EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2018045

113/2018 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Gaixotasun infekziosoen mediku FEren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.

Xedapenaren zenbakia: 201800113
Xedapenaren data: 2018-02-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201801141
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/02/08an argitaratutako 2018/02/05eko 201800103 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-estatutuaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.
Bigarrena.– I. eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian (Gaixotasun infekziosoen mediku feren lanpostu funtzionala) lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.
Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.
Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.
Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.
I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE-TALDEKO MEDIKU KATEGORIAN (GAIXOTASUN INFEKZIOSOEN MEDIKU FE-REN LANPOSTU FUNTZIONALA) LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEN DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK
1.– Deialdiko destinoak.
1.1.– Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategoriako (Gaixotasun infekziosoen mediku FEren lanpostu funtzionala) destinoak, II. eranskinean jasotakoak.
1.2.– Deitutako destinoen artean, II. eranskinean jasotakoak, % 7 gordeko da desgaitasun bat duten langileek bete ditzaten, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaien eskakizunak.
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, beste eskakizun hauek ere bete beharko dituzte:
a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu eta Barne Mediku edo Mikrobiologia eta Parasitologia espezialitatearen titulazioa, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.
b) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:
A1 taldea (A taldea zena): 25 euro.
3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.
3.1.– Oposizioaldia.
1.– Oposizioaldian bi ariketa egin beharko dituzte:
a) Lehenengo ariketa: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek gai-zerrenda orokor eta komuneko IV. eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute.
Esandako eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da.
b) Bigarren ariketa: epaimahaiak proposatutako ariketak egin beharko dituzte, galdetegiei erantzunez zein beste modalitateen bidez.
Ariketak destinoen funtzio espezifikoekin lotuta egongo dira eta haien helburua izangaiek destino horietan aritzeko dituzten gaitasunak, abileziak, ezagutzak eta ahalmen profesionala baloratzea izango da.
Medikuntzako mediku espezialistentzat deitutako lanpostu funtzionaletan, mediku kategoriako oposizio-fasea honako hau izango da: proba bakar batean bi ariketa egin beharko dira, bat teorikoa eta bestea praktikoa, eta biak eskainitako lanpostuaren funtzio espezifikoei buruzkoak izango dira. Probaren azken puntuazioa bi ariketen batez besteko haztatua litzateke; ariketa teorikoak % 65eko balioa izango du, eta ariketa praktikoak, ordea, % 35ekoa. Lehenago aipatutakoa ez zaie aplikatuko Medikuntzako mediku espezialistentzako hautaketa-prozesuei. Prozesu horretan, dagozkien oinarri espezifikoen arabera, oposizio-fasean ariketa bakar bat egongo da. Ondorio horietarako, batez besteko haztatua formula honen arabera lortuko da:
Oposizio-fasea gainditutzat jotzeko, bi ariketen batez besteko haztatuaren emaitza gutxienez 50 punturena izango da, 100etik.
3.2.– Oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ostean, I. eranskinean proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:
– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu eta Barne Mediku edo Mikrobiologia eta Parasitologia espezialitatearen tituluaren fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.
3.3.– Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
3.4.– Lanpostuaz jabetzea.
Oinarri orokorretako 17. atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren batez jabetzen direnek lanpostuaren jabetze-ekitaldian honakoa aurkeztu beharko dute:
– Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: MEDIKUA LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. GAIXOTASUN INFEKZIOSOETAKO MEDIKUA
Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:
● Barne-sustapeneko txandaren deialdia: 1 destino.
Sarbide orokorra: 1.
Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 0:
– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
● Txanda irekiaren deialdia: 3 destino.
Sarbide orokorra: 3.
Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 0:
– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.
Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.
2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.
III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU-ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKO MEDIKU KATEGORIAREN (GAIXOTASUN INFEKZIOSOETAKO MEDIKU FAKULTATIBO ESPEZIALISTA LANPOSTU FUNTZIONALA) MERITUEN BAREMOA
1) Lan esperientzia: 60 puntu, gehienez.
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Dagokion espezialitateko etengabeko arretako behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Honetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko dugu.
Zerga, administrazio eta gizarte neurriei eta ordena sozialari buruzko abenduaren 23ko 62/2003 Legean xedatutakoaren arabera eta deialdiak ezarri bezala, titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenek espezialista gisa daukaten antzinatasuna interesdunak espezialitatearen berezko eta berariazko eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren % 170. Deskontu hori ez zaie aplikatuko 1497/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera espezialistaren titulua lortu dutenei.
1.– Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere lehen mailako arretan edo medikuntza arloko kudeaketa-lanpostuetan Gaixotasun Infekziosoetako Mediku Fakultatibo Espezialista gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.
2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako zerbitzu-erakundeetan, zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Kupo eta Zonako mediku gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,12 puntu.
3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako zerbitzu-erakundeetan, edo Osasun Sistema Nazionalari atxikitako ikerketa zentro ofizialetan edo erakundeetan, zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan Mediku Orokor edo beste espezialitateetako Mediku gisa edo Langile Ikertzaile gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,055 puntu.
4.– Erakunde sanitario publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren alorrean goi-mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.
Barne-sustapeneko txandaren bidez aurkezten diren langileei horrela zenbatuko zaizkie emandako zerbitzuak:
a) E taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,02 puntu hilabeteko.
b) D taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,03 puntu hilabeteko.
c) C taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabeteko.
d) B taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabeteko.
e) A taldean langileek emandako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabeteko.
f) Langileek eskuratu nahi duten lanpostu berean emandako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabeteko.
Zerbitzu-eginkizunean edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak egondako lanpostuaren arabera zenbatuko dira.
Era berean, jatorrizko lanpostuan zerbitzu berezietako egoeran emandako zerbitzuak zenbatuko dira.
2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (20 puntu, gehienez).
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
a) Graduatu aurreko prestakuntza:
Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Medikuntzako Lizentziaturaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
b) Gradu ondoko prestakuntza:
– Cum laude doktorea: 10 puntu.
– Doktorea: 9 puntu.
– Gradu ondoko masterra: 6 puntu.
– Unibertsitate-aditua edo -espezialista: 5 puntu.
– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.
– Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): 3 puntu.
– Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (10 ikastaro gehienez): 0,25 puntu.
– Lotutako beste unibertsitate-titulu batzuk: 2,5 puntu.
Cum laude doktorearen puntuazioa esleitzen bada, ez da Doktorearen puntuazioa esleituko. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.
c) Prestakuntza espezializatua:
1.– Legez aitortutako espezialitate bateko edo batzuetako titulua edo tituluak (kategorian sartzeko eskatutakoa ez direnak) dituzten izangaiak, betiere titulu horiek ofizialki onartutako fakultatiboentzako prestakuntza espezializatuko programa egoiliar gisa bete ondoren lortu badituzte: 2 puntu.
2.– Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den espezialistaren titulua edo tituluak dituzten izangaiak (BAME bidez ez): puntu 1.
d) Etengabeko prestakuntza:
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
– 9 ordura arte: 0,25 puntu.
– 10-19 ordu: 0,75 puntu.
– 20-29 ordu: 1,25 puntu.
– 30-49 ordu: 2 puntu.
– 50-99 ordu: 3 puntu.
– 100-249 ordu: 4 puntu.
– 250-599 ordu: 5 puntu.
– 600 ordu edo gehiago: 6 puntu.
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:
– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko: 25 ordu.
– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko: 10 ordu.
Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,25ekoa edo hortik gorakoa.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
e) Irakaskuntza jarduera:
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): puntu 1.
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.
Hala denean, dena delako espezialitatean egoiliarrentzako irakaskuntzan akreditatutako tutorea (urteko): 0,750 puntu.
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak.
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
– Eskualde mailako txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.
– Estatu mailako txosten bakoitzeko: 2 puntu.
– Nazioarte mailako txosten bakoitzeko: 3 puntu.
– Eskualde mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 0,30 puntu.
– Estatu mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 1,20 puntu.
– Nazioarte mailako Ahozko komunikazio/Poster bakoitzeko: 2 puntu.
– Eskualde mailako mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.
– Estatu mailako mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.
– Nazioarte mailako mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.
– Liburu bakoitzeko (lehen egilea): 4 puntu.
– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (lehen egilea): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.
– Tesina bakoitzeko: 3 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den meriturik.
g) Hizkuntzak (3 puntu, gehienez).
Ingelesa: 1,5 puntu, gehienez.
Frantsesa: 1,5 puntu, gehienez.
Alemana: 1,5 puntu, gehienez.
h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).
3) Euskara.
– 2. HE: 18 puntu.
– 1. HE: 9 puntu.
IV. eranskinA
GAIXOTASUN INFEKZIOSOEN MEDIKU FAK. ESP.
I.– Gai-zerrenda orokorra.
1.– Gaixotasun infekziosoen epidemiologia.
2.– Sukarra. Jatorri ezezaguneko sukarra. Sepsia. Antimikrobianoak.
3.– Arnas-infekzio altuak eta baxuak.
4.– Gernu-traktuko infekzioak. Sexu-transmisiozko gaixotasunak.
5.– Infekzio kardiobaskularrak.
6.– Nerbio-sistema zentraleko infekzioak.
7.– Urdail-hesteetako infekzioak. Hepatitisa. Abdomeneko beste infekzio batzuk.
8.– Beste sindrome infekzioso batzuk: Azaleko eta ehun bigunetako infekzioak. Hezur eta artikulazioetako infekzioak. Begiko infekzioak.
9.– GIBak eragindako infekzioak eta konplikazioak.
10.– Beste birus batzuek eragindako infekzioak.
11.– Tuberkulosia eta beste mikobakteriosi batzuk.
12.– Bakterioek eragindako beste infekzio batzuk.
13.– Onddoek eragindako infekzioak.
14.– Protozooek eta helminteek eragindako infekzioak.
15.– Gailu protesikoekin loturiko infekzioak.
16.– Osasun-zainketekin loturiko beste infekzio batzuk.
17.– Infekzioak bidaiariengan, immigranteengan eta kooperanteengan.
18.– Infekzioak beste ostalari batzuengan eta egoera bereziak: transplantatuak, minbizia duten pazienteak, beste immunodeprimitu batzuk, esplenektomatizatuak, zaharrak, muineko lesioa duten pazienteak, droga-mendekotasunekin loturikoak, etab.
19.– Agertzen diren eta berriz agertzen diren infekzioak.
20.– Immunizazioak.
21.– Beste alderdi batzuk: Antimikrobianoak optimizatzeko programak. Gaixotasun infekziosoen praktika klinikoaren etika. Farmakoekonomia eta baliabideen zentzuzko erabilera. Gaixotasun infekziosoen inguruko ikerketak.
II.– Gai-zerrenda komuna.
1.– Osasun-lanbideen Antolamendurako arau orokorrak. Osasun-lanbideetan aritzea. Profesionalen parte-hartzea.
2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak. Prestazioak. Kalitatea. Parte-hartze soziala.
3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betekizunak. Estatutupeko langile finko izaera eskuratzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldiak, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.
4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: Araudia eta Herritarren eskubideak eta betekizunak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Antolaketa gidaria. Kudeaketa-erregimena.
5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Helburuak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.
6.– Pertsonen eskubideak eta betekizunak Euskadiko osasun sisteman.
7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betekizunak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Osasun-informazioaren eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.
8.– Aurretiazko borondateak osasun-eremuan.
9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Xedapen orokorrak. Datuen babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.
10.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.
11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.
12.– Osasun Plana. Euskadirako Osasun Politikak 2013-2020.
13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.
14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.
15.– 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak.
16.– Jardun-eremuak eta euskararen erabilera normalizatzeko neurriak Osakidetzan: 2013-2019 Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Planaren Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo harremanak.
GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA
1.– Bennett JE, Dolin R. Blaser MJ. Mandell, Douglas and Bennett's Principles and Practice of Infectious Diseases (2 liburukiak). 8. edizioa. Elsevier. 2015.
2.– Cohen J, Powderly W, Opal S. Infectious Diseases. 4. edizioa. 2016.
3.– Ausina V, Moreno S. Tratado SEIMC de Enfermedades infecciosas y microbiología clínica. Médica Panamericana argitaletxea. 2006.
4.– Kasper DL, Fauci A, Hauser S, Longo D, Jameson JL, Loscalzo J. Harrison’s Principles of Internal Medicine (19. edizioa). McGraw-Hill. 2015.
5.– HIV InSite Knowledge Base. Argitalpen elektronikoa: http://hivinsite.ucsf.edu/InSite?page=KB
6.– Farrar J, Hotez PJ, Junghanss T, et al. Manson's Tropical Diseases. 23. edizioa. 2013.
7.– Schlossberg D. Tuberculosis and Nontuberculous Mycobacterial Infections.7. edizioa. ASM Press. 2017.
8.– Erakunde eta elkarte zientifikoen gomendioak; nazioartekoak (CDC, IDSA, ECDC) zein nazionalak (MSSSI, SEIMC eta ikasketa-taldeak).
9.– Young LS, Rubin RH, Russell PS. Clinical Approach to Infection in the Compromised Host. 5. edizioa. Kluwer Academic/Plenum Publishing Corporation. 2015.
10.– Harvis WR. Bennet and Brahman's Hospital Infections. 6. edizioa. Wolters Kluwer. 2013.
11.– Txertaketen eskuliburua. Osakidetza. Hemen dago eskuragarri:
https://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-pkvigi08/eu/contenidos/informacion/manual_vacunaciones/eu_def/index.shtml
GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA
1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.
2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.
3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutukoa.
4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.
6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betekizunei buruzko Adierazpena onartzen duena.
7.– 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.
8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Aurretiazko Borondateena.
9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko: Xedapen orokorrak. Datuen babesaren prìntzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.
10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena.
11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.
Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf
12.– Osasun Plana. Euskadirako Osasun Politikak 2013-2020.
Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf
13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf
14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf
15.– 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf
16.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana 2013-2019.
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf