EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-02-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2018026

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 31koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, argitara ematen duena larrialdien eta babes zibilaren arloan bereizgarri gorriko merezimendu-domina jaso dutenen zerrenda.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2018-01-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201800661
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/12/01ean argitaratutako 2017/11/21eko 201700253 DEKRETUA
  • Ikus 2017/12/27an argitaratutako 2017/12/18ko AGINDUA [201706231]

Larrialdien eta babes zibilaren arloko bereizgarri gorriko dominak emateari buruzko Segurtasuneko sailburuak 2018ko urtarrilaren 26an emandako aginduetan xedatutakoari jarraikiz, eta Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariei buruzko azaroaren 21eko 253/2017 Dekretuaren 12.1 artikuluan aurreikusitakoa oinarri hartuta, larrialdien eta babes zibilaren arloko sariak baloratzeko Batzordearen ebazpen-proposamena entzun ostean, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea Segurtasuneko sailburuak 2018ko urtarrilaren 26ko Aginduaren bidez larrialdien eta babes zibilaren arloan bereizgarri gorriko merezimendu-domina ematea ebatzi duela ondoren zehazten direnei:
– Alberto Iñurrategi.
– Juan Vallejo.
– Mikel Zabalza.
Bigarrena.– Azaroaren 21eko 253/2017 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, zehaztutako horiek domina bana jasoko dute jendaurreko ekitaldian, saria jasotzeko eginiko merezimenduak eta erakutsitako dohainak goraipatzeko.
Hirugarrena.– Argitara bedi ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 31.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.