EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2018021

9/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Estatuko Administrazio Orokorraren (Barne Ministerioa) eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko adenda, hauteskundeen kudeaketaren arloko sinatutako lankidetzarako esparru-hitzarmena luzatzeko argitaratzea xedatzen duena.

Xedapenaren zenbakia: 201800009
Xedapenaren data: 2018-01-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201800523
Maila: Ebazpena
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmen-marko hori sinatu du; beraz, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitaratzea bide Estatuko Administrazio Orokorraren (Barne Ministerioa) eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko adenda, hauteskundeen kudeaketaren arloko sinatutako lankidetzarako esparru-hitzarmena luzatzeko testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 18a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 18KO 9/2018 EBAZPENARENA.
ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN (BARNE MINISTERIOA) ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ARTEKO ADENDA, HAUTESKUNDEEN KUDEAKETAREN ARLOKO LANKIDETZARAKO ESPARRU-HITZARMENA LUZATZEKO.
Madril, 2017ko azaroaren 20a.
BILDU DIRA:
Alde batetik, Barne Ministroa, Juan Ignacio Zoido jauna, Ministerio honen ordezkari gisa.
Eta bestetik, Segurtasuneko Sailburua, Estefania Beltran de Heredia andrea, Sail honen ordezkari gisa.
Bi aldeek elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote luzatzeko adenda hau sinatzeko legezko gaitasuna. Horretarako hauxe
ADIERAZTEN DUTE:
MIR eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hauteskundeen kudeaketaren arloko esparru-hitzarmena izenpetu dute.
Esparru-hitzarmen horrek seigarren klausulan ezartzen duenaren arabera, haren indarraldia 2017ko abenduaren 31n amaituko da eta luzatu ahal izango da, baldin eta bi aldeek, berariaz eta indarraldia amaitu aurretik, luzatzea adosten badute. Luzapen bakoitzak gehienez ere lau urte iraungo du.
Hauteskunde-prozesuak kudeatzean, hauteskundeak aldi berean direnean zein ez direnean, konponbide komun batzuk hartzeko beharra sortzen da. Konponbide horiek, Administrazio Publikoen artean lehentasunezkoak izan behar diren lankidetzari eta koordinazioari esker, hauteskundeen kudeaketa errazten dute eta hauteskundeen operatibo konplexua eraginkortasunez eta efikaziaz burutzen laguntzen dute.
Bi aldeek beharrezkotzat jotzen dute esparru-hitzarmenean aurreikusten den lankidetzarekin beste lau urtez jarraitzea.
Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak ezarritakoa betetzeko, luzatzeko adenda honek Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren eta Barne Ministerioaren Zerbitzu Juridikoaren aldeko txostena dauka.
Horren guztiaren ondorioz, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak 47. Artikuluan eta horren ondorengoetan ezarritako baldintzen arabera, bi aldeek hauxe adosten dute:
KLAUSULA
Bakarra.– Hitzarmena luzatzea.
Hauteskundeen kudeaketaren arloko lankidetzarako esparru-hitzarmenak seigarren klausulan ezarritakoarekin bat, bi aldeek hitzarmen hori oso-osorik 2021eko abenduaren 31ra arte luzatzea adosten dute.
Eta ados daudela adierazteko, sinatzaileek agiri honen hiruna ale sinatzen dute, goian adierazitako lekuan eta egunean.
Barne Ministerioa,
JUAN IGNACIO ZOIDO.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.