EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-02-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2017024

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 21koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak esleitzen dituena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-12-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201800600
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/11/13an argitaratutako 2017/11/06ko EBAZPENA [201705407]

Uztailaren 26ko 172/2011 Dekretuaren bitartez, kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautu ziren. Dekretu hori gerora aldatu egin zen beken iraupenari dagokionez, martxoaren 18ko 36/2014 Dekretuaren bidez.
Uztailaren 26ko 172/2011 Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak 2017ko azaroaren 6ko Ebazpena eman zuen kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko lau bekaren deialdia egiteko.
Uztailaren 26ko 172/2011 Dekretuaren 6. artikuluan adierazitako hautaketa-batzordeak, deialdia egiten duen ebazpenean izendatu ziren kideek osatuta, esleipen-proposamena egin du, dekretu horren 9. eta 10. artikuluei jarraikiz.
Hori guztia ikusita, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean zehaztutako pertsonek aurkeztutako eskabideak ez onartzea beka horiek emateko hautaketa-prozesuan parte hartzeko, bertan adierazitako arrazoiengatik.
Bigarrena.– II. eranskinean jasotako pertsonei esleitzea kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak.
Hirugarrena.– III. eranskinean zehaztutako pertsonei beka ukatzea, bertan adierazitako arrazoiengatik.
Laugarrena.– IV. eranskinean jasotako pertsonak ordezko izendatzea.
Bosgarrena.– Bekadun guztiek 2018ko urtarrilaren 15ean ekingo diote bekaldiari.
Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 21a.
Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,
GORKA ALVAREZ ARAMBURU.
I. ERANSKINA
Onartu gabeko eskaeren eta uko egin duten eskatzaileen zerrenda
II. ERANSKINA
BEKEN ESLEIPENDUNEN ZERRENDA
III. ERANSKINA
Kanpoan geratu diren pertsonen zerrenda, gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik
IV. ERANSKINA
Ordezko pertsonen zerrenda