EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-02-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2018042

IRAGARKIA, honako iragarki hau aldatzekoa: Iragarkia, «Egefekin batera finantzatutako ebaluazio, informazio eta komunikazio ekintzak garatzea, EAEko 2014-2020rako Egef programa eragileari buruzkoak» xede duen zerbitzu-kontratua formalizatzeari buruzkoa (C02/001/2015).

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren data: 2018-02-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201801074
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/01/20an argitaratutako 2016/01/04ko IRAGARPENA akatsen zuzenketa [201600252]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 271/2008 Dekretuaren 18.2 c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Gisa horretako hutsak aurkitu dira honako iragarki honetan: Iragarkia, «Egefekin batera finantzatutako ebaluazio, informazio eta komunikazio ekintzak garatzea, EAEko 2014-2020rako Egef programa eragileari buruzkoak» xede duen zerbitzu-kontratua formalizatzeari buruzkoa (C02/001/2015). Iragarki hori 2016ko urtarrilaren 20ko EHAAren 12. zenbakian eman zen argitara, eta jarraian zuzendu egiten dira antzemandako hutsak:
2. puntuaren b) letran (kontratuaren xedea), 2016/252 (2/1) orrialdean,
Honako hau esaten duen lekuan:
«b) Deskripzioa: Egefekin batera finantzatutako ebaluazio, informazio eta komunikazio ekintzak garatzea, EAEko 2014-2020rako Egef programa eragileari buruzkoak.»
Honako hau esan behar du:
«b) Deskripzioa: Egefekin batera finantzatutako ebaluazio, informazio eta komunikazio ekintzak garatzea, EAEko 2014-2020rako Egef programa eragileari buruzkoak. Proiektu hau Egef Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin batera finantzatuko da.»
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 20a.
Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,
DAVID ÁLVAREZ MARTÍNEZ.