EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2017020

1767/2017 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) zuzendari gerentearena, zeinaren bidez aldi baterako izendatzen baita Isabel Martínez Fernández andrea erakunde horretako Nefrologia osasun ataleko buru, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Xedapenaren zenbakia: 201701767
Xedapenaren data: 2017-12-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201800477
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/09/28an argitaratutako 2017/07/19ko 201701184 EBAZPENA

EGITATEAK
1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen uztailaren 19ko 1184/2017 Ebazpenaren bidez, Barrualde-Galdakao ESIn Nefrologia osasun ataleko burua lanpostua lehiaketa bidez betetzeko dei egin da. Ebazpena hau EHAAn (2017ko irailaren 28koa), BOEn (2017ko urriaren 5ekoa) eta Osakidetzaren web-orrian argitaratu zen.
2.– Interesdunak 15 egun balioduneko epea izan zuen eskabidea aurkezteko, deialdi-ebazpen hori dagokien aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe hura 2017ko urriaren 27an amaitu zen.
3.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta parte hartzaileak bete beharreko baldintzak aztertu ondoren, Osakidetzaren web-orrian argitaratu zen, 2017ko azaroaren 2an, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
4.– Erreklamazioak aurkezteko epea 2017ko azaroaren 16an amaitu zen, eta bat ere aurkeztu ez denez, behin betiko zerrendak onartzen dira, 2017ko azaroaren 17an, dagokion eran argitaratzeko.
5.– Behin betiko zerrendak, Balorazio Batzordeko kideek izendapenarekin batera, baita kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jartzeari buruzko iragarpena ere, Osakidetzaren web-orrian argitaratu ziren, 2017ko azaroaren 20an. Aipatu deialdia ere jakinarazi zitzaien hautagaiei.
6.– Kudeaketa memoria-proiektuak jendaurrean jarrita, eta Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabideak baloratuta (2017ko abenduaren 13an), baita dagokion izendapen-proposamena eginda ere (2017ko abenduaren 13an); eta Isabel Martínez Fernández andreak dauzkan ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Nefrologia osasun atal-buru, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIan.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen uztailaren 19ko 1184/2017 Ebazpenaren 7. Oinarriak ezartzen du ezen Kudeaketa Zuzendaritzak, egindako proposamena ikusita, ebazpen bat emango duela proposatutako izangaia deialdian eskainitako lanpostua betetzeko izendatzeko edo deialdia hutsik uzteko.
2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legearen ekainaren 26ko 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena, bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. artikuluak jasotakoak eta aplikatu beharreko arauei buruzkoak.
Aurreko guztia aintzat harturik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Isabel Martínez Fernández andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIko Nefrologia osasun ataleko buru izendatzea, aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izango ditu.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, non ez den luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea ematen bada, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak gertatzen badira.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian argitaratzea.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraikiz.
Galdakao, 2017ko abenduaren 13a.
Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentea,
JON GUAJARDO REMACHA.