EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2018020

ERABAKIA, datu pertsonalak dituzten fitxategiak sortzeaz eta aldatzeaz.

Xedapenaren data: 2018-01-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201800476
Maila: Akordioa

Aurreko erreferentziak:
  • 2013/08/08an argitaratutako 2013/06/20ko IRAGARPENA aldatzen du [201303557]

Erakunde honek, bere eskumenak eta funtzioak gauzatzeko, datu pertsonalen tratamendua behar du, zeina lege-xedapen bi hauetan araututa baitago: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta lege hura garatzen duen Erregelamendua (1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia).
Ildo horretatik, eta eskubide horiek gauzatzeko behar den informazioa herritarren eskura jarri nahirik, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 20. artikuluan aurreikusita dago kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu beharreko xedapen orokor baten bidez baino ezin izango direla sortu, aldatu edo ezabatu administrazio publikoen fitxategiak, datu pertsonalak dituztenak.
Beraz, behin argitaratuta fitxategiak sortzeko, aldatzeko edo ezabatzeko xedapen orokorra, eta behin informazio publikoaren izapidea egin eta gero, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 39. artikuluan xedatuta dagoenez, xedapena inskribatu behar da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Datuak Babesteko Erregistro Nagusian, organo horrek baitu horren eskumena, hala xedatuta baitago bulego hori arautzen duen otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 2. artikuluan eta Bigarren Tituluan.
Horren guztiaren arabera, honako hau
AGINTZEN DUT:
Lehenengoa.– Fitxategiak sortzea.
Segidan aipatzen diren fitxategien sorrera onartzea, 1. eranskinean ematen diren zehaztasunekin bat etorriz:
1.– Salaketak, kexak eta zigorrak.
2.– Gardentasuna.
Bigarrena.– «Elkargokideak» izeneko fitxategia aldatzea.
Aipatutako fitxategiaren atalen aldaketa onartzea (aurreikusitako xedea eta erabilerak, eragiten dien pertsonak eta kolektiboak, datuak biltzeko prozedura, datuen jatorria, fitxategiaren egitura eta tratamendu-sistema, fitxategiaren arduraduna eta eskubideak gauzatzeko unitateak edo zerbitzuak). Fitxategi hori 2013ko abuztuaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (150. zk.) argitaratutako ebazpen baten bidez sortu zen, 2. eranskinean aipatzen diren zehaztasunekin bat etorriz.
Hirugarrena.– Dagokion aldizkari ofizialean argitaratzea fitxategiak sortzeari eta aldatzeari buruzko ebazpena, eranskinean dagoena.
Laugarrena.– Datuak Babesteko Erregistro Nagusian inskripzioa egitea, eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoak hartu beharko du ebazpena.
Barakaldo, 2018ko urtarrilaren 11.
Euskal Autonomia Erkidegoko Terapeuta Okupazionalen Elkargoko lehendakaria,
LEIRE LÓPEZ RODRÍGUEZ.
1. ERANSKINA
1.– Fitxategiaren izena: Salaketak, kexak eta zigorrak.
a) Xedea: erakunde honetako elkargokideen kontra aurkeztutako salaketak, kexak eta zigorrak kudeatu eta kontrolatzea.
Erabilerak: profesionalen jarduerak direla-eta aurkeztutako erreklamazioak, kexak edo salaketak erregistratzea; haien guztien izapidetzea kudeatu eta kontrolatzea; kontrol deontologikoaz eta diziplina arlokoaz arduratzea; administrazio-bidean edo jurisdikzio-bidean izapidetutako espedienteekin lotutako baliabideak kudeatu eta kontrolatzea.
b) Zer pertsonari edo kolektibori eragiten dien: salaketa, erreklamazioa edo kexa aurkeztu duten elkargokideak edo pertsonak.
c) Datuak biltzeko prozedura: inprimakiak, eskabideak.
d) Datuen jatorria: interesduna bera edo beraren legezko ordezkaria eta beste pertsona fisiko batzuk.
e) Fitxategiaren egitura:
– Identifikazio datuak: izen-abizenak, NAN edo IFZ, helbidea, telefonoa, posta-helbidea edo helbide elektronikoa, sinadura, elkargokide-zenbakia.
– Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak: adina, ama-hizkuntza, sexua, jaioteguna, jaioterria, nazionalitatea.
– Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak: lanbide-esperientzia, eta elkargo edo elkarte profesionalak.
– Enpleguaren zehaztasunei buruzko datuak: kidegoa, eskala, maila, gradua, lanpostua, nominako datu ez-ekonomikoak.
– Merkataritzako informazioari buruzko datuak: jarduerak eta negozioak.
– Ekonomia- eta finantza-datuak: bankuko datuak, aseguruak, etekinak.
– Transakzioei buruzko datuak: jasotako edo emandako ondasunak, finantza-transakzioak, konpentsazioak eta kalte-ordainak.
– Arau-hausteei buruzko datuak: arau-hauste penalak edo administratiboak.
– Bereziki babestutako datuak: ideologia, erlijioa, sinesmenak, arraza, etnia eta osasuna.
– Tratamendu-sistema: zati batean automatizatua- mistoa.
f) Lagapenak: Beste probintzia batzuetako terapeuta okupazionalen elkargo profesional batzuk, terapeuta okupazionalen autonomia-erkidegoetako kontseiluak, Terapeuta Okupazionalen Elkargo Profesionalen Kontseilu Nagusia.
g) Nazioarteko transferentziak: ez da egiten.
h) Fitxategiaren arduraduna: Euskal Autonomia Erkidegoko Terapeuta Okupazionalen Elkargo Profesionala. IFK: Q4800733J. Helbidea: Gernikako Arbola 52, 5. C, 48902 Barakaldo (Bizkaia).
i) Eskubideak baliatzeko unitateak edo zerbitzuak: Euskal Autonomia Erkidegoko Terapeuta Okupazionalen Elkargoaren Erregistro Orokorra, 65 zenbakidun posta-kutxa. 01080 Vitoria-Gasteiz (Araba).
j) Segurtasun-maila: goi-maila.
2.– Fitxategiaren izena: Gardentasuna.
a) Xedea: jarduera publikoari gardentasuna emateko obligazioa betetzea, modu aktiboan nahiz pasiboan; informazioa eskuratzeko eskubideak kudeatzea; gobernu onaren printzipioak betetzea.
b) Zer pertsonari edo kolektibori eragiten dien: informazioa eskuratzeko eskatzen duten pertsonak eta elkargoko kide diren pertsonak, zuzendaritza-batzordeko kideak barne.
c) Datuak biltzeko prozedura: eskabideak eta kontratuak, subjektuen beren adierazpenak.
d) Datuen jatorria: interesduna bera edo beraren legezko ordezkaria.
e) Fitxategiaren egitura:
– Identifikazio datuak: izen-abizenak, NAN edo IFZ, telefonoa, posta-helbidea edo helbide elektronikoa, sinadura edo hatz-marka, sinadura elektronikoa, erregistro-zenbaki pertsonala.
– Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak: egoera zibila, adina, ama-hizkuntza, irudia, sexua, jaioteguna, jaioterria, nazionalitatea.
– Gorabehera sozialei buruzko datuak: bizitokia edo etxebizitza, egoera familiarra, ondasunak edo jabetzak, zaletasuna eta bizitza-estiloak, klubak eta elkarteak, lizentziak, baimenak.
– Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak: prestakuntza eta tituluak, lanbide-esperientzia, elkargo edo elkarte profesionalak.
– Enpleguaren zehaztasunei buruzko datuak: lanpostua non dagoen.
– Ekonomia- eta finantza-datuak: sarrerak, errentak, inbertsioak, ondarea, nominako datuak, zergak, kenkariak, hipotekak, sorospenak, etekinak.
– Transakzioei buruzko datuak: jasotako edo emandako ondasunak, finantza-transakzioak, konpentsazioak eta kalte-ordainak.
– Tratamendu-sistema: zati batean automatizatua- mistoa.
f) Lagapenak: informazio-eskatzaileei edo gardentasunaren atarian sartzen diren pertsonei.
g) Nazioarteko transferentziak: ez da egiten.
h) Fitxategiaren arduraduna: Euskal Autonomia Erkidegoko Terapeuta Okupazionalen Elkargo Profesionala. IFK: Q4800733J. Helbidea: Gernikako Arbola 52, 5. C, 48902 Barakaldo (Bizkaia).
i) Eskubideak baliatzeko unitateak edo zerbitzuak: Euskal Autonomia Erkidegoko Terapeuta Okupazionalen Elkargoaren Erregistro Orokorra, 65 zenbakidun posta-kutxa. 01080 Vitoria-Gasteiz (Araba).
j) Segurtasun-maila: maila ertaina.
2. ERANSKINA
3.– Fitxategiaren izena: Elkargokideak.
a) Xedea: elkargo honetako elkargokideak kudeatu eta kontrolatzea.
Erabilerak: elkargokideak erregistratzea, elkargokideen espezialitateen araberako zerrendak egitea, tituluak eta egiaztagiriak kontrolatzea, elkargokideentzako zerbitzuak eta jarduerak kudeatu eta kontrolatzea, elkargokideen kuotak kudeatzea.
b) Zer pertsonari edo kolektibori eragiten dien: elkargokideak edo elkargoko kide izan nahi duten pertsonak.
c) Datuak biltzeko prozedura: inprimakiak edo kupoiak, eskabideak, datuen transmisio elektronikoa / internet.
d) Datuen jatorria: interesduna bera edo beraren legezko ordezkaria.
e) Fitxategiaren egitura:
– Identifikazio datuak: izen-abizenak, NAN edo IFZ, Gizarte Segurantzaren edo Mutualitatearen zenbakia, sinadura/hatz-marka digitalizatua, irudia/ahotsa, elkargokide-zenbakia, sinadura elektronikoa.
– Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak: adina, ama-hizkuntza, sexua, jaioteguna, jaioterria, nazionalitatea.
– Gorabehera sozialei buruzko datuak: klubak, elkarteak, lizentziak, baimenak.
– Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak: prestakuntza, tituluak, ikaslearen historia, lanbide-esperientzia, eta elkargo edo elkarte profesionalak.
– Enpleguaren zehaztasunei buruzko datuak:
– Ekonomia- eta finantza-datuak: bankuko datuak eta aseguruei buruzko datuak.
– Arau-hausteei buruzko datuak: arau-hauste penalak edo administratiboak.
– Tratamendu-sistema: zati batean automatizatua- mistoa.
f) Fitxategiaren arduraduna: Euskal Autonomia Erkidegoko Terapeuta Okupazionalen Elkargo Profesionala. IFK: Q4800733J. Helbidea: Gernikako Arbola 52, 5. C, 48902 Barakaldo (Bizkaia).
g) Eskubideak baliatzeko unitateak edo zerbitzuak: Euskal Autonomia Erkidegoko Terapeuta Okupazionalen Elkargoaren Erregistro Orokorra, 65 zenbakidun posta-kutxa. 01080 Vitoria-Gasteiz (Araba).