EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-02-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2018026

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 190/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2018-01-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201800665
Maila: Ediktua
Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.
Judizioa: 190/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Zully Cabrera Pinos.
Abokatua: Aiten Simixhiu Bitri.
Prokuradorea: Maria Begoña Jauregui Larrinaga.
Demandatua: Jorge Ramiro Cardenas Guevara.
Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.
Judizio horretan, epaia eman da 2018-01-15ean. Hona hemen idazpurua eta epaitza:
15/2018 EPAIA
Epailea: Javier Garcia Garcia jauna.
Lekua: Durango (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamazortziko urtarrilaren hamabosta.
EPAITZA
Baiesten dut Jauregui prokuradoreak Zully Cabrera Pinosen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Jorge Ramiro Cardenas Guevararen aurkakoa. Horrenbestez, hau
XEDATZEN DUT:
1.- Zully Cabrera Pinos amari ematen zaio XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza; XXXXX adingabearen guraso-ahala ere Zully Cabrera Pinos amak bakarrik izango du.
2.- Jorge Ramiro Cardenas Guevara jaunari XXXXX seme-alabaren aldeko elikagai-pentsio hau ezartzen zaio: hilean, 150 euro.
Hileko lehenengo bost egunetan ordaindu beharko da kopuru hori, demandatzaileak izendatzen duen bankuko kontu zenbakian. Urtero eguneratuko da zenbateko hori, Estatistikako Institutu Nazionalak –edo horren ordezkoak- jarritako kontsumo-prezioen indizeak izan ditzan aldaketen arabera.
Guraso biek, erdibana, ordaindu beharko dituzte euren seme-alabentzako beharrezko diren gainontzeko ezohiko gastuk.
3.– Prozesu honetan parteetariko inori ere zaio ezartzen kostuak ordaindu beharra.
Jorge Ramiro Cardenas Guevara demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Durango (Bizkaia), 2018ko urtarrilaren 16a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.