EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-02-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2018040

EDIKTUA, aurreko behin-behineko neurriak hartzeari buruzko 192/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-01-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201801020
Maila: Ediktua
Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Gaia: 190/2017 demandaren aurreko behin-behineko neurriak.
Alderdi demandatzailea: Mabel Linda Carballo Salvatierra.
Alderdi demandatua: Efrain Megia Cuevas.
Gaia: mantenuari eta seme-alaben eta gurasoen arteko harremanei buruzko aurreko behin-behineko neurriak.
Judizio horretan epaia eman da, eta hauek dira xedapenak:
XEDAPENAK
Neurri hauek hartzea erabaki dut:
1.– Mabel Linda Carballo amari esleitzen zaio bi seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza.
2.– Familia-etxebizitzaren erabilera eta gozamena (alokairuan) demandatzaileari dagozkio, berak ordaintzen baititu errentak.
3.– Demandatuak 150 euroko mantenu-pentsioa ordaindu beharko du seme-alaba bakoitzeko (300 euro hilero), demandatzaileak adierazitako kontuan, hilaren lehenengo bost egunetan. Kopuru hori KPIren arabera eguneratuko da.
4.– Guraso biek ordainduko dituzte erdibana aparteko gastuak, hala nola, Gizarte Segurantzan edo gurasoek duten bestelako aseguru batean barne hartzen ez diren mediku-gastuak, eta guraso biek adostutako eskolaz kanpoko jarduerak.
5.– Hau izango da bisita-erregimena:
– Aitak jasoko ditu seme-alabak ikastetxean, eta haiekin egongo da amak lanetik atera arte; une horretan, haurrak amarekin itzuliko dira.
– Urruntze-aginduak indarrean dirauen artean, amaren senide baten bidez itzuliko zaizkio adingabeak amari, eta, senide horrek haurrak familiaren etxera eraman ezin dituen egunetan, udaltzaingoak eramango ditu adingabeak.
– Aitak jasoko ditu haurrak ikastetxean, eta bera arduratuko da haietaz, harik eta ama lanetik ateratzen den arte, lanegunetan.
– Aitarekin bisitak bi astebururik behin izango dira, ostiraletan haurrak ikastetxetik irteten direnetik hasi eta igandeko 20:00etara. Zubiak eta asteburu luzeak (baldin eta jaieguna bada asteburuaren aurreko edo ondorengo eguna) asteburuan haurrekin egotea dagokion gurasoari egokituko zaizkio, jaiegunaren aurreko eskola-egunean ikastetxetik ateratzen denetik, baldin eta egun hori asteburuaren aurrekoa bada, hurrengo igandeko edo jaieguneko 20:00ak arte, egun hori beste haren ondorengoa bada.
– Gabonetako oporrak bi alditan banatzen dira: Lehenengo aldia oporrak hasten diren eguneko 16:30etik abenduaren 30eko 20:00ak artekoa da. Bigarren aldia aurreko egunetik urtarrilaren 6ko 20:00 artekoa da.
– Aste Santuko oporrak bi alditan banatzen dira: Lehenengo aldia oporrak hasten diren eguneko 16:30etik Pazko Asteleheneko 20:00ak artekoa da. Bigarren aldia aurreko unetik hurrengo igandeko 20:00 artekoa da.
– Udako oporrak bi alditan banatzen dira: lehenengoa uztailaren 1etik 15era eta abuztuaren 16tik 31ra; bigarren aldia, uztailaren 15etik 31ra eta abuztuaren 15etik 31ra. Aitarentzat izango da lehen erdia urte bikoitietan, eta bigarrena, urte bakoitietan. Dena den, ikasturtea hasi aurreko astean, adingabeak haien etxean egon beharko dira, amarekin. Oporraldietan, asteburuetako eta aste-arteko bisitak etengo dira.
– Bi gurasoak haien seme-alabekin komunikatu ahal izango dira haiekin ez daudenean, edozein medio erabiliz, baldin ez badira eskubide honetaz neurrigabe baliatzen eta ez badute adingabeen eguneroko bizitza oztopatzen, betiere.
– Aurreko erregimena era malguan ulertuko da, adingabeek nahi dutena aintzat hartuz eta eskolaz kanpoko haien jarduerak oztopatu gabe; horrekiko gurasoen arteko desadostasuna badago, itundu egin beharko da.
Ez dira kostuak berariaz ezartzen.
Bidal bedi ebazpen honen lekukotza auto nagusietara.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta orobat jakinaraz bekie, ebazpen horren aurka, ezin daitekeela errekurtsorik aurkeztu.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honen iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi da, 2017-12-21eko autoa jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bergara (Gipuzkoa), 2018ko urtarrilaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.