EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-02-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2018031

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako bideratutako 146/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-01-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201800806
Maila: Ediktua
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (146/2017).
Demandatzailea: Flor de Maria Maradiaga Beltran.
Abokatua: Maria Raquel Miguez Garrido.
Prokuradorea: Amets Maider Ruiz de Arbulo Aizpuru.
Demandatua: Oswal Antonio Espinoza Mejia.
Gaia: gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-01-23an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Baiesten dut Ametz Maider Ruíz de Arbulo prokuradoreak Flor de Maradiaga Beltranen izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, Unai Martínez Hernández, Oswal Antonio Espinosa Mejia jaunaren aurkakoa. Honako neurri hauek hartu dira:
Flor de Maradiaga Beltran andreari ematea XXXXX adingabearen guraso-ahala eta zaintza eta jagoletza, eta Oswal Antonio Espinosa Mejia jaunari guraso-ahala kentzea, eta aitari ez zaio inolako bisita-erregimenik ezartzen.
Demandatuak, XXXXX semearen mantenurako, 200 euro ordaindu beharko ditu hilean, demandatzaileak adierazitako kontuan, hilaren lehenengo bost egunen barruan; eta kopuru hori, urte bakoitzeko urtarrilaren batetik aurrerako ondorioekin, Estatistikako Institutu Nazionalak edo erakunde hori ordezkatzen duen organismoak ezarritako kontsumorako prezioen indizean izandako aldakuntzen arabera eguneratuko da. Harik eta semea, adin nagusikoa izanik, ekonomikoki burujabea den arte ordaindu beharko da elikagai-pentsioa.
Kostuei buruzko erabakirik ez da hartzen.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Oswal Antonio Espinoza Mejia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, hogei egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.
Irun (Gipuzkoa), 2018ko urtarrilaren 24a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.