EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-02-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2018042

IRAGARKIA, honako iragarki hau aldatzekoa: «Iragarkia, honako xede hau duen zerbitzu-kontratuaren lizitazioa egiteko dena: EGEFekin batera finantzatutako ebaluazio, informazio eta komunikazio ekintzak garatzea, EAEko 2014-2020rako EGEF programa eragileari buruzkoak». C02/001/2015.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren data: 2018-02-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201801073
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2015/09/23an argitaratutako 2015/09/16ko IRAGARPENA akatsen zuzenketa [201503988]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 271/2008 Dekretuaren 18.2 c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Gisa horretako hutsak aurkitu dira honako iragarki honetan: «Iragarkia, honako xede hau duen zerbitzu-kontratuaren lizitazioa egiteko dena: EGEFekin batera finantzatutako ebaluazio, informazio eta komunikazio ekintzak garatzea, EAEko 2014-2020rako EGEF programa eragileari buruzkoak». C02/001/2015. Iragarki hori 2015eko irailaren 23ko EHAAren 181. zenbakian eman zen argitara, eta jarraian zuzendu egiten dira antzemandako hutsak:
2. puntuaren b) letran (kontratuaren xedea), 2015/3988 (4/1) orrialdean,
honako hau esaten duen lekuan:
«b) Deskripzioa: EGEFekin batera finantzatutako ebaluazio, informazio eta komunikazio ekintzak garatzea, EAEko 2014-2020rako EGEF programa eragileari buruzkoak.»
hau esan behar du:
«b) Deskripzioa: EGEFekin batera finantzatutako ebaluazio, informazio eta komunikazio ekintzak garatzea, EAEko 2014-2020rako EGEF programa eragileari buruzkoak. Proiektu hau EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin batera finantzatuko da.»
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 20a.
Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,
DAVID ÁLVAREZ MARTÍNEZ.