EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2018045

114/2018 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Laneko medikuntzako mediku FEren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Xedapenaren zenbakia: 201800114
Xedapenaren data: 2018-02-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201801142
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/02/08an argitaratutako 2018/02/05eko 201800103 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-estatutuaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.
Bigarrena.– I. eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Laneko medikuntzako mediku FEren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.
Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.
Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.
Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.
I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE-TALDEKO MEDIKU KATEGORIAN (LANEKO MEDIKUNTZAKO MEDIKU FE-REN LANPOSTU FUNTZIONALA) LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEN DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK
1.– Deialdiko destinoak.
1.1.– Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategoriako (Laneko medikuntzako mediku FEren lanpostu funtzionala) destinoak, II. eranskinean jasotakoak.
1.2.– Deitutako destinoen artean, II. eranskinean jasotakoak, % 7 gordeko da desgaitasun bat duten langileek bete ditzaten, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaien eskakizunak:
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, beste eskakizun hauek ere bete beharko dituzte:
a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu eta Laneko medikuntzako espezialitatearen titulazioa izatea, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.
b) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:
A1 taldea (A taldea zena): 25 euro.
3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.
3.1.– Oposizioaldia.
1.– Oposizioaldian bi ariketa egin beharko dituzte:
a) Lehenengo ariketa: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek gai-zerrenda orokor eta komuneko IV. eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute.
Esandako Eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da.
b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatutako ariketak egin beharko dituzte, galdetegiei erantzunez zein beste modalitateen bidez.
Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.
Medikuntzako mediku espezialistentzat deitutako lanpostu funtzionaletan, mediku kategoriako oposizio-fasea honako hau izango da: proba bakar batean bi ariketa egin beharko dira, bat teorikoa eta bestea praktikoa, eta biak eskainitako lanpostuaren funtzio espezifikoei buruzkoak izango dira. Probaren azken puntuazioa bi ariketen batez besteko haztatua litzateke; ariketa teorikoak % 65eko balioa izango du, eta ariketa praktikoak, ordea, % 35ekoa. Lehenago aipatutakoa ez zaie aplikatuko Medikuntzako mediku espezialistentzako hautaketa-prozesuei. Prozesu horretan, dagozkien oinarri espezifikoen arabera, oposizio-fasean ariketa bakar bat egongo da. Ondorio horietarako, batez besteko haztatua formula honen arabera lortuko da:
Oposizio-fasea gainditutzat jotzeko, bi ariketen batez besteko haztatuaren emaitza gutxienez 50 punturena izango da, 100etik.
3.2.– Oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ostean, I. eranskinean proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:
– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu eta Laneko medikuntzako espezialitatearen tituluaren fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.
3.3.– Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
3.4.– Lanpostuaz jabetzea.
Oinarri orokorretako 17. atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren batez jabetzen direnek lanpostuaren jabetze-ekitaldian honakoa aurkeztu beharko dute:
– Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: MEDIKUA LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. LANEKO MUDIKUNTZAKO MEDIKUA
Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:
● Txanda irekiaren deialdia: 4 destino
Sarbide orokorra: 4
Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 0
– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0
– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0
Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.
Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.
2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.
III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU-ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKO MEDIKU KATEGORIAREN (LANEKO MEDIKUNTZAKO FEM LANPOSTU FUNTZIONALA) MERITUEN BAREMOA
1) Lan esperientzia: 60 puntu, gehienez.
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Dagokion espezialitateko etengabeko arretako behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Honetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko dugu.
Zerga, administrazio eta gizarte neurriei eta ordena sozialari buruzko abenduaren 23ko 62/2003 Legean xedatutakoaren arabera eta deialdiak ezarri bezala, titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenek espezialista gisa daukaten antzinatasuna interesdunak espezialitatearen berezko eta berariazko eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren % 170. Deskontu hori ez zaie aplikatuko 1497/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera espezialistaren titulua lortu dutenei.
1.– Prebentzio Zerbitzuko unitateetako Mediku gisa, edo medikuntza arloko kudeaketako lanpostuetan Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzan, autonomia-erkidegoetako Osasun Zerbitzuetan edo edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere Mediku gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.
2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako zerbitzu-erakundeetan, edo Osasun Sistema Nazionalari atxikitako ikerketa zentro ofizialetan edo erakundeetan, zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Mediku Orokor edo beste espezialitateetako Mediku gisa edo Langile Ikertzaile gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,12 puntu.
3.– Erakunde sanitario publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren alorrean goi-mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.
Barne-sustapeneko txandaren bidez aurkezten diren langileei horrela zenbatuko zaizkio emandako zerbitzuak:
a) E taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabeteko.
b) D taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabeteko.
c) C taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabeteko.
d) B taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabeteko.
e) A taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabeteko.
f) Langileek eskuratu nahi duten lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabeteko.
Zerbitzu-eginkizunean edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak egondako lanpostuaren arabera zenbatuko dira.
Era berean, jatorrizko lanpostuan zerbitzu berezietako egoeran emandako zerbitzuak zenbatuko dira.
2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (20 puntu, gehienez):
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
a) Graduatu aurreko prestakuntza:
Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Medikuntzako Lizentziaturaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
b) Gradu ondoko prestakuntza:
– Cum laude doktorea: 10 puntu.
– Doktorea: 9 puntu.
– Gradu ondoko masterra: 6 puntu.
– Unibertsitate-aditua edo espezialista: 5 puntu.
– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.
– Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): 3 puntu.
– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (10 ikastaro gehienez): 0,25 puntu.
– Lotutako beste unibertsitate-titulu batzuk: 2,5 puntu.
Cum laude doktorearen puntuazioa esleitzen bada, ez da Doktorearen puntuazioa esleituko. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.
c) Prestakuntza espezializatua:
1.– Legez aitortutako espezialitate bateko edo batzuetako titulua edo tituluak (kategorian sartzeko eskatutakoa ez direnak) dituzten izangaiak, betiere titulu horiek ofizialki onartutako fakultatiboentzako prestakuntza espezializatuko programa egoiliar gisa bete ondoren lortu badituzte: 2 puntu.
2.– Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den espezialistaren titulua edo tituluak dituzten izangaiak (BAME bidez ez): puntu 1.
d) Etengabeko prestakuntza:
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
– 9 ordura arte: 0,25 puntu.
– 10-19 ordu: 0,75 puntu.
– 20-29 ordu: 1,25 puntu.
– 30-49 ordu: 2 puntu.
– 50-99 ordu: 3 puntu.
– 100-249 ordu: 4 puntu.
– 250-599 ordu: 5 puntu.
– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:
– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko: 25 ordu.
– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko: 10 ordu.
Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,25ekoa edo hortik gorakoa.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
e) Irakaskuntza jarduera:
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): puntu 1.
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.
Hala denean, dena delako espezialitatean egoiliarrentzako irakaskuntzan akreditatutako tutorea (urteko): 0,750 puntu.
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak:
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
– Eskualde mailako txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.
– Estatu mailako txosten bakoitzeko: 2 puntu.
– Nazioarte mailako txosten bakoitzeko: 3 puntu.
– Eskualde mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 0,30 puntu.
– Estatu mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 1,20 puntu.
– Nazioarte mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 2 puntu.
– Eskualde mailako mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.
– Estatu mailako mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.
– Nazioarte mailako mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.
– Liburu bakoitzeko (lehen egilea): 4 puntu.
– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.
– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den meriturik.
g) Hizkuntzak (3 puntu, gehienez):
Ingelesa: 1,5 puntu, gehienez.
Frantsesa: 1,5 puntu, gehienez.
Alemana: 1,5 puntu, gehienez.
h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).
3) Euskara.
– 2. HE: 18 puntu.
– 1. HE: 9 puntu.
IV. ERANSKINA
LANEKO MEDIKUNTZAKO MEDIKU FAK. ESP.
I.– Gai-zerrenda orokorra
1.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea. Egitura organikoa, funtzioak eta eskumenak.
2.– Osasun-arloko zaintza: langile sanitarioei dagozkien alderdi espezifikoak. Protokolizazioa. Lanposturako egokitasuna. Informazioaren transmisioa enpresan. Kontsiderazio etikoak.
3.– Ezintasun iragankorra. Errehabilitazio profesionala. Ezintasun iraunkorra. Prebentzio-zerbitzuen jarduna.
4.– Laneko istripua eta Gaixotasun profesionalak. Lanak osasunean eragiten dituen beste kalte batzuk. Laneko gaixotasuna. Laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen mutuak.
5.– Ingurune sanitarioan erradiazio ionizatzaileen eraginpean izateko arriskua. Profesionalki eraginpean dauden langileen osasunaren zaintza eta prebentzioa.
6.– Ingurune sanitarioan erradiazio ez-ionizatzaileen eraginpean izateko arriskua. Profesionalki eraginpean dauden langileen osasunaren zaintza eta prebentzioa.
7.– Lan sanitarioan alergenoen eraginpean izatea. Eraginpean izatearen arriskuaren prebentzioa. Profesionalki eraginpean dauden langileen osasunaren zaintza.
8.– Ingurune sanitarioan odol bidez transmititzen diren birusen eraginpean izatea. Eraginpean izatearen arriskuaren prebentzioa. Jarduera-protokoloak. Profesionalki eraginpean dauden langileen osasunaren zaintza.
9.– Tuberkulosi-arriskuaren prebentzioa langile sanitarioen artean.
10.– Ingurune sanitarioan beste agente biologiko batzuen eraginpean izateko arriskuaren prebentzioa.
11.– Zamatze fisikoa sektore sanitarioan. Erlazionatutako nahasmendu muskulu-eskeletikoak. Prebentzioa eta detekzio goiztiarra, kontingentzia profesionalaren zehazpena.
12.– Datuak bistaratzeko pantailekin lan egitearen ondoriozko arriskua. Profesionalki eraginpean dauden langileen osasunaren zaintza eta prebentzioa.
13.– Txandakako lana: txandek osasunean eragiten dituzten gorabeheren prebentzioa eta detekzio goiztiarra. Erritmo biologikoak.
14.– Arrisku psikosozialeko faktoreak langile sanitarioen artean. Arrisku horiek ebaluatzeko tresnak. Laneko indarkeria.
15.– Laneko adikzio-jokabideen prebentzioa eta detekzio goiztiarra. Ingurune sanitarioko langileen ezaugarri espezifikoak.
16.– Lan-arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemak enpresa sanitarioan. Prebentzioa Kudeaketan integratzea. Erantzukizunen esleipena.
17.– Lan-baldintzen azterketa: enpresa sanitarioko aplikazioak. identifikazioa, ebaluazioa, prebentziorako jarduna eta jarraipena. Bereziki zaurgarriak diren langileen gaineko kontsiderazioak eta amatasunaren babesa.
18.– Estatistika deskriptiboa. Biztanleria eta lagina. Joera zentraleko eta dispertsioko neurriak.
19.– Estatistika inferentziala. Estimazioak eta hipotesi-testak. Korrelazioa eta erregresioa.
20.– Metodo epidemiologikoa laneko osasunean. Maiztasuneko eta eragineko neurria. Behaketa bidezko zeharkako eta luzetarako azterketak eta ikerketa esperimentalak.
21.– Ikerketa epidemiologikoen baliotasuna eta zehaztapena. Errore sistematikoa eta errore aleatorioa. Langile osasuntsuaren eragina.
22.– Baheketen edo screeningaren erabilpena, ingurune sanitarioan gaixotasunak goiz detektatzeko.
23.– Segurtasuna enpresa sanitarioan. Arriskuaren estimazioa, planifikatutako ikuskapenak eta prebentziozkoak. Gorabeheren eta istripuen kudeaketa. Horiek ikertzeko metodologia.
24.– Emergentziako planak eta autobabeserako eskuliburuak ingurune sanitarioan.
25.– Hondakin sanitarioen kudeaketa. Euskal Autonomia Erkidegoko legeria.
26.– Higiene industriala gaixotasun profesionalen prebentziorako teknika gisa. Alderdi metodologikoak. Arrisku higienikoaren balorazio-irizpideak. Laginketa- eta analisi-metodoak. Horien aplikazioa ingurune sanitarioan.
27.– Osasunerako arrisku faktoreak ingurune sanitarioko inguru fisikoan: zarata, tenperatura, argiztapena eta kolorea.
28.– Toxikologia: esposizioaren eta osasunean dituen eraginen monitorizazio biologikoa. Muga-balio biologikoak. Langile sanitarioen osasunaren zaintzan aplikatzea.
29.– Lan sanitarioan gai kimikoen eraginpean izatea. Arrisku-agente nagusiak. Arriskuaren ebaluazioa eta prebentzio-jarduera. Eraginpean dauden langileen osasunaren zaintza.
30.– Ingurune sanitarioan agente genotoxikoen eraginpean izatearen ondoriozko arriskuaren ebaluazioa. Kantzerigenoen eraginpean dauden langileen osasunaren zaintza. Ingurune sanitarioko teratogeno profesional nagusiak. Medikamentu arriskutsuak. Osasunaren zainketa teratogenoen eraginpean dauden kasuetan.
31.– Ergonomia: helburuak eta funtzioak. Ergonomiaren aplikazioa sektore sanitarioan. Lanpostuen diseinua.
32.– Laneko Arriskuen Prebentzioko sektore sanitarioarekin lotura duten lege-arloak. Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko Legea. Sektore sanitarioari aplikatzen zaizkion dekretuak. Lan-osasuna Sanitatearen Lege Orokorrean.
33.– Laneko arriskuen prebentzioarekin lotura duten agente nagusiak: Instituto Nacional de Seguridad, Salud y Bienestar en el Trabajo (lehen INSHT zena).
34.– Laneko arriskuen prebentzioarekin erlazionaturiko nazioarteko ekintza: Lanaren Nazioarteko Erakundea, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko hitzarmenak. Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Europako Agentzia.
35.– Prebentzio-zerbitzuen araudia. Prebentzioaren antolaketa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan. Zerbitzu medikoen antolaketa Prebentzio Zerbitzuetan. Prebentzioko espezialitateen funtzioak. Lan-arriskuen prebentzio-arloko erantzukizunak.
36.– Langileen parte-hartzea lan-arriskuen prebentzioan. Ordezkaritza- eta partaidetza-organoak.
37.– Arrisku profesionalpean diharduten langileentzako informazioa eta prestakuntza. Komunikazioa enpresan.
38.– Norbera babesteko ekipamendua eta babes kolektibokoa.
39.– Amatasunaren babesa. Araudi aplikagarria. Haurdunaldi eta edoskitzaro naturaleko arrisku-egoerak. Egokitzapena, lanpostu-aldaketa.
40.– Bereziki kalteberak diren langileen babesa.
41.– Emergentzietan eta ebakuazioetan jardutea. Lehen sorospenak. BBB.
42.– Osasunerako eta segurtasunerako heziketa, lan-osasunaren arloan. Osasunerako heziketako teknika didaktikoak. Lan-osasunaren arloko aplikazioa. Lan-osasunaren inguruko prestakuntza-planak. Programak eta inpaktuaren ebaluazioa. Osasunaren sustapena.
43.– Lan-arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemak enpresa sanitarioan. Prebentzioren planifikazioa eta plana. Lan-arriskuen prebentzioaren integrazioa.
44.– Prebentzioaren kudeaketarako ziurtapen-sistemak. OHSAS 18001:2007. Laneko arriskuen prebentzio-sistemen auditoriak.
II.– Gai-zerrenda komuna
1.– Osasun-lanbideen Antolamendurako arau orokorrak. Osasun-lanbideetan aritzea. Profesionalen parte-hartzea.
2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak. Prestazioak. Kalitatea. Parte-hartze soziala.
3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betekizunak. Estatutupeko langile finko izaera eskuratzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldiak, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.
4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: Araudia eta Herritarren eskubideak eta betekizunak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Antolaketa gidaria. Kudeaketa-erregimena.
5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Helburuak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.
6.– Pertsonen eskubideak eta betekizunak Euskadiko osasun sisteman.
7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betekizunak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Osasun-informazioaren eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.
8.– Aurretiazko borondateak osasun-eremuan.
9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Xedapen orokorrak. Datuen babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.
10.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.
11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.
12.– Osasun Plana. Euskadirako Osasun Politikak 2013-2020.
13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.
14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.
15.– 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak.
16.– Jardun-eremuak eta euskararen erabilera normalizatzeko neurriak Osakidetzan: 2013-2019 Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Planaren Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo harremanak.
GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA
1.– Osakidetzako Laneko Arriskuen Prebentzioa Kudeatzeko Sistema: Eskuliburua. Prozedurak eta Protokoloak. Karpeta Gorria. Informazio-eskuliburuak.
2.– Gai-zerrendarekin lotura duten gida teknikoak, Lan eta Gizarte Gaien Ministerioak –Instituto Nacional de Seguridad, Salud y Bienestar en el Trabajo (lehen INSHT zena)– argitaratutakoak.
3.– Gai-zerrendarekin lotura duten prebentzioko ohar teknikoak, Instituto Nacional de Seguridad, Salud y Bienestar en el Trabajo erakundeak argitaratutakoak.
4.– Zainketa Sanitario Espezifikoko protokoloak, gai-zerrendarekin zerikusia dutenak. Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde-arteko Batzordearen Osasun Publikoko Batzarraren Lan-osasuneko Lantaldea.
5.– Condiciones de Trabajo en Centros Sanitarios. A. Hernández y otros. Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo. 2000.
6.– Salud laboral: Conceptos y técnicas para la prevención de riesgos laborales. Ruiz-Frutos C, García AM, Delclòs J, Benavides FG. 3. edizioa, 2007. Argit.: Masson.
7.– Manual para la implantación de un plan de PRL en la empresa. I. Olaciregui e I. M.. Azkoaga. Osalan. 2005.
8.– Condiciones de Trabajo en Centros Sanitarios. A. Hernández y otros. Instituto Nacional de Seguridad Salud y Bienestar en el Trabajo. 2001.
9.– Salud Laboral. Conceptos y técnicas para la prevención de riesgos laborales. Fernando G. Benavides, 2. edizioa, 2000. Argitaletxea: Masson.
10.– Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren 115. eta 116. artikuluak.
11.– Guía de Bioseguridad para profesionales sanitarios. Comisión de Salud Pública del Consejo Interterritorial del Sistema Nacional de Salud. Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad. 2015.
12.– EAEko tuberkulosi programa. Osasun Saila. 2012. urtea (2013an eguneratua).
13.– Txertaketen Eskuliburua. Eusko Jaurlaritza. 2016.
14.– Vacunación en trabajadores sanitarios. Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad. 2017ko apirila.
15.– Guía de criterios de aptitud para trabajadores del ámbito sanitario. 2014.
16.– Guía de valoración del riesgo laboral en el embarazo y lactancia en trabajadoras del ámbito sanitario. Ministerio de Ciencia e innovación. Instituto de Salud Carlos III. 1.0 bertsioa. 2008ko ekaina.
17.– Vigilancia epidemiológica en el trabajo. Guía para la implantación de la vigilancia colectiva por parte de los servicios de prevención. 2015. Osalan.
18.– Introducción a la epidemiología ocupacional. Hernberg S. Ediciones Díaz Santos 1995
19.– Epidemiología laboral. A. de la Iglesia Huerta y cols. Instituto Nacional de Seguridad e Higiene en el Trabajo. 1992.
20.– Psicosociología del Trabajo. Nogareda C y otros. INSHT. 2006.
21.– Guía de buena práxis para la vigilancia de la salud mental relacionada con los factores de riesgo psicosocial. Generalitat de Catalunya. Departament de Salut. 2010. (2015, gaztelaniaz).
22.– El acoso Moral en el trabajo. Evaluación, prevención e intervención. E. Fernández y otros. Osalan. 2004.
23.– Guía de actuaciones de la Inspección de Trabajo y Seguridad Social sobre Riesgos Psicosociales. Ministerio de Empleo y Seguridad Social. 2012.
24.– Guía de Criterios de Protección Radiológica Ocupacional para trabajadores expuestos en instalaciones radiactivas en el sector sanitario. Sociedad Española de Protección Radiológica. SEPR. 2012.
25.– Guía de Seguridad 7.5 (1. berrik.) Actuaciones a seguir en caso de personas que hayan sufrido un accidente radiológico.
26.– Ergonomía y psicosociología. Gonzalez Maestre D. FC Editorial, 2007.
27.– Manual de Higiene Industrial. Fundación MAPFRE. Editorial Mapfre, S.A. España. 1991.
28.– Técnicas de prevención de riesgos laborales: seguridad e higiene en el trabajo (10. ed.) José M. Cortes Díaz, 2012.
29.– OHSAS 18001:2007. Lanean segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemak. OHSAS 18001:2007 araua.
30.– OHSAS 18002:2008. Lanean segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemak. OHSAS 18001:2007 araua inplementatzeko gidalerroak.
31.– Código Internacional de Etica para los profesionales de la Salud Ocupacional. Comisión Internacional de Salud Ocupacional (CISO/ICOH). 2012ko eguneratzea.
32.– Dokumentu teknikoa: 87.1.6. Medicamentos Peligrosos. INHST. Enplegu eta Gizarte Segurantzaren Ministerioa.
33.– Seguridad en el trabajo. 6. edizioa, 2011. M. Bestatrén y otros. Instituto Nacional de Seguridad Salud y Bienestar en el Trabajo.
34.– Directrices sobre sistemas de gestión de la seguridad y la salud en el trabajo. Lanaren Nazioarteko Bulegoa, Ginebra. MEOSH/2001/2 (Berrik.).
35.– Guidelines for Nursing Homes. Ergonomics for the Prevention Musculoskeletal Disorders. OSHA (https://www.osha.gov/ergonomics/guidelines/nursinghome/final_nh_guidelines.pdf) Sept 2005.
36.– Work-related musculoskeletal disorders: back to work report. Europako Segurtasun eta Osasun Agentzia (http://osha.europa.eu/en/publications/reports/7807300) 2007.
LEGEDIA
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileriaren lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa (2007, 2008 eta 2009).
2.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa eta gero egin zaizkion aldaketak; 54/2003 Legea, abenduaren 12koa, Lan-arriskuen prebentzioari buruzko Legearen arauketa-esparrua aldatzen duena (BOE 298, abenduaren 13koa).
3.– 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio-zerbitzuen Araudia onartzen duena; 604/2006 Errege Dekretua, 39/1997 EDa aldatzen duena, eta arlo honetan geroago egin diren aldaketak.
4.– 843/2011 Errege Dekretua, ekainaren 17koa, prebentzio-zerbitzuen osasun-jarduera garatzeko baliabideen antolamenduari buruzko oinarrizko irizpideak ezartzen dituena.
5.– 306/1999 Dekretua, uztailaren 27koa, prebentzio-zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen duten osasun-jarduera arautzen duena; eta 31/2006 Dekretua, otsailaren 21ekoa, zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeari buruzkoa.
6.– 7/1993 Legea, abenduaren 21ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko dena, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
7.– 191/2002 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitura eta jarduerarako araudia onartzeko dena.
8.– 14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasun arlokoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak (33/2011 Lege Orokorra, urriaren 4koa, Osasun Publikoari buruzkoa).
9.– 1/1994 Legegintzako Errege Dekretua, ekainaren 20koa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
10.– 485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, Laneko osasunaren eta segurtasun-seinaleztapenaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
11.– 486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, Lantokietako osasunaren eta segurtasunaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
12.– 486/1997 Errege-dekretua, apirilaren 14koa, zama eskuz kargatzeagatik arriskuan izan daitezkeen langileen osasunaren eta segurtasunaren (batez ere, bizkarrean eta gerrialdean) arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
13.– 488/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, datuak bistaratzeko pantailak dituzten ekipoekin lan egitearen inguruko segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
14.– 664/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, lanean langileen osasuna eta segurtasuna agente biologikoek berekin dakartzaten arriskuetatik babesteari buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak; 1124/2000 Errege Dekretua, ekainaren 16koa, 664/1997 Errege Dekretua partzialki aldatzen duena (2000ko ekainaren 17ko BOE).
15.– 665/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, Lanean dauden bitartean langileak agente kantzerigenoen esposizioarekin lotutako arriskuen aurka babesteari buruzkoa; 349/2003 errege Dekretua, martxoaren 21ekoa, Lanean dauden bitartean langileak agente kantzerigenoen esposizioarekin lotutako arriskuen aurka babesteari buruzko maiatzaren 12ko 665/1997 Errege Dekretua aldatzen duena eta horren aplikazio-esparrua agente mutagenoetara ere zabaltzen duena (2003ko apirilaren 5eko BOE).
16.– 773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, langileek norbera babesteko ekipamendua erabiltzeari buruzko laneko osasunaren eta segurtasunaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
17.– 1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, langileek laneko ekipamenduak erabiltzearen inguruko segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenei buruzkoa.
18.– 374/2001 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, Lanean dauden bitartean langileen osasuna eta segurtasuna gai kimikoekin erlazionatutako arriskuen kontra babesteari buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
19.– 598/2015 Errege Dekretua, uztailaren 3koa, honakoak aldatzen dituena:
39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio Zerbitzuen Araudia onartzen duena.
485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, Laneko osasunaren eta segurtasun-seinaleztapenaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa.
665/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, Lanean dauden bitartean langileak agente kantzerigenoen esposizioarekin lotutako arriskuen aurka babesteari buruzkoa.
374/2001 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, Lanean dauden bitartean langileen osasuna eta segurtasuna gai kimikoekin erlazionatutako arriskuen kontra babesteari buruzkoa (BOE 159; 2015eko uztailaren 4koa).
20.– 783/2001 Errege Dekretua, uztailaren 2koa, erradiazio ionizatzaileen kontrako babes sanitarioaren araudia onartzen duena, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
21.– 815/2001 Errege Dekretua, uztailaren 13koa, medikuntzan elementu arriskutsuen eraginpean egon litezkeen pertsonen babes erradiologikorako erradiazio ionizatzaileak erabiltzeko justifikazioari buruzkoa.
22.– 286/2006 Errege Dekretua, martxoaren 10ekoa, lanean langileen osasuna eta segurtasuna zaratak dakartzan arriskuetatik babesteari buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
23.– 1299/2006 Errege Dekretua, azaroaren 10ekoa, Gizarte Segurantzaren sistemako gaixotasun profesionalen koadroa onartu eta horien jakinarazpen eta erregistroa egiteko irizpideak ezartzen dituena (2006ko abenduaren 19ko BOE), eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
24.– 298/2009 Errege Dekretua, martxoaren 6koa, 39/1997 Errege Dekretua aldatzen duena, haurdun dauden langileen segurtasuna eta osasuna hobetzea sustatzeko neurrien aplikazioaren harira.
25.– 625/2014 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, aldi baterako ezintasun-prozesuen kudeaketaren eta kontrolaren alderdi batzuk arautzen dituena lehenengo hirurehun eta hirurogeita bost egunen barruan (BOE 176 – 2014ko uztailaren 21a).
26.– 171/2004 Errege Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 24. artikulua garatzen duena, enpresa-jardueren koordinazioari dagokionez.
27.– Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren 115. eta 116. artikuluak.
28.– 21/2015 Dekretua, martxoaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin sanitarioen kudeaketari buruzkoa.
29.– 396/2006 Errege Dekretua, martxoaren 31koa, Amiantoaren eraginpean egoteko arriskua duten lanei aplika dakizkiekeen segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak.
GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA
1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.
2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.
3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutukoa.
4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.
6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betekizunei buruzko Adierazpena onartzen duena.
7.– 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.
8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Aurretiazko Borondateena.
9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko: Xedapen orokorrak. Datuen babesaren prìntzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.
10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena.
11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020:
Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf
12.– Osasun Plana. Euskadirako Osasun Politikak 2013-2020:
Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf
13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020:
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf
14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016:
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf
15.– 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak:
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf
16.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana 2013-2019:
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf