EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2017021

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 28koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, zeinaren bitartez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei Eskolako 21 Agenda programa garatzeko diru-laguntzak emateko deialdia.

Xedapenaren data: 2017-12-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201800525
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/05/31n argitaratutako 2017/05/24ko AGINDUA [201702667]

Hezkuntzako sailburuaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko maiatzaren 24ko Aginduaren bidez, diru-laguntzetarako deialdi bat egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeek Eskolako 21 Agenda programa garatu dezaten.
Aipatutako 2017ko maiatzaren 24ko Aginduaren 15. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kontuan hartuta agindu horretako 13. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideak, eta horretarako eratutako balioespen-epaimahaiak egindako txostena aztertu ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
1.─ Ebazpen honetako I. eranskinean adierazten diren diru-laguntzak ematea.
2.─ Diru-laguntzak ordaintzeko, 2017ko maiatzaren 24ko Aginduaren 18. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak ebazpena eman ondoren.
3.─ Emandako diru-laguntzen berri jakinaraztea ebazpen honetako I. eranskinean zerrendatutako ikastetxeei, diru-laguntzetarako deialdia egiten duen aginduaren 15. artikuluarekin bat etorriz.
4.─ Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumeneko sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunetik hasita, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 28a.
Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,
AITOR ZULUETA TELLERIA.