EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-02-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2018037

EDIKTUA, espetxe-zaintzako 6259/2016 espedientearen ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-01-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201800950
Maila: Ediktua
Nik, Maria Dublang Cabrerak, Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu naizen aldetik,
Jakinarazten dut: epaitegi honetan, 6259/2016 espedientea bideratzen ari da, Aitor Bilbao Yañez zigortuaren aurka, zeina Barakaldon jaio 1985-02-19an (NAN: 72403034T), eta Barakaldon bizi baita (haren azken helbidea: Gernikako Arbola, 71. 2.a E – 48902 Barakaldo); Antonioren eta Esmeraldaren semea, egun ez dakigu non dagoen. 2018-01-25ean autoa eman da, zeinaren egitateek eta erabakiak honako hau baitiote, hitzez hitz:
AUTOA
Bilbao (Bizkaia), 2018ko urtarrilaren 25a.
EGITATEAK
Lehenengoa.– Espediente honetan, 2016-12-15ean jakin da 156/15-P2 auzian Aitor Bilbao Yañez zigortuari Barakaldoko Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak ezarritako gizartearentzat lan egiteko 60 lanaldiko betearazpen-planaren berri.
Bigarrena.– Bizkaiko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak txostena bidali du, non esaten baita zigortuak, 43 lanaldi egin ostean, bertan behera utzi duela egitekoa, ez dakigu zergatik eta nolatan.
Hirugarrena.– Epaitegi honek erabaki du zigortuak agertu behar duela zerbitzu horretan, beste betearazpen-plan egin dakion, eta ohartarazten zaio egitateak kondena urratzeko delitua izan daitezkeela eta epaitegiak zigorra ez duela bete dekreta dezakeela; izan ere, agerraldia ez da gauzatu, zigortuari jakinarazi ezin izan zaiolako, auzi-ihesean dagoelako. Hori dela eta, ediktu bidez egin da jakinarazpena, eta ediktuok epaitegi honetako iragarki-taulan txertatu dira.
Laugarrena.– Fiskaltzari jarduketak helarazi ondoren, haren erantzuna izan da Zigor Kodearen 49.6 artikuluaren arabera jokatu behar dela.
ERABAKIA:
Bete gabetzat jotzen dira 156/15-P2 betearazpenean Gernikako Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak Aitor Bilbao Yañez zigortuari ezarri zizkion gizartearentzat lan egiteko 60 lanaldiren betearazpenetik bete gabe geratzen diren 43 lanaldiak.
Egin bedi testigantza Barakaldoko guardiako epaitegian, oinarri bakarrean ezarritakoaren ondorioetarako.
Jakinaraz bedi ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako.
Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ediktu bidez jakinarazi ere, ez baitakigu non dagoen. Ediktua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Adieraz bekio, halaber, ebazpenaren aurka erreforma-errekurtsoa jarri ahal izango duela epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hiru eguneko epean.
Hala erabaki eta sinatzen du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko epaile magistratuak; horren fede ematen dut.
Aitor Bilbao Yañez zigortuari jakinarazpen gisa balio diezaion, non dagoen ez baitakigu, agindutakoa betez, jakinarazten zaio ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera. Ediktu hau egiten dut Bilbon, 2018ko urtarrilaren 25ean.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.