EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-02-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2018026

IRAGARKIA, Lan eta Justizia Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Errenteriako Bake Epaitegiko irisgarritasun obrak xede dituen kontratua lizitatzeko deialdia egiten duena (Espedientea: O-002-DTJ-2018).

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren data: 2018-01-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201800672
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lan eta Justizia Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Zerbitzu Zuzendaritzako kontratazio zerbitzua.
c) Agiriak eta informazioa eskuratzea:
1) Bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritzako kontratazio zerbitzua.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 1, F solairuartea.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 93 52; 945 01 97 40.
5) Fax.
6) Helbide elektronikoa: i-sola@euskadi.eus ; i-valero@euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren Internet helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2018ko martxoaren 5a.
d) Espedientearen zenbakia: O-002-DTJ-2018.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: obrak.
b) Xedearen deskribapena: Errenteriako Bake Epaitegiko irisgarritasun obrak.
c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: ez dago.
d) Gauzatzeko / entregatzeko tokia: Errenteriako Bake Epaitegia. Xenpelar kalea 4. zk., 20100 Errenteria (Gipuzkoa).
d) Gauzatzeko / entregatzeko epea: 4 hilabete.
f) Luzapenaren onarpena: ez.
g) Esparru-akordio baten ezarpena: ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.
i) CPV (nomenklatura erreferentzia): 45216112-2.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 99.028,07 euro.
5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.
a) Zenbateko garbia 99.028,07 euro. Zenbatekoa guztira: 119.823,96 euro.
6.– Eskatutako bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: lizitazioaren zenbatekoaren % 5 (BEZik gabe).
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Sailkapena: bai, baina aukerakoa da, karatula honetako 29.2.3 klausulan eskatutako kaudimenaren ordez.
b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk:
– Ekonomiko eta finantzarioa:
Azken 3 ekitaldietako (2015, 2016, 2017) negozio-bolumena, gutxienez, 200.000 eurokoa izan beharko da (BEZik gabe).
– Tekniko edo profesionala:
Betekizunak: azken 10 urteetan (2008-2017) gehien exekutatu den urtearen zenbateko metatua gutxienez 300.000 eurokoa izan beharko da kontratuaren talde edo azpitalde bereko obra kontratuetan (eraikuntza: igeltserotza, emokadurak eta estaldurak).
c) Bestelako betebehar batzuk: ez.
d) Erreserbatutako kontratua: ez.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko martxoaren 6a, 13:00ak.
b) Aurkezpen modua: Europako Kontratazio Agiri Bakarra (EKAB).
c) Aurkezteko tokia: Zerbitzu Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia 1, Lakua 1, F solairuartea.
d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 2 hilabete proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.
e) Aldagaien onarpena: ez.
9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak: prezioa eta bermearen epe gehigarria.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: ez.
10.– Eskaintzak irekitzea.
Formuletan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea. Entitatea: Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2018ko martxoaren 20a, 12:00ak.
11.– Beste argibide batzuk: ez dago.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.
13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu
14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 26a.
Zerbitzu zuzendaria,
JUAN IGNACIO URRESOLA ARECHABALA.