EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2018022

IRAGARKIA, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarako kirol monitoreen zerbitzu teknikoa kontratatzeko lizitazioari buruzkoa (Espedientea: 09-1/18).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2018-01-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201800564
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontratazio eta Aurrekontu Atala.
c) Espediente-zenbakia: 09-1/18.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.
b) Loteak eta lote-kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren egoitza.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra den prezioaren arabera egindako esleipena.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Zenbatekoa, guztira: ehun eta hamar mila (110.000,00) euro, BEZa barne, urteko hauetan banatuta:
– 2018. urtea: 37.000,00 euro (BEZa barne).
– 2019. urtea: 55.000,00 euro (BEZa barne).
– 2020. urtea: 18.000,00 euro (BEZa barne).
5.– Bermeak.
Behin betikoa: lizitaziorako oinarrizko aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.
6.– Agiriak eta argibideak:
a) Entitatea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
b) Helbidea: N-104 errepidea, 356. Km.
c) Herria eta posta-kodea Arkauti 01192.
d) Telefonoa: 945 77 33 53.
e) Telefaxa: 945 28 23 62.
f) Helbide elektronikoa: contratacionappv@seg.euskadi.eus jrodriguez@seg.euskadi.eus
g) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2018ko otsailaren 16koa.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak. Lizitatzaileak gaitasun teknikoa eta ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatu beharko ditu. Ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatzeko, amaitutako azken hiru ekitaldi ekonomikoetatik negozio-bolumen handieneko ekitaldian, kontratu honi dagokion arloan izandako urteko negozio-bolumena gutxienez 82.500,00 eurora iritsi beharko da.
Gaitasun teknikoa egiaztatzeko, kontratua kalitate-maila egokiarekin gauzatzeko behar diren esperientzia, langileak eta baliabide materialak eduki beharko dira. Azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien –kontratu honen antzeko helburua dutenen– zerrenda aurkeztu beharko da, non horien zenbatekoa, datak eta hartzaile publiko edo pribatuak adieraziko baitira. Organo eskudunak ikus-onetsitako edo emandako ziurtagirien bitartez egiaztatuko dira egindako zerbitzuek, baldin eta jasotzailea sektore publikoko erakundea bada. Hartzailea sektore pribatuko subjektua bada, horrek emandako ziurtagiriaren bidez edo, halakorik ez bada, enpresaburuaren deklarazioaren bidez egingo da egiaztapena. Eragiketa-kopuru handieneko urtean egindako urteko zenbatekoa egiaztatu behar du enpresaburuak; zenbateko hori gutxienez 38.500,00 eurokoa izango da.
8.– Esleitzeko irizpideak:
1) Formulak aplikatuz automatikoki balora daitezkeen irizpideak:
– Eskaintza ekonomikoa: preziorik onena (% 100). 100 puntu emango zaizkio eskaintza ekonomikorik merkeenari, eta gainerako eskaintzei puntuazio alderantziz proportzionala emango zaie, ondoren adierazitako formularen bidez. Eskainitako prezioak haztatzeko orduan, soroslearen zerbitzuari % 80 eman zaio, eta igeriketa-eskolan laguntzeko zerbitzuari % 20.
PA: (OB1/OL1*100)*0,80 + (OB2/OL2*100)*0,20
Siglak:
PA: lizitatzaileari eman beharreko puntuazioa.
OB1: soroslearen zerbitzuko prezioa/ordua eskaintza merkeena.
OL1: soroslearen zerbitzuko prezioa/ordua eskaintza, lizitatzailearena.
OB2: igeriketa-eskolan laguntzeko zerbitzuko prezioa/ordua eskaintza merkeena.
OL2: igeriketa-eskolan laguntzeko zerbitzuko prezioa/ordua eskaintza, lizitatzailearena.
2) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak: ez.
9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko otsailaren 16a, 10:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: bi gutun-azal –«A» eta «B»– aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritako edukiarekin eta moduan.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
2) Helbidea: eskura aurkeztuko dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian (N-104 errepidea, 356. kilometro-puntua); edo postaz bidaliko dira, aipatutako onarpen-epean. Bidalketa posta-bulegoan zer egunetan egin zen justifikatu beharko da, eta kontratazio-organoari iragarri beharko zaio eskaintza bidali zaiola administrazio-klausula partikularren pleguan ezarritako moduan. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitu ondoren jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun natural igaro ondoren eskaintzak jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.
3) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete.
e) Aldaerak onartzea: ez dira onartuko.
10.– Eskaintzak irekitzea:
a) «B» gutun-azala irekitzea.
1) Entitatea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
2) Helbidea: N-104 errepidea, 356. Km.
3) Herria eta posta-kodea: Arkauti 01192.
4) Eguna: 2018ko otsailaren 28a.
5) Ordua: 12:00.
11.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Bestelako argibideak.
Argibide administratiboak: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
Informazio teknikoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 22a.
Kontratazio mahaiko lehendakaria,
FAUSTINO RANEDO GÓMEZ.