EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-02-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2018041

EBAZPENA, 2018ko otsailaren 15ekoa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer erakundek jasoko dituzten herritarren parte-hartzearen arloko Elkarrekin Bonuak Programaren 2017ko laguntzak.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2018-02-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201801032
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/06/01ean argitaratutako 2017/05/18ko EBAZPENA [201702692]

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2017ko maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez, Elkarrekin Bonuak Programaren 2017ko deialdia egin zen herritarren parte-hartzearen arloan.
Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2. artikuluak aurreikusitakoarekin bat (Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onetsi baitu), honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea 2017ko maiatzaren 18ko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta jasoko dituzten zenbatekoak (ebazpen honen I. eranskinean jasota dago zerrenda). Ebazpen horren bidez, Elkarrekin Bonuak Programaren 2017ko deialdia egin zen herritarren parte-hartzearen arloan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 15a.
Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,
MÓNICA HERNANDO PORRES.