EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2018-01-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2018019

IRAGARKIA, zeinaren bidez Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2017ko azaroaren 7ko Ebazpena jakinarazten baita. Ebazpen horren bidez, 48-TU-Q-2017-00035 erreklamazioa artxibatzea ebatzi da.

Xedapenaren data: 2018-01-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201800472
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Aztertu da Rosa Riaño Villaverdek Azul Marino Viajes SL sozietatearen aurka aurkeztutako erreklamazioa, eta behar diren jarduerak egin ondoren, ezin izan da zehaztu turismo-arloko arau-hausterik izan den.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2018ko urtarrilaren 18a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.
ERANSKINA