EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2018022

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 23koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, zeinaren bidez onartzen baitira auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Euskal Autonomia Erkidegoko udal batzuek aurkeztutako 2018. urterako tarifak.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren data: 2018-01-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201800549
Maila: Ebazpena
2018ko urtarrilaren 23an egindako bilkuran, Euskadiko Prezioen Batzordeak erabaki bat hartu zuen, eta erabaki haren xedapen-zatia segidan argitaratzen da, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
ERABAKIA
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaie Euskal Autonomia Erkidegoko udal batzuek aurkeztutako eskabide batzuei, zeinen helburua baitzen auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2018. urterako tarifak berrikustea.
Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzuari dagozkion tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia-erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, Izaera fiskaleko eta jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presazko neurriei buruzko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16.4 artikuluari jarraikiz (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).
Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori hala xedatuta baitago lege-xedapen hauetan: Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretua (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.); Baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedurari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Agindua (uztailaren 6ko EHAA, 128. zk.).
Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.
2018. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedienteak aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.
Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:
Lehenengoa.– Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Euskal Autonomia Erkidegoko ondoko udalek aurkeztutako 2018. urterako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga barne dela:
1) Astigarragako udala, Buruntzaldeko eskualdekoa:
(1) Tarifa hau lanegunetan aplikatuko da, 07:00etatik 22:00etara.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara, baita egun hauetan ere: abenduaren 24 eta 31.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
2) Alegia, Villabona, Tolosa eta Zizurkilgo udalak, Tolosaldeko eskualdekoak:
(1) Tarifa hau lanegunetan aplikatuko da, 07:00etatik 22:00etara.
(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara.
(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.
3) Vitoria-Gasteizko Udala:
(1) Tarifa hau lanegunetan aplikatuko da, 07:00etatik 22:00etara.
(2) Tarifa hau lanegunetan aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara, bai eta larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan ere, 07:00etatik 22:00etara, eta abenduaren 24 eta 31n ere bai. Halaber, irailaren 10ean (Olarizu eguna), 13:00etatik aurrera. Baita egun hauetan ere: abuztuaren 4, (13:00etatik aurrera) 5, 6, 7, 8 eta 9a (Vitoria-Gasteizko Jaiak).
(3) Tarifa hau ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara.
(4) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea hartzen du.
Bigarrena.– Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, hilabete biko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 23a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,
JORDI CAMPÀS VELASCO.