EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-02-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2018031

EDIKTUA, 90/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-01-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201800802
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 90/2017 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: De La Torre Muñecas Jose Felix.
Abokatua: De La Torre Muñecas Jose Felix.
Prokuradorea.
Demandatua: Zonzoo-Greenwire Worlwide Ltd eta Corporate Mobile Recycling España S.L.
Gaia: hitzezko judizioa.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-01-19an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Partez baiesten dut José Felix de la Torre Muñeca jaunak aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, Zonzoo kondenatzen dut auzi-jartzaileari hauek ordaintzera: 43 euro eta legezko interesak, bi puntu gehituta, egun honetatik den-dena ordaindu arte. Ez da kosturik ezartzen.
Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.
Zonzoo-Greenwire Worlwide Ltd eta Corporate Mobile Recycling España S.L. demandatuen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2018ko urtarrilaren 24a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.