EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-02-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2017041

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 30ekoa, Nazioartekotze zuzendariarena; honen bidez, 2017ko deialdiko Nazioartekotzeko Bekak eman dira B modalitatean.

Xedapenaren data: 2017-11-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201801036
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/02/10rean argitaratutako 2017/02/08ko EBAZPENA [201700757]

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduak (2016ko otsailaren 16koa EHAA, 31. zk.) nazioartekotze beken programa arautu zuen.
Industriako sailburuordearen 2017ko otsailaren 8ko Ebazpenaren bidez, jendaurrean aurkeztu da Nazioartekotzeko Bekak emateko 2017ko ekitaldirako deialdia.
Hautaketa-prozesua amaituta, ekainaren 15ean 1. faseko bekadunak izendatzeko ebazpena eman zen prestakuntza teoriko espezializatua egiteko, Nazioartekotze-beken programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduaren 13.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz. Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean adierazten diren hautagaiak B modalitateko bekadun izendatzea, enpresa laguntzaileetan prestakuntza praktikoko 3. fasea egiteko, eranskinean bakoitzarentzat adierazten den diru-kopuru eta destinoarekin.
Bigarrena.– Onuradunek Nazioartekotze Bekak arautzen dituen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko urtarrilaren 27ko Aginduak ezarritakoa bete beharko dute.
Hirugarrena.– Ebazpen honek 2017ko abenduaren 1etik aurrera izango du eragina.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beraren aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 30a.
Nazioartekotzeko zuzendaria,
MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.