EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-02-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2018036

45/2018 EBAZPENA, otsailaren 13koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki bat argitaratzea xedatzen duena, zeinaren bidez onartzen baita Berangoko (Bizkaia) Metallo Spain SLU enpresaren (lehengo Elmet SLU) Kanpoko Larrialdi Plana.

Xedapenaren zenbakia: 201800045
Xedapenaren data: 2018-02-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201800913
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/05/24an argitaratutako 2017/05/16ko EBAZPENA [201702559]

2018ko otsailaren 13an egindako bileran, Gobernu Kontseiluak honako erabaki hau hartu zuen: Berangoko (Bizkaia) Metallo Spain SLU enpresaren (lehengo Elmet SLU) Kanpoko Larrialdi Plana onartzea. Horri beharrezko publikotasuna emateko, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Berangoko (Bizkaia) Metallo Spain SLU enpresaren (lehengo Elmet SLU) Kanpoko Larrialdi Plana onartzen duen Erabakiaren testua. Eranskinean dago jasota erabaki hori.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 13a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 13KO 45/2018 EBAZPENARENA
GOBERNU-KONTSEILUAREN ERABAKIA, 2018KO OTSAILAREN 13KOA, ZEINAREN BIDEZ ONARTZEN BAITA BERANGOKO (BIZKAIA) METALLO SPAIN SLU ENPRESAREN (LEHENGO ELMET SLU) KANPOKO LARRIALDI-PLANA.
Prestatu da Berangoko (Bizkaia) Metallo Spain SLU enpresaren (lehengo Elmet SLU; Arene kaleko 20an dago kokatuta) Kanpoko Larrialdi Plana, 840/2015 Errege Dekretuaren arabera eragiten baitzaio (Seveso III zuzentaraua). 2017ko ekainaren 21ean, aldeko irizpena eman zion Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordeak, eta 2017ko abenduaren 12an, derrigorrezko aldeko irizpena Babes Zibilerako Batzorde Nazionalak. Hori guztia kontuan harturik, Segurtasuneko sailburuak proposaturik, eta gaia aztertu eta gero, Gobernu Kontseiluak honako hau
ERABAKI DU:
«Lehenengoa.– Berangoko (Bizkaia) Metallo Spain SLU enpresaren (lehengo Elmet SLU) Kanpoko Larrialdi Plana onartzea.
Bigarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak agintzea erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea».