EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-02-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2018031

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoan kutsatzeko arrisku handia duten eta IPPC ez diren jarduerak egiaztatzeko eta diagnostikatzeko lanetan laguntza teknikorako zerbitzuaren lizitaziorako (Espedientea: 005SV/2018).

Xedapenaren data: 2018-02-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201800812
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 005SV/2018.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan kutsatzeko arrisku handia duten eta IPPC ez diren jarduerak egiaztatzeko eta diagnostikatzeko lanetan laguntza teknikoa ematea.
b) Multzotan zatitzea: bai, 2:
1. lotea: Araban eta Gipuzkoan kokatutako kutsatzeko arrisku handia duten eta IPPC ez diren jarduerak egiaztatzea eta diagnostikatzea.
2. lotea: Bizkaian kokatutako kutsatzeko arrisku handia duten eta IPPC ez diren jarduerak egiaztatzea eta diagnostikatzea.
c) Burutzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitzan eta egiaztatu behar diren jarduerak dauden tokietan egingo da, eta txostenak eta gainerako dokumentazioa Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean entregatu.
d) Burutzeko epea: 18 hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Gehieneko prezioa unitateko, jarduera bakoitza egiaztatzeko jardunbide osoa hain zuzen ere, bostehun (500) eurokoa da, gehi ehun eta bost (105) euro BEZarenak. Beraz, guztira, seiehun eta bost eurokoa (605) da. Lizitazioaren gehienezko aurrekontua ehun eta berrogei mila (140.000) eurokoa da gehi hogeita bederatzi mila eta laurehun (29.400) euro BEZarenak. Beraz, guztira, ehun eta hirurogeita bederatzi mila eta laurehun (169.400) euro, bi lotetan banatuta:
1. lotea: hirurogeita hamar mila (70.000) euro, gehi hamalau mila zazpiehun (14.700) euro BEZarenak. Beraz, guztira, laurogeita lau mila eta zazpiehun (84.700) euro.
2. lotea: hirurogeita hamar mila (70.000) euro, gehi hamalau mila zazpiehun (14.700) euro BEZarenak. Beraz, guztira, laurogeita lau mila eta zazpiehun (84.700) euro.
5.– Kontratuaren balio zenbatetsia: berrehun eta laurogei mila (280.000) euro.
6.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
7.– Agiriak eta argibideak lortzeko.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2018ko martxoaren 16a.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
8.– Kontratistaren betebeharrak.
Sailkapena: ez.
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: enpresaren azken hiru ekitaldietako batean (2015, 2016 eta 2017) urteko negozio-bolumena, gutxienez, 50.000 eurokoa izan behar da.
B) Kaudimen teknikoa: lantaldea osatuko duten pertsonen zerrenda eta horien titulua edo Elkargoen ziurtagiria, zein curriculumak. Gutxieneko lantaldea honako pertsona hauek osatu behar dute:
B.1.– Lantaldearen zuzendariak unibertsitateko titulazioa izan behar du arlo tekniko edo zientifikoan. Era berean, industria-jardueren kontrolean, aholkularitzan, ikuskaritzan edo ingurumen-egiaztapenean, gutxienez, bost urteko eskarmentua izan behar du.
B.2.– Lantaldea osatuko duten bi teknikariek unibertsitateko titulazioa izan behar dute arlo tekniko edo zientifikoan. Era berean, industria-jardueren aholkularitzan, ikuskaritzan edo ingurumen-egiaztapenean, gutxienez, bi urteko eskarmentua izan behar dute.
9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2018ko martxoaren 19a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web-orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion.
c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, ez dira eskaintzak onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.
10.– Esleitzeko irizpideak.
A) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 60 puntu.
Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 60 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.a) puntua.
B) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: Ponderazioa, guztira: 40 puntu.
a) Jarduerak egiaztatzeko prozedura. Ponderazioa: 20 puntu. Ikusi karatularen 30.2.b) atala.
b) Lanak planifikatzea. Ponderazioa: 20 puntu. Ikusi karatularen 30.2.b) atala.
11.– C gutunazalak irekitzeko ekitaldi publikoa.
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2018ko martxoaren 27a.
d) Ordua: 11:00ak.
e) Lekua: Lakua II-ko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.– B gutunazalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa.
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2018ko apirilaren 13a.
d) Ordua: 11:00ak.
e) Lekua: Lakua II-ko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
13.– Bestelako argibideak: ez.
14.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
15.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: 2018ko otsailaren 6a.
16.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 7a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.