EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2018022

IRAGARKIA, Segurtasun Sailaren menpeko zentroetarako aulkiak eskuratzeko administrazio-kontratuaren lizitazioari buruzkoa (Espedientea: S-008/2018).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2018-01-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201800565
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.
a) Erakundea: Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Agiriak eta argibideak eskuratzea:
1) Bulegoa: Kontratazio Arloa.
2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe Bidea 18.
3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.
4) Telefonoa: 94 607 80 00.
5) Telefaxa: 94 607 83 04.
6) Posta elektronikoa: contratacion@seg.euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2018ko otsailaren 28a, 10:00ak.
d) Espedientearen zenbakia: S-008/2018.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: hornidura.
b) Deskribapena: Segurtasun Sailaren menpeko zentroetako aulkiak eskuratzea.
c) Lote banaketa eta lote edo unitate-kopurua: ez.
d) Betearazteko/entregatzeko lekua: ikusi kontratuaren dokumentazioa.
e) Betearazteko/entregatzeko epea: ikusi kontratuaren dokumentazioa.
f) Luzapena onartzea: bai.
g) Esparru-akordio bat ezartzea (behar bada): ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.
i) CPV (nomenklatura-erreferentzia): 39113000-7.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago.
– eskaintza ekonomikoa: 60 puntu.
– hornidura epea: 10 puntu.
– berme epea: 5 puntu.
– diseinu funtzionala: 15 puntu.
– ontziratze, biltegiratze eta produktuaren identifikazioa: 10 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
a) Zenbateko garbia: 247.933,88 euro. BEZa: % 21. Zenbatekoa, guztira: 300.000,00 euro.
5.– Eskatzen diren bermeak.
Behin betikoa: esleitutako lizitazio-aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.
6.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.
a) Sailkapena, halakorik bada (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, behar izanez gero: ikusi kontratuaren dokumentazioa.
c) Bestelako betebehar bereziak: ez.
d) Erreserbatutako kontratuak: ez.
7.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko otsailaren 28a, 10:00ak.
b) Aurkezteko modalitatea: ikusi lehiaketaren dokumentazioa.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza – Kontratazio Arloa.
2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe Bidea 18.
3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.
4) Helbide elektronikoa: ez.
d) Zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (prozedura murriztua): ez, kasu honetan ez.
e) Aldaerak: ez.
f) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
8.– Eskaintzak irekitzea.
B gutun-azalak: eskaintza ekonomikoa, eta formula bidez automatikoki balioesten diren irizpideak.
a) Helbidea: Larrauri-Mendotxe Bidea 18.
b) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.
c) Eguna eta ordua: 2018ko martxoaren 20a, 12:00ak.
9.– Publizitate-gastuak: esleipendunek ordainduko dituzte.
10.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2018ko urtarrilaren 18a.
11.– Gaineko informazioa: C gutun-azalak jendaurrean irekitzeko ekitaldia (balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak), 2018ko martxoaren 6a, 13:00ak.
Erandio, 2018ko urtarrilaren 22a.
Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,
MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.