EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-02-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2018028

AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 8koa, Lan eta Justiziako sailburuarena. Honen bidez, behin betiko ebazten da honako lekualdatze-lehiaketa hau: Euskal Autonomia Erkidegoan, Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko eta Laguntza Judizialeko kidegoetako eta eskaletako funtzionarioen arteko plaza hutsetarako lekualdatze-lehiaketa, 2017ko ekainaren 19ko Aginduaz iragarria.

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren data: 2018-01-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201800706
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/07/07an argitaratutako 2017/06/19ko AGINDUA [201703440]

Aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoan dauden Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletako lanpostu hutsak betetzeko 2017ko ekainaren 19ko Aginduaren bidez (2017ko uztailaren 7ko EHAA eta BOE) deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondorioz izapidetutako espedientea.
Kontuan hartu da abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren bidez aldatu zen uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa, Botere Judizialari buruzkoa dena. Beraz, lege haren VIII. tituluan xedatutakoarekin bat, eta, halaber, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduko –abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaz onartua– xedapen indargabetzailean xedatutakoarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea, agindu honen eranskinean, aipatutako aginduaz deitutako lekualdatze-lehiaketan parte hartu duten funtzionarioei behin betiko esleitu zaizkien destinoak, I. eranskinean zerrendaturik ageri direnak, eta horien erresultak.
Bigarrena.– Justizia Ministerioaren web-orriko (www.mjusticia.gob.es) zerrendan agertzen diren funtzionarioak lekualdatze-lehiaketatik kanpo uztea.
Hirugarrena.– Lehiaketa honetan parte hartu dutenek aurkeztu eta destinorik lortu ez duten eskabideak iraungitzat jotzea; beraz, ez dira kontuan hartuko hurrengo lekualdatze-lehiaketetan.
Laugarrena.– Deialdi honetan esleitu ez diren plazak plaza huts betegabe deklaratzea eta funtzionario sartu berriek betetzea baldin eta plaza horiek amortizatu nahi ez badituzte, zerbitzuaren premiak direla-eta.
Bosgarrena.– Destinoa Euskal Autonomia Erkidegoan lortu duten eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo familiakoak zaintzeko borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioei dagokienez, 2018ko otsailaren 12an egin beharko da kargu-uztea, baldin eta funtzionariok ez badira berriro sartzen lehiaketa honetan aipatutako kidego edo eskalaren batera (ez dira hor sartzen behin-behinean zerbitzu aktibora itzuli diren funtzionarioak).
Seigarrena.– Aurreko puntuan zehaztutako funtzionarioei dagokienez, lehiaketa bidez lorturiko destino berriaz jabetzea hiru egun balioduneko epearen barruan egingo da, kargu-uztearen egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; epea zortzi egun baliodunekoa da Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu, eta hogei egun baliodunekoa, baldin eta beste autonomia-erkidego batera joan behar badu, honako kasu hauetan izan ezik: Kanarietako Autonomia Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiri Autonomoa eta Melillako Hiri Autonomoa; kasu horietan hurrengo hila izango da, bai irletako nahiz hirietako lanpostua jatorrikoa bada, bai eta destinokoa bada. Lanpostuaz jabetzeko epea, lehiaketa honetan lortutako lanpostuaren gaineko eskumena duen administrazioak ordainduko du.
Zerbitzu-eginkizun baten bidez lanpostu bat betetzen ari diren funtzionarioen kasuan, lanpostuaz jabetzeko epeetarako, «funtzionarioaren herria» izango da zerbitzuak ematen diharduen hura. Destinoko zentro berean jarraitzen badu, lanpostua uzteko eguna eta plazaz jabetzeko eguna bata bestearen ostekoak izango dira.
Zazpigarrena.– Sektore publikoan zerbitzuak egiteagatiko borondatezko eszedentzian, interes partikularrengatiko eszedentzian, familia batzeko borondatezko eszedentzian edo funtzioen etenean diren funtzionarioen kasuan –puntu horretan behin-behinean atxikita dauden funtzionarioak sartuta–, aginduak badakar Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko eta Laguntza Judizialeko kidego eta eskaletara zerbitzu aktiboan berriro hastea, lanpostuaz jabetzeko epea hogei egun baliodunekoa izango da, eta agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuko da epe hori. Lanpostuaz jabetzeko epea ez da ordainduko.
Lehiaketa honen bitartez berriro sartzen diren funtzionarioei dagokienez, baldin eta Justizia Administrazioko beste kidego eta eskala baten aktiboan badaude eta berriro sartzen diren kidego edo eskalari behin-behinean atxikita badaude, eta Administrazioarekiko zerbitzu-harremana etetea nahi ez badute, aski izango da jabetzarako hogei egun balioduneko epearen barruan –kidego edo eskala berrian– gauzatzea jabetzea, eta lehengo destinoko lanpostutik kendu egingo dira, lanpostu berriaz jabetzeko egunaren aurrekoan. Hortaz, lanpostuaz jabetzeko ezinbestekoa den denbora izateko, egungo destinoko Justiziako Lurralde Kudeatzailetzari baimen ordaindu bat eskatu ahal izango zaio: bi egun baliodunekoa, herriz aldatzen bada; hiru egun baliodunekoa, Kanarietara, Balear Uharteetara, Ceutara edo Melillara mugitu behar bada. Guztiarekin ere, lanpostuaz jabetzeko epearen barruan baliatu behar dira egun horiek. Destino berrian, aipatutako baimen-egunen barruan jabetu behar da lanpostuaz.
Justizia Administrazioko Zuzendaritzak, ofizioz, eszedentzia emango die jatorriko eskala edo kidegoan, baldin eta eszedentzia hori autonomia-erkidego honetako Justizia Administrazioaren zerbitzu bateko kidegoan edo eskalan gertatzen bada; izan ere, destino hartako lanpostua utzi dutela kontsideratuko da, noiz eta Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko eta Laguntza Judizialeko kidego edo eskalan plazaz jabetzen direneko eguna baino lehen, betiere ordainsariak jasotzean etenik izan ez dadin.
Esleitutako lanpostu horiek betetzen ari diren bitarteko funtzionarioek utzi egingo dituzte lanpostuok, titularra lanpostuaz jabetzearen ondorioz.
Zortzigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 9. artikuluan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 8a.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.