EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-02-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2018038

IRAGARKIA, 1091/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Xedapenaren data: 2018-02-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201800983
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Juan Carlos Apodaca Fernández jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat jarri du Admin. Auzien ZULUParen aurrean (Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegia); auzi-errekurtso hori prozedura laburtuari dagozkion izapideen bidetik ari da izapidetzen, 1091/2017 zenbakiarekin, eta demandatzaileak 2017ko urtarrilaren 20an aurkeztutako gora jotzeko errekurtso bat presuntzioz ezesten duen ebazpenaren aurkakoa da. Gora jotzeko errekurtso hori, halaber, Giza Baliabideetako Kudeaketa, Antolamendu eta Garapen zuzendariordeak 2016ko abenduaren 15ean emandako Ebazpenaren aurka aurkeztu zuen (Larrialdietako Medikuen 2011ko Kontratazio-zerrendak).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.
Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak..
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 2a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.