EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2018020

EBAZPENA, 2018ko urtarrilaren 22koa, Lanbide -Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita agortu egin dela ekintzaileentzako laguntzak emateko deialdiaren V. kapituluan araututako laguntzak finantzatzeko aurrekontu-kreditua. Deialdi hori enpresa-jarduera hasita proiektua sendotzeko laguntza behar duten pertsonentzako laguntzei buruzkoa da, eta Lanbide -Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko Ebazpenean argitaratu zen (2017ko uztailaren 28ko EHAA).

Xedapenaren data: 2018-01-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201800490
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/07/28an argitaratutako 2017/07/27ko EBAZPENA [201703825]

Lanbide -Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak, 2017ko uztailaren 26ko bileran hartutako Erabakiaren bidez, ekintzaileentzako laguntzetarako deialdia egin zuen (2017-07-28ko EHAA, 143. zk.); eta aipatu erakunde autonomoko zuzendari nagusiaren 2018ko uztailaren 27ko Ebazpenaren 2. artikuluan, deialdia finantzatzeko diru-baliabideak ezartzen dira.
Halaber, V. kapituluan aurreikusitako laguntzetarako eskabideei dagokienez, 25. artikuluko 2. paragrafoan honako hau xedatzen da: aurkezpen-hurrenkeraren arabera ebatziko dira, harik eta aurrekontu-zuzkidura amaitzen den arte. Aurrekontu-zuzkidura agortuz gero, gelditzen diren eskabideei ezezkoa emango zaie, eta horren berri Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da, Lanbide ko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.
Deialdiaren V. kapituluan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak agortu direlarik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea agortu egin dela V. kapituluan araututako laguntzak finantzatzeko esleitutako aurrekontu-kreditua, 2017ko irailaren 21eko goizeko zortzian eta berrogeita hemeretzian aurkeztutako eskabide batekin. V. kapitulua enpresa-jarduera hasita proiektua sendotzeko laguntza behar duten pertsonentzako laguntzei buruzkoa da.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 22a.
Lanbide -Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.