EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-02-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2018024

12/2018 DEKRETUA, urtarrilaren 30ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita koreografia eta interpretazioa espezialitateko dantzako goi-mailako arte irakaskuntzak eta Euskal Autonomia Erkidegorako ikasketa-plana ezartzen dituen Dekretua.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201800012
Xedapenaren data: 2018-01-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201800592
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/03/22an argitaratutako 2016/02/16ko 201600022 DEKRETUA aldatzen du

Otsailaren 16ko 22/2016 Dekretuaren bidez ezartzen dira koreografia eta interpretazioa espezialitateko dantzako goi-mailako arte irakaskuntzak eta Euskal Autonomia Erkidegorako ikasketa-plana. Bada, dekretu horrek ezartzen du, idazpuruan dioen bezalaxe, Euskal Autonomia Erkidegorako koreografia eta interpretazioa espezialitateko dantzako goi-mailako arte irakaskuntzen ikasketa-plana, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aurreikusitakoa, eta, ezarri ere, hauekin bat ezartzen du: Europako Goi-mailako Hezkuntzako Esparrua eraentzen duten printzipio orokorrak; urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan araututako goi mailako arte ikasketen antolamendua ezartzekoa, eta maiatzaren 14ko 632/2010 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako dantzako goi-mailako irakaskuntzen oinarrizko edukia arautzekoa.
Hezkuntza arloan metatutako esperientzia, dantzaren munduarekiko harremana eta euskal erroak dituen dantza tradizionalaren esparruak adierazitako gogoetak lagungarriak izan dira, 22/2016 Dekretua aldatzeko komenigarritasunari dagokionez iradokizunak ekartzeko.
Hori guztia aintzat hartuta, Euskadiko Eskola Kontseiluari entzun ondoren, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Hezkuntzako sailburuak proposaturik, Gobernu Kontseiluak 2018ko urtarrilaren 30ean egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Berriz idazten da otsailaren 16ko 22/2016 Dekretuaren 5. artikuluko 6. puntua; dekretu horren bidez ezartzen dira koreografia eta interpretazioa espezialitateko dantzako goi-mailako arte irakaskuntzak eta Euskal Autonomia Erkidegorako ikasketa-plana:
«6.– Ibilbide bateko hautazko irakasgaiez gain, euskal erroak dituen dantza tradizionalaren ibilbideari dagozkion bi hautazko irakasgai praktiko gutxienez egin beharko ditu dantza ikasleak.».
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko urtarrilaren 30ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.