EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-02-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2018024

13/2018 DEKRETUA, urtarrilaren 30ekoa, Gorka Erlantz Zorrozua Aierbe jauna Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide kargutik kentzea xedatzen duena.

Xedapenaren zenbakia: 201800013
Xedapenaren data: 2018-01-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201800593
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/11/11n argitaratutako 2013/11/05eko 201300442 DEKRETUA

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 8.2.d) artikuluan xedatutakoari jarraituz, funtzionario izateari uztea arrazoietako bat da batzordeko kideak kargutik kentzeko. Bada, inguruabar hori gertatzen da, besteak beste, nahitaezko edo borondatezko erretiroa hartzeagatik, betiere Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 37.1.e) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Hala, agindua eman da Gorka Erlantz Zorrozua Aierbe jaunak nahitaez erretiroa har dezan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean zuen lanpostutik, horretarako adina betetzeagatik. Agindu horrek 2018ko urtarrilaren 25etik aurrera izango ditu ondorioak. Hori dela eta, bidezkoa da betetzen zuen kargutik kentzea, 9/2004 Legearen 8.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko urtarrilaren 30ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Gorka Erlantz Zorrozua Aierbe jauna Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide kargutik kentzea, eta eskerrak ematea egin duen lanagatik.
2. artikulua.– Dekretu honek 2018ko urtarrilaren 25etik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko urtarrilaren 30ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.