EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-02-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2018028

87/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, 2016-2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren deialdian deituko diren lanpostuak zehazteko irizpideak ezartzen dira.

Xedapenaren zenbakia: 201800087
Xedapenaren data: 2018-01-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201800711
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/05/17an argitaratutako 2016/04/25eko AKORDIOA [201602055]
  • Ikus 2017/08/01ean argitaratutako 2017/07/03ko AKORDIOA [201703864]
  • Ikus 2018/01/31n argitaratutako 2018/01/25eko AKORDIOA [201800551]

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2016ko apirilaren 25eko Erabakiaren bitartez onartu zen Ente Publikoaren 2016ko ekitaldirako Enplegu Publikoaren Eskaintza (2016ko maiatzaren 17ko EHAA, 92. zk.), efektiboen % 100era arteko birjartze-tasaren ehunekoen muga aplikatuz, oinarrizko arau gisa ezarrita baitzegoen enplegu publikoaren eskaintzen alorrerako 2016an, urte horretako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 2015eko urriaren 29ko 48/2015 Legearekin bat etorriz. Horren arabera, beraz, 929 lanpostu deitu ziren txanda irekian estatutupeko langile finko izateko, eta 271 lanpostu barne-sustapeneko hautaketa-prozesuetan. Esandako Erabakian adierazi zen, baita ere, hautaketa-prozesuen kudeaketan alderdi ekonomikoei eta eraginkortasunari erreparatuz aritzeko, 2016ko Enplegu Publikoaren Eskaintza txertatu egin behar zela 2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintza ere sartzen zuen prozesu orokorrago batean.
Horren ondotik, Administrazio Kontseiluak 2016ko apirilaren 25eko Erabaki hori aldatzen zuen Erabakia eman zuen, 2016ko irailaren 12koa (2016ko urriaren 5eko EHAA, 190. zk.), eta, horren arabera, 2016ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren barne 912 lanpostu finkatu ziren txanda irekirako, estatutupeko langile finko izateko, eta 288 lanpostu barne-sustapeneko hautaketa-prozesuetarako.
Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2017ko uztailaren 3ko Erabakiaren bitartez onartu zen Ente Publikoaren 2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintza (2017ko abuztuaren 1eko EHAA, 145. zk.). Horren bidez, 2.104 lanpostu eskaini ziren txanda irekirako estatutupeko langile finko izateko (horietatik, 962 efektiboen birjartze-tasari dagozkio, eta gainerako 1.142ak tasa gehigarriari, bat etorrita 2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 2017ko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.bat.6 artikuluan ezarritakoarekin), eta beste 31 lanpostu barne-sustapeneko hautaketa-prozesuetarako. 2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintza hori 2016ko Enplegu Publikoaren Eskaintza ere sartzen zuen prozesu orokorrago baten barne proposatu zen, biak aldi berean egiteko.
Aurrekoa esanda, oharturik akatsa zegoela eskainitako lanpostuen kopuruan, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak Erabaki berria hartu zuen 2017ko azaroaren 9an (2017ko abenduaren 5eko EHAA, 232. zk.), eta horren arabera aldatu zuen 2017ko uztailaren 3ko Erabakia, 2016ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren lanpostuei zegokien zatian; hortaz, 2016-2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintza bateratua era honetan zehaztuta uzten da:
1.– Guztira 2016ko Eskaintzan sartutako lanpostu kopurua hauxe da: 912 lanpostu txanda irekian eta 288 lanpostu barne-sustapenean.
2.– Guztira 2017ko Eskaintzan sartutako lanpostu kopurua hauxe da: 2.104 lanpostu txanda irekian (horietatik, 962 efektiboen birjartze-tasari dagozkio, eta gainerako 1.142ak tasa gehigarriari, bat etorrita 2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 2017ko ekainaren 27ko 3/2017 Legearen 19.bat.6 artikuluan ezarritakoarekin) eta beste 31 lanpostu barne-sustapenean.
3.– Beraz, 3.335 lanpostuko guztirako eskaintza mantentzen da 2016ko eta 2017ko Enplegu Publikoaren bi Eskaintzetan; horietatik, 3.016 lanpostu txanda irekian eskaintzen dira eta 319 lanpostu barne-sustapeneko prozesuetan, adierazitako banaketaren arabera.
2017. urtean, Osasun arloko Mahai Sektorialak negoziazio-prozesuari hasiera eman zion Ente Publikoan egin beharreko Enplegu Publikoaren Eskaintza berria onartzeko. Prozesu hori hainbat bileratan garatu da, eta aurreakordioa lortu zen SATSE, SME eta UGT sindikatuekin 2017ko ekainaren 23an. Esandako aurreakordioan ezarrita dago probak 2018ko lehen seihilekoan egingo direla eta deialdiko irizpide orokorrak negoziatu egin beharko direla, baita deituko den lanpostuen zerrenda eta deialdien oinarriak ere, oposizio fasea zein lehiaketa bera ere egokitzeko. Negoziazio prozesu horren ondorioz, esan beharra dago pasa den 2018ko urtarrilaren 16an Akordio batera heldu zirela Osasun arloko Mahai Sektorialean Osakidetza eta SATSE, SME eta UGT sindikatuak. Horren arabera ezarri ziren deialdian lanpostuak sartzeko eta destinoak esleitzeko irizpideak, eta horrez gain, 2016-2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari dagokion hautaketa-prozesuaren garapenarekin lotutako zenbait gai adostu ziren.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2018ko urtarrilaren 25eko Erabakiaren bitartez onartu ziren deialdian lanpostuak sartzeari eta hautaketa-prozesuaren garapenari buruzko irizpide batzuk, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren 2016-2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintzarako.
2016ko apirilaren 25eko Erabakiaren zortzigarren atalak eta 2017ko uztailaren 3ko Erabakiak, bi-biak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluarenak, ahalmena ematen diote Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusiari deitu beharreko lanpostuak finkatzeko. Era berean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2018ko urtarrilaren 25eko Erabakiaren zortzigarren atalak ezartzen du Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak ebazpena emango duela horren bidez zehazteko Ente Publikoaren 2016-2017ko EPEan sartutako lanpostuak hautatzeko irizpideak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak emandako agindua betetzeko, 2016ko apirilaren 25eko Erabakian eta 2018ko urtarrilaren 25eko Erabakian jasotakoa, eta 2016-2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren hautaketa-prozesuan deitu beharreko lanpostuak zehazteko, honako hau ematen da:
EBAZPENA:
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren 2016-2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintzan sartu beharreko lanpostuak zehazteko irizpide hurrenkera hau jarraituko da:
1.1.– Barne-sustapeneko deialdian
Barne-sustapeneko txandan sartu beharreko lanpostuak atal honetan adierazitako hurrenkeran hautatuko dira, 319 lanpostura heldu arte:
1) 2018ko urtarrilaren 15ean aldi baterako barne-sustapenean dauden titularrik gabeko lanpostu hutsak, lanpostuak hautaketa-prozesuan sartzeko irizpidea Aldi baterako barne-sustapenean emandako antzinakotasun handiena izanda.
2) Beharrezkoa bada, 2018ko urtarrilaren 15ean titularrik gabe eta betetzen duen langilerik gabe dauden lanpostu hutsak.
3) Beharrezkoa bada, 2018ko urtarrilaren 15ean bitartekoek okupatutako titularrik gabeko lanpostu hutsak, horiek hautatzeko lotura-data zaharrena kontuan izanda. Aipatutako antzinatasuna zehazteko, hau hartuko da kontuan: bitarteko langilearen lotura behin-behineko izendapenetik eta/edo hasiera batetik bitartekoa izatea etenik gabe lanpostu funtzional horretan eta zerbitzu-erakunde edo zentro horretan.
Irizpide horiek adierazitako egunean eragiten dien lanpostuei ezarriko zaizkie, kontuan hartu gabe gerora egin daitezkeen aldaketak.
1.2.– Txanda irekiko deialdian
Behin zehaztuta Barne-sustapenaren txandan sartuko diren lanpostuak, Txanda irekian sartu beharrekoak hautatzeari ekingo zaio, atal honetan azaldutako hurrenkeran, 3.016 lanpostura heldu arte:
1) Esleitu gabe geratzen diren lanpostuak, bai eta 2017ko Lekualdatze-lehiaketa amaitzean esleipendunek hutsik uzten dituztenak ere.
2) 2018ko urtarrilaren 15ean titularrik gabe eta betetzen duen langilerik gabe dauden lanpostu hutsak.
3) Beharrezkoa bada, 2018ko urtarrilaren 15ean bitartekoek okupatutako titularrik gabeko lanpostu hutsak, horiek hautatzeko lotura-data zaharrena kontuan izanda. Aipatutako antzinatasuna zehazteko, hau hartuko da kontuan: bitarteko langilearen lotura behin-behineko izendapenetik eta/edo hasiera batetik bitartekoa izatea etenik gabe lanpostu funtzional horretan eta zerbitzu-erakunde edo zentro horretan.
Ondorio hauetarako, sartzekoak izango dira Lehen mailako arretako unitateburuaren (LMAUB) zereginetarako betetzen diren titularrik gabeko lanpostuen % 50, horiek hautaketa-prozesuan sartzeko unitateburu gisa emandako antzinatasun handienaren irizpidea kontuan izanda. Titularrik gabeko LMAUB lanpostuen gainerako % 50a hurrengo lekualdatze-lehiaketan eskainiko da.
4) Beharrezkoa bada, 2018ko urtarrilaren 15ean Zerbitzu-eginkizunetan okupatutako lanpostu hutsak, horiek hautatzeko Zerbitzu-eginkizunean emandako antzinatasun handienaren irizpidea kontuan izanda.
Irizpide horiek adierazitako egunean eragiten dien lanpostuei ezarriko zaizkie, kontuan hartu gabe gerora egin daitezkeen aldaketak.
Bigarrena.– Ebazpen honetan ezarritako irizpideak 2016-2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintzan deitutako kategoria/lanpostu funtzional bakoitzean sartutako lanpostu kopuruari aplikatuko zaizkio.
Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da 2016-2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintza arautuko duten deialdiaren oinarriak jasotzen dituzten ebazpenak aipatutako aldizkarian argitaratu aurretik edo aldi berean.
Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 29a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.