketa-erregimena.
5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Helburuak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.
6.– Pertsonen eskubideak eta betekizunak Euskadiko osasun sisteman.
7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betekizunak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Osasun-informazioaren eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.
8 – Aurretiazko borondateak osasun-eremuan.
9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Xedapen orokorrak. Datuen babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.
10.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.
11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.
12.– Osasun Plana. Euskadirako Osasun Politikak 2013-2020.
13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.
14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.
15.– 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak.
16.– Jardun-eremuak eta euskararen erabilera normalizatzeko neurriak Osakidetzan: 2013-2019 Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Planaren Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo harremanak.
GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA
1.– 1/2015 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 24koa, Sendagai eta produktu sanitarioen bermeei eta erabilpen arrazionalari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
2.– Medikamentuen eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentzia. Hemen dago eskuragarri:
https://www.aemps.gob.es/
3.– 1718/2010 Errege Dekretua, abenduaren 17koa, errezeta medikoari eta banaketa aginduei buruzkoa.
4.– Preskipzio-sistemak eta vademecum korporatiboa: kontzeptua, motak, eguneratzeak. Erabaki klinikoa hartzen laguntzeko tresna informatikoak. Eskuragarri Osakidetzako webgunean.
5.– 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora.
6.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.
7.– Kontratazio Publikoko Plataforma Euskadin. Hemen dago eskuragarri:
http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu
8.– Erosketa integratuko sistema baten kudeaketa Farmazian. Eskuragarri Osakidetzako webgunean.
9.– Medikamentuen hornidura-arazoak. Hemen dago eskuragarri:
https://www.aemps.gob.es/medicamentosUsoHumano/problemasSuministro/home.htm
10.– Herri Kontuen Euskal Epaitegia. Hemen dago eskuragarri:
http://web.tvcp.org/eu/
11.– EHAA, 2010eko ekainaren 16koa, 113. zk. Erabakia, 2010eko maiatzaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazioko Kontseiluarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan farmaziako batzorde korporatibo bat eratu eta berari eginkizunak esleitzeko eta bere kideak izendatzeko dena.
Https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2010/06/1003005a.shtml
12.– AEMPS. Posizionamendu terapeutikoen txostenak. Hemen dago eskuragarri:
https://www.aemps.gob.es/medicamentosUsoHumano/informesPublicos/home.htm
13.– AEMPS. Ordezka ezin daitezkeen medikamentuak. Hemen dago eskuragarri:
https://www.aemps.gob.es/medicamentosUsoHumano/medNoSustituibles/home.htm
14.– AEMPS. Egoera berezietan medikamentuak lortzea. Hemen dago eskuragarri:
https://www.aemps.gob.es/medicamentosUsoHumano/medSituacionesEspeciales/home.htm
15.– Medikamentu berrien ebaluazioko Batzorde Mistoaren Laneko prozedura normalizatua. Hemen dago eskuragarri:
http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/medicamentos_atencion_primaria/es_def/adjuntos/documentos-relacionados/PNT_2012.pdf
16.– Euskadiko Medikamentu Berrien Ebaluazio Batzordeak (MBEB) egindako medikamentuen ebaluazioak. 2013-2017. urteak. Hemen dago eskuragarri:
http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-phcevi00/eu/
17.– INFAC Farmakoterapeutikako Informazio Buletina. 2010-2017. urteak.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/informazioa/infac-buletina/r85-pkcevi04/eu/
18.– Improving drug prescribing in the elderly: a new edition of STOPP/START criteria. Rev Esp Geriatr Gerontol. 2015(2):89-96.
19.– Seguimiento y retirada de fármacos antidemencia. Osasun Saila – Osakidetza. 2016ko ekaina.
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/es_pub/adjuntos/Seguimiento_y_retirada_de_farmacos_anti_demencia.pdf
20.– Guía Farmacoterapéutica para los Pacientes Geriátricos. Gipuzkoako Zentro Gerontologikoak. 3. edizioa. Eskuragarri hemen:
http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/farmacia/guia_pacientes_geriatricos.pdf
21.– Praktika Klinikoko gidak: diabetesa, hipertentsioa eta lipidoak. Eskuragarri Osakidetzako webgunean.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-phgpc00/eu
22.– Guía de Práctica Clínica sobre el manejo de los lípidos como factor de riesgo cardiovascular. 2017ko apirila. Hemen dago eskuragarri:
http://www.guiasalud.es/GPC/GPC_567_Lipidos_Osteba_compl.pdf
23.– Guía de Práctica Clínica sobre Diabetes tipo II. Hemen dago eskuragarri:
http://www.guiasalud.es/egpc/diabetes_2017/completa/apartado01/presentacion.html
24.– Guía de Práctica Clínica sobre Tratamiento de la Insuficiencia Cardiaca Crónica.
http://www.guiasalud.es/egpc/icc/completa/index.html
25.– Protoi-ponpako inhibitzaileak. Erabilera-gomendioak. Osasun Saila – Osakidetza. 2016ko maiatza.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/es_pub/adjuntos/Inhibidores_de_la_Bomba_de_Protones_Recomendaciones_mayo_2016.pdf
26.– Guía de Práctica Clínica sobre el Manejo de la Depresión en el Adulto.
http://www.guiasalud.es/egpc/depresion/completa/index.html
27.– EAEn menopausia ondoko osteoporosiaren gaineko adostasuna. 2015eko urtarrila. Hemen dago eskuragarri:
http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/es_pub/adjuntos/Consenso%20Osteoporosis_2015_es.pdf
28.– Guía de Práctica Clínica para el manejo de pacientes con Enfermedad Obstructiva Crónica. Hemen dago eskuragarri:
http://www.guiasalud.es/GPC//GPC_512_EPOC_Lain_Entr_compl.pdf
29.– Guía de Práctica Clínica sobre Asma Infantil.
Http://www.guiasalud.es/GPC/GPC_548_Asma_infantil_Osteba_compl.pdf
30.– Plan estratégico y de acción para reducir el riesgo de selección y diseminación de la resistencia a los antibióticos. Hemen dago eskuragarri:
https://www.aemps.gob.es/publicaciones/publica/plan-estrategico-antibioticos/v2/docs/plan-estrategico-antimicrobianos-AEMPS.pdf
31.– Europako Batzordea. Medikamentu bioantzekoei buruz jakin beharrekoa. Adostasuneko dokumentu informatiboa, 2013. Eskuragarri hemen:
https://ec.europa.eu/docsroom/documents/8242/attachments/1/translations/es/renditions/native.
32.– SEFAP argitalpena. Elementos básicos del abordaje de la medicación en el paciente crónico: información al paciente, conciliación, revisión y adherencia. Hemen dago eskuragarri:
https://issuu.com/sefap/docs/sefap
33.– Medikazioaren zentzuzko erabilpena: integralki nola heldu paziente polimedikatuei. Eskuragarri Osakidetzako webgunean.
34.– Txertoak. Hemen dago eskuragarri:
http://www.osakidetza.euskadi.eus/informazioa/txertoen-ezaugarriak/r85-cksalu03/eu/
35.– AEMPS. Segurtasuneko informazio-oharrak. 2013-2017. urteak. Hemen dago eskuragarri:
https://www.aemps.gob.es/informa/notasInformativas/medicamentosUsoHumano/seguridad/home.htm
36.– I-botika: medikamentuei buruzko informazio-fitxak. 2013- 2017. urteak. Hemen dago eskuragarri:
http://www.osakidetza.euskadi.eus/informazioa/i-botika-medikamentuei-buruzko-herritarrentzako-informazioa/r85-ckpaib01/eu/
37.– Euskal Herriko Farmakozaintzako Sistema. Hemen dago eskuragarri:
http://www.euskadi.eus/farmakojagoletza/hasiera/
38.– 577/2013 ED, uztailaren 26koa, giza erabilerako medikamentuen farmakozaintza arautzen duena. BOE 179. zk., 2013ko uztailaren 27koa).
39.– AEMPS. Posizionamendu terapeutikoen txostenak. 2013-2017. urteak.
Https://www.aemps.gob.es/medicamentosUsoHumano/informesPublicos/home.htm
GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA
1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.
2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.
3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutukoa.
4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.
6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betekizunei buruzko Adierazpena onartzen duena.
7.– 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.
8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Aurretiazko Borondateena.
9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko: Xedapen orokorrak. Datuen babesaren prìntzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.
10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena.
11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.
Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf
12.– Osasun Plana. Euskadirako Osasun Politikak 2013-2020.
Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf
13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf
14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf
15.– 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/es_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20.pdf
16.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana 2013-2019.
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf