EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-03-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2018043

56/2018 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, 2017ko bigarren seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako diru-laguntzak argitaratzea xedatzen duena.

Xedapenaren zenbakia: 201800056
Xedapenaren data: 2018-02-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201801091
Maila: Ebazpena
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuak –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsia, eta martxoaren 26ko 1/2015 Legearen artikulu bakarrak aldatua– 49.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak zuzenean ematen dituen diru-laguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira; beraz, agindu hori betetzeko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2017ko bigarren seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzea, zeina ebazpen honen eranskin gisa jasotzen baita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 20a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.