EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2018020

AGINDUA, 2018ko urtarrilaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2017-2018 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren 17. eta 18. artikuluetan ezarritako itunen ofiziozko aldaketa ebazten duena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2018-01-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201800491
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/04/27an argitaratutako 2016/04/27ko AGINDUA [201601765]
  • 2017/09/01ean argitaratutako 2017/07/27ko AGINDUA aldatzen du [201704272]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteko.
Hezkuntzako sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Aginduak ebazten du 2017-2018 ikasturterako zehaztu beharreko unitateak xedatzea irakaskuntza hauetarako: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak. Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 10eko Aginduaren bidez, hasiera eman zaio 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren 17. eta 18. artikuluetan ezarritako itunen ofiziozko aldaketari.
Ofiziozko aldaketa horren eraginpean dauden ikastetxe pribatu itunduak aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Agindu honen eranskinean adierazitako ikastetxe pribatu itunduen ituna aldatzea 2017-2018 ikasturterako.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, EAEko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 12a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO