EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-02-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2018037

IRAGARKIA, «Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarra» egiteko zerbitzua kontratatzeko lizitazioari buruzkoa (Espedientea: OS-B3-2018).

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren data: 2018-02-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201800952
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea, datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.
a) Erakundea: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Osalaneko kontratazio-mahaia.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Administrazio, Antolamendu eta Giza Baliabideen Zuzendariordetza.
2) Helbidea: Dinamita bidea z.g.
3) Herria eta posta-kodea: Gurutzeta-Barakaldo 48903 (Bizkaia).
4) Telefonoa: 94 403 21 70.
5) Faxa: 94 403 21 00.
6) Posta elektronikoa: osalanresayc@euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus; www.osalan.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitzen den eguna.
d) Espediente-zenbakia: OS-B3-2018.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Deskribapena: Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko Nazioarteko IV. Biltzarra egitea.
c) Loteak eta lote-kopurua: ez.
d) Egikaritzeko/entregatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
e) Gauzatzeko epea: kontratua sinatu eta biharamunetik hasi eta Biltzarra amaitzen den eguna arte, hau da, 2018ko azaroaren 16a arte.
f) Luzapena onartzea: ez.
g) Esparru-akordioa ezartzea: ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.
i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 79950000-8, Erakusketak eta ekitaldiak antolatzeko zerbitzuak.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: hainbat irizpide.
d) Esleitzeko irizpideak: zehaztuta daude administrazio klausula zehatzen pleguko karatularen 30.2 puntuan.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 247.934 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 247.934 euro, gehi BEZari dagozkion 52.060 euro. Guztira, 300.000 euro (BEZa barne).
6.– Eskatutako bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Sailkapena: L taldea, 5 azpitaldea, B kategoria.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: karatulako 29.2 puntuan zehazten den moduan.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko martxoaren 21a, 12:00ak arte.
b) Aurkezteko modalitatea: paperean.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Osalanen Zerbitzu Zentralen Erregistroa.
2) Helbidea: Dinamita bidea, z.g.
3) Herria eta posta-kodea: Gurutzeta-Barakaldo 48903 (Bizkaia).
4) Posta elektronikoa: osalanresayc@euskadi.eus
d) Aldagaiak: ez.
e) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: SPKLTBko 161. artikuluaren arabera, bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik hasita, karatularen 28.6 klausulan ezarritako baldintzetan.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Deskribapena: automatikoki aplikatzekoak ez diren irizpideei buruzko eskaintzak (C gutun-azala) eta automatikoki aplikatzekoak (B gutun-azala) irekitzea.
b) Guneak: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Zerbitzu Zentralak.
c) Helbidea: Dinamita bidea z.g.
d) Herria eta posta-kodea: Gurutzeta-Barakaldo 48903.
e) Eguna eta ordua:
C gutun-azala: 2018ko apirilaren 11, 11:00ak.
B gutun-azala: 2018ko apirilaren 18a, 11:00ak.
10.– Publizitate-gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu. EHAA (473,13 euro).
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.
12.– Bestelako argibideak: ez.
Barakaldo, 2018ko otsailaren 9a.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
ALBERTO ALONSO MARTÍN.